Euskal Herria

Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia berriz ere

Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia berriz ere

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak zuzenean hautatu du. 2023an bezala, Carlos Garcia Adanero izango da PPren zerrendaburua Iruñeko Udalerako. PPko presidentearen esku dago 60.000 biztanletik gorako udaletako alkategaiak hautatzea, eta UPNko kide ohiaren alde egin du berriz. Erabakiaren berri izanda, Adanerok konfiantza eskertu du. «Oso erronka garrantzitsua da. Ilusio handiz egingo diot aurre, lehen egunetik...

Petilla Aragoi hustu du Nafarroako Gobernuak sute arriskuagatik

Petilla Aragoi hustu du Nafarroako Gobernuak sute arriskuagatik

Oresen, Espaianian, piztu da sua, baina azkar ari da zabaltzen, haize gogorrak lagunduta. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak erabaki du bart Petilla Aragoi hustea, izan ere, 47 kilometro daude Orestik Petillara, eta sua oraindik urrun den arren, badaezpadako neurri gisa hustu dute herria eta bertan dira suhiltzaile eta baso langileak, sua gerturatuko balitz ere.  Dagoeneko 4.500 hektarea...

Lau urteko espetxe zigorra, Iruñean hiru urte eta erdiko neskato bati sexu erasoa egitea egotzita

Lau urteko espetxe zigorra, Iruñean hiru urte eta erdiko neskato bati sexu erasoa egitea egotzita

Nafarroako Auzitegiko 2. epaimahaiak lau urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, 2025eko urtarrilean, Iruñeko supermerkatu batean, hiru urte eta erdiko neskato bati ipurmasailak indarrez ukitzea egotzita. Urruntze agindua ere ezarri diote, eta ezin izango da biktimarengandik 300 metro baino gutxiagora egon, sei urtez. Gainera, zaintzapeko askatasunean egon beharko du beste bost...

Emakume bat eta haren bi ume adingabeak hil dira Erronkarin, itota

Emakume bat eta haren bi ume adingabeak hil dira Erronkarin, itota

Hiru pertsona hil dira itota Erronkarin (Nafarroa), Ezka ibaian. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 29 urteko emakume bat eta haren bi ume adingabeak dira hildakoak. 16:39 aldera gertatu da ezbeharra, eta, Guardia Zibilaz gain, Nafarroako suhiltzaileak eta osasun langileak ere bertaratu dira, baina ezin izan dituzte suspertu.  Poliziak adierazi du ikerketa abiatu dutela zer gertatu den...

Baso sute bat piztu da Goizuetan, eta suhiltzaileak itzaltze lanetan ari dira

Baso sute bat piztu da Goizuetan, eta suhiltzaileak itzaltze lanetan ari dira

Goizuetako Aitasemegi auzoan (Nafarroa) sute bat piztu da gaur eguerdian, eta suhiltzaileak oraindik itzaltze lanetan ari dira. 12:50 aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek suteari buruzko deia, eta Cordovillako (Nafarroa) eta Goizuetako suhiltzaileak mugitu dituzte itzaltze lanetarako. Bi helikoptero ere ari dira laguntzen, baita Nafarroako Gobernuko basozainak ere. Nafarroako larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, zaila da sutea...

Beste lau sexu eraso salatu dituzte sanferminetan

Beste lau sexu eraso salatu dituzte sanferminetan

Atzotik gaur goizaldera bitartean beste lau sexu eraso salatu dituzte sanferminetan, Iruñeko Udalak jakinarazi duenez.  Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu sexu eraso horietako birekin lotuta. Eraso horietako bat bart goizaldean izan da, 04:45 aldera, Gazteluko Itzulian. Iruñeko Udalak adierazpen instituzional baten bidez gaitzetsi du erasoa, eta babesa eta elkartasuna adierazi dizkio emakumeari eta haren ingurukoei....

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea leporatuta

Iruñeko sanferminetan, gizon bat atxilotu zuten atzo, sexu eraso bat egitea leporatuta. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, emakume batek salatu zuen ukituak egin zizkiotela, eta foruzainek gizonezko bat atxilotu zuten salaketa horrekin lotuta.  Hori ez da izan sanferminetan salatutako lehen eraso sexista. Asteartean, eraso sexistei buruzko informazio gunean ukituak jasateagatik beste salaketa bat jarri zuten, eta egun...

Maruxak taldeak salatu du eraso homofoboak egin dizkietela sanferminetan

Maruxak taldeak salatu du eraso homofoboak egin dizkietela sanferminetan

Maruxak talde nafarrak salatu du eraso homofobo bat jasan zutela bart sanferminetan. Instagram bidez kontatu dutenez, taldeko kideei eta bertze bi laguni bi gizonek egin zieten eraso: «Maritxu zikinak» oihukatu zieten gaztelaniaz, eta kristalezko botilak bota.  Gisako erasoak oraindik ere gertatzen direla azpimarratu dute, eta espazio seguruak sortzea guztien esku dagoela nabarmendu.    

Aldarriari zigorra

Aldarriari zigorra

Jaia bai, borroka ere bai. Urte luzez lelo hori baliatu dute herri mugimenduko eragileek, bestak ongi pasatzeko ez ezik, aldarrikapenak zabaltzeko eremu ere badirela aldarrikatzeko. Borroka bai, errepresioa ere bai izan zitekeen Poliziaren leloa, Iruñeko sanferminetan sarri aldarrikapenak diren lekuan, istiluak izaten direlako poliziekin. Urte luzez txupinazoa borra kolpez hasi da, batez ere plazan ikurrina...

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Bi lagun atxilotu dituzte Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Sanferminetako lehen egunean sei salaketa egin dituzte eraso sexistei buruzko informazio gunean, Iruñeko Gazteluko plazan. Salaketen artean bost ukituak jasateagatik egin dira, eta beste bat, irainak jasateagatik. Iruñeko Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, ukituak egitea egotzita salatu dituzten bost lagunetatik bi atxilotu dituzte, hain zuzen, salaketak jarri ostean. Sanferminetan, Gazteluko plazako informazio gunea jarri dute...