Argitzen hasi da Iruñeko Erorien Monumentua adieraberritzeko bidea. Mausoleo frankista eraldatzeko 21 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara, eta epaimahaiak bi finalista hautatu ditu: Harriak hitz eta Itzaletik argira izenburudunak, hain zuzen. Epaimahaikideek aho batez hartu zuten erabakia, martxoaren 26an eta 27an. Bi proiektu horiei puntuazio gorena eman zieten adituek (94 puntu) lehiaketaren lehen fasean, eta, orain, herritarren esku utziko...
Euskal Herria
Espainiako Gobernuari 1976ko Gasteizko eta 1978ko sanferminetako krimenen ardura onar dezala eskatu diote
Martxoaren 3ko biktima elkarteak eta 78ko Sanferminak Gogoan taldeak batera ari dira lanean, «falta zaion urrats nagusia» eman dezan Espainiako Gobernuak. Estatua erantzule izenburupean, ekinaldi bat bultzatu dute biek Madrilek bere erantzukizuna onar dezan eskatzeko, bai 1976ko Gasteizko sarraskiaren inguruan bai eta 1978ko sanferminetako hilketaren aurrean ere. Ekinaldiaren berri eman dute gaur Iruñean, Sabino Cuadrak eta...
Euskararen sustapenari buruzko titulazio propio bat izanen du NUPek
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak euskarazko titulazio berri bat eskainiko du heldu den ikasturtetik aurrera. Hizkuntza politiketan aditu izateko titulua izanen da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Euskarabidearen ekimenez sortu dute. Hain zuzen, hitzarmena sinatu dute gaur Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari eta lehendakariordeak, eta Javier Goikoetxeak, NUPeko Irakaskuntzen errektoreordeak,...
Muga meatokiaren inguruko helegiteak tramitera onartu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak
Bataila judiziala ez da amaitu. Geoalcali enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du Muga meatokiaren inguruan enpresak berak eta espedienteak tramitatzen dituzten hiru gobernuek aurkeztutako kasazio helegiteak. «Oso pauso esanguratsua da», adierazi du Carles Aleman Geoalcaliko egungo presidenteak. [articles:1298253] Geoalcali enpresaren Muga meategi proiektuak 2024ko uztailaren 1ean sinatu zuten Espainiako, Nafarroako...
«PSNk UPN babes dezan, PSOEren estrategia aldaketa bat behar da»
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, panorama irekirik ikusten du Ricardo Feliuk (1972, Sabadell, Herrialde Katalanak). Azken txanpa luze horri begira, errepasoa egin du eragilez eragile. Urtebete gelditzen da Nafarroako hauteskundeetarako. Zer giltzarri daude? Tentsioa handituko al da? Hiruko gobernu honetan, alderdi bakoitzak nondik norako bereziak eta barne tentsioak ditu. Horregatik, tradizionalki, legealdiko azken urtean diferentziak...
Cerdanen itzal luzeak baldintzatuta
Maria Txibitek ez du sakatu botoi gorria. Nafarroako Gobernuko lehendakariak ahalmena du hauteskundeak aurreratzeko, betiere legealdia bukatzeko urtebete baino gutxiago gelditzen ez bada. Hain zuzen, ostiralean amaitu zen epemuga. Iragan astean Nafarroako Gobernu barruan sortutako kalapitaren ondorioz, giro politikoa berotu egin zen, eta bazitekeen PSNk bozak aurreratzeko tentazioa izatea, baina nahiago izan du geldi egon. Hauteskundeak aurreratzekotan,...
Ibarrolarentzat Txibite eta Sanchez «beharrezko konplizeak» izan dira ustezko ustelkeria sarea «lasai ibiltzeko»
PSN. Nafarroako Alderdi Sozialista. Cristina Ibarrola UPNko presidentearentzat, ordea, PSNk soberan du N hizkia, «foraltasuna defendatzeari utzi baitio, jada ez dute Nafarroa defendatzen». Nafarroa babestu ordez, Ibarrolaren iritziz, «PSNk bere burua eta boterean irautea babesten ditu». UPNko presidenteak agerraldia egin du alderdiaren 46. batzarrean, Iruñean. Urtebete falta da udal eta foru hauteskundeetarako. «UPN da Nafarroak...
Emakume bat hil da Tafallan, auto batek harrapatuta
Auto batek emakume harrapatu zuen atzo goizean Tafallan (Nafarroa), emakumea zebra bide bat gurutzatzen ari zenean. Emakumea Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten, eta bertako ZIU zainketa intentsiboetako unitatean hil zen. Hildakoa 79 urteko emakume bat da. Autoaren kolpearen ondorioz lurrera erori zen, eta istripuak zauri larriak eragin zizkion buruan. Anbulantziak bertaratu ziren eta haietako batek ospitalera...
«Hezkuntza publikoaren aurkako erasoa» salatu dute D ereduko zenbait ikastetxek Nafarroan
D ereduko zenbait ikastetxetako ikasleak, irakasleak eta familiak kalera atera dira gaur, Steilas sindikatuak deituta, «hezkuntza publikoak jasan dituen azken erasoen aurka». Salatu dute, batetik, Hezkuntza Departamentuak sare publikoko hemeretzi ikasgela itxiko dituela apaltze demografikoa dela eta; eta bestetik, joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean onartutako legeak «aukera gehiago» emanen dizkiela ikastetxe pribatuei eta itunpekoei. Atarrabiako...
Ihes egin du indarkeria matxistagatik eta sexu erasoengatik epaitzekoa ziren polizia erretiratu batek
Espainiako polizia erretiratu baten aurkako epaiketa hastekoa zen gaur Iruñean, Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren aretoan. Ohiko tratu txarren hiru delitu eta sexu erasoei lotutako beste hiru egozten dizkiote 70 urteko gizonari. Epaiketa, baina, bertan behera utzi dute, akusatuak ihes egin duelako. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du auzitegiak. Fiskaltzak hemezortzi urteko espetxealdia eskatu du harentzat, sei...









