49 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean NA-115 errepidean, Azkoien parean (Nafarroa), haren autoak eta kamioi batek elkar jo dutela eta. SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 09:21ean jaso du abisua, eta istripua gertatu den tokiraino bidali ditu Azkoiengo parkeko suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, larrialdietarako mediku talde bat, Foruzaingoko patruila bat eta Azkoiengo Udaltzaingoko beste...
Euskal Herria
EH Bildu: «UPNk Trumpen politikak Nafarroara ekarri nahi ditu»
Ostiral gauean, UPNko Cristina Ibarrolak ohartarazi zuen «alderdi populistek» herritarren sumina profitatzeko arriskuaz, baina Ibarrolaren diskurtsoari kutsu populista antzeman dio EH Bilduk. «Diskurtsoak argi uzten du UPNk Trumpen politika Nafarroara ekarri nahi duela, horrek herritarrengan izango lituzkeen ondorioak axola gabe», gaitzetsi du. UPNk herenegun Kontseilu Politikoa egin zuen eta bertan Ibarrola aukeratu zuten hurrengo foru hauteskundeetan...
Iruñeko agustindarren konbentu zaharra atondu dute auzolanean eta erakundeen «utzikeria» salatu
«Ez gara estralurtarrak, ezta basatiak edo animaliak ere. Pertsonak gara». Iruñeko Aranzadiko agustindarren komentu zaharrean bizi den etxegabe baten hitzak dira. Negu Gorriak kolektiboak gaur egun osoan auzolan bat antolatu du, abandonatutako eraikin zaharrean pilatutako zabor guztiak biltzeko eta «beste bizi baldintza alternatibarik ez duten pertsona hauei behintzat eguneroko egoera hobetzeko». Sarai Calvo kolektiboko kideak...
73 urteko gizon bat hil da Tuteran, auto istripu batean
73 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean, Tuteran (Nafarroa) izandako auto istripu batean. NA-134 errepidearen 9,7 kilometroan gertatu da ezbeharra: gizonezkoak gidatzen zuen autoa bidetik atera da, eta eraikin baten kontra jo du. SOS Nafarroa 112 larrialdi zentroak 10:15ean jaso du abisua, eta Tuterako parkeko suhiltzaileak bidali ditu istripua gertatu den tokiraino. Suhiltzaileez gain,...
«Haziak erein ziren, eta orain lurra iraultzea dagokigu, euskara loratu dadin»
Euskara arretagune bihurtzea. Horixe da Irauli elkartearen helburua. Iazko irailean zabaldu zuten elkartea Iruñeko Gazteluko plazan, eta aisialdirako proposamenak eta jarduerak eskaintzen dizkie, batez ere, haurrei eta familiei, baina baita euskaltzale diren guztiei ere. Elkartearen sortzaileetako batzuk dira Jon Bujanda Cambra (Iruñea, 1982), Erkuden de Andres Imaz (Iruñea, 1982) eta Miren Munarriz Barrena (Iruñea, 1983)....
Bertan behera utzi dute Iruñeko Mercaderes kalean pisu turistikoak egiteko asmoa
Iruñeko Alde Zaharreko Mercaderes kaleko 18. zenbakiko bizilagunek ez dituzte beren etxeak utzi beharko; ez, behintzat, luze gabe horiek pisu turistiko bihurtuko dituztelako. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak goizean egindako prentsaurreko baten bidez jakinarazi duenez, eraikin horren jabe den Vidaurre Group enpresak bertan behera utzi du bloke horretan pisu turistikoak egiteko asmoa. Sindikatuaren arabera, hilabete hauetan...
«Osasun sistema ez da neutroa, hegemoniara erabat lerratua dago; erdara eta erdal kultura dira nagusi»
Ospitaleko korridoreetan, medikuen kontsultetan, denetarik izaten da, baita bazterkeriarekin eta gutxiespenarekin ikustekoa duten jokabide asko ere. Eta pazientea edo nolanahiko erabiltzailea nor den, ez da berdin izaten. Nafarroako emakume eta genero disidente euskaldunen aurkako bazterketak «egiturazko botere harremanen» ondorio direla adierazi du Garbiñe Elizegi erizainak (Pomona, AEB, 1975), argitaratu berri duen tesian. [assets:8161399] Hogei urte inguru daramatzazu...
HP eta Google ez erabiltzeko eskatu diote Nafarroako Hezkuntza Departamentuari
HP, Google eta beste hainbat korporazio teknologiko Gazako genozidioan parte hartzen ari direla eta, haiekiko harremanak eteteko eskatu dio Nafarroako Irakasleok Palestinarekin taldeak Nafarroako Gobernuari. Hezitzaileek «genozidioaren izaera ekonomiko eta enpresariala» deitoratu dute, eta, ildo horretan, gogora ekarri dute Nazio Batuen Erakundeak enpresa horiei leporatu ziela Israeli laguntza teknologikoa ematea. Hala, HPri egindako erosketa guztiak bertan behera...
Cerdan: «Hau ez da ikerketa batzordea, hau UPNren mendekurako batzordea da»
Santos Cerdan, kontraerasoan. PSOEko Antolamendu idazkaria Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean izan da. Hasieratik adierazi du defentsarako eskubidearen izenean ez duela hitz egingo, baina ondoren ez da isildu. Ordubetez, tentsioz beteriko galdeketa egin dio UPNko Javier Esparzak, eta bere onura ekonomikorako Nafarroaren kaltetan aritzea eta komisioak kobratzea leporatu dio, beste gauzen artean. Cerdanek aurre egin die salaketa...
Belateren lizitazioa eta esleipena «legezkoa» izan dela defenditu du Txibitek
Duela bi urte eta erdi Nafarroako Gobernuko Lurrralde Kohesioko kontseilari izendatu zutenetik, Oscar Txibitek 137 agerraldi egin ditu Belateko tunelei buruz. Gaur goizean egin du 138.a ikerketa batzordean. Hasi aurretik, azpimarratu nahi izan du Belateko tunelaren lizitazioa eta adjudikazioa «legezkoak» izan zirela. «Hala ondorioztatu zuen Kontuen Ganberako aholkularitza juridikoak azterketa zorrotza egin ondotik». Gaineratu duenez, prozesuan...









