Sute bat sortu da Ezkaba mendiaren magalean, Ezkabarten (Nafarroa). 17:42an eman diote sutearen berri SOS Nafarroari. Mendiko lursail batean sortu da, NA-4210 errepidearen 2,4 kilometroaren parean, Makirriainen. Pinudi batera zabaldu da, SOS Nafarroak azaldu duenez. Foruzainek etxetik ateratzeko eskatu diete Makirriaingo goiko aldeko bizilagunei, Noticias de Navarra egunkariaren arabera. Suhiltzaileak eta helikopteroak lanean ari dira...
Euskal Herria
28 urteko gizon bat hil da Arga ibaian, itota
28 urteko gizon bat hil da Arga ibaian, itota. Uharten (Nafarroa) gertatu da ezbeharra: 11:48 aldera abisu bat jaso dute larrialdi zerbitzuek, eta bertaratu direnean uretan aurkitu dute gizonaren gorpua; hilda zegoen orduko. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gizona ibaira erori da, eta Uharteko Dorraburu presaren inguruetan desagertu. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzaren Institutura eraman dute, autopsia egitera. ...
Babes ofizialeko alokairuek ez dute babesa galduko Nafarroan
«Jakinarazten dizugu jabeak ez duela zure alokairu kontratua berritzeko borondaterik». «Ez zaizu kontratua luzatuko». «Kontratua berritzean esango dizugu zenbat igoko den errenta». Azken hilabeteetan horrelako gutunak jaso dituzte Ezkabako edo Sarrigurengo babes ofizialeko etxebizitzetan errentan bizi diren familiek. Legez, aurten 317 familiaren etxeei amaitzen zaie babes ofizialaren kalifikazioa, eta etxe horien jabeek —gehienetan putre funtsak—, merkatuaren baldintzak aplikatu...
Gizon bati zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote, pisukideak biluzik grabatzeagatik, Tuteran
23 urteko gizon batek kamera txikiak jarri zituen Tuterako (Nafarroa) etxe batean, eta berarekin etxea partekatzen zuten lau emakume grabatu zituen biluzik, besteak beste, dutxatzen zirenean. Gainera, komunean ateratako 103 irudi eta bideo bat partekatu egin zituen, berehalako mezularitza aplikazio baten bitartez. Nafarroako Auzitegiko bigarren atalak zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio. Zigorrari buruzko akordioa lortu...
Autodefentsa feministaren aldarria kalera eramateko manifestaziora deitu dute Iruñean
«Bukatu dira pedagogia, kulpak, pazientzia eta azalpenak. Bukatu dira justifikazioak, beldurrak eta gurekiko kontrola. Sistema iraultzeko subjektu politiko aktibo izatera derrigortzen gaituzue, eta ez izan zalantzarik, aktiboki eta kolektiboki erantzutera goaz». Aurten ere Iruñeko kaleak hartuko dituzte feministek sanferminen bezperan. Gizonak interpelatu eta autodefentsa feministaren aldarriak kalera eramateko manifestazioa eginen dute uztailaren 4an, 23:00etan, Baratxurien...
ETAren biktimei eskubideak zabaldu eta erreparazioa hobetuko die Nafarroako Gobernuak
Hamasei urte eta gero, Nafarroako Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Legearen proiektua onartuko du. Batik bat ETAren biktimei zuzendutako lege horrek 2010ean aitortutako eskubideak zabalduko ditu. Hala nola, atentatuaren eraginez osasun artatzea edo arreta psikologikoa sendotu du, eta babes neurriak hobetuko ditu, hauskortasun egoeratan etxebizitza, lan, hezkuntza edo kultura beharrak estali asmoz. Gaur gobernu kontseiluan onartu da...
Iruñerriko Mugimendu Transfeministak transen «deslegitimizazioa» salatu du
Iruñeko Udaletxeko enparantzan elkartu da Iruñerriko Mugimendu Transfeminista «beren burua feministatzat duten sektoreek zabaltzen dituzten gorroto diskurtsoak» salatzeko. Diskurtso horiek kalean «ondorio zuzenak» dituztela adierazi dute, «araua betetzen ez duten pertsonen bizitza mehatxatuz». Fokua, transek jasaten dituzten «jipoi, jazarpen, irain eta deslegitimazioan» jarri dute. Gaur goizean aurkeztu dute Mugimendu Transfeminsitarekin bat egiten duten hogei eragilek sinatutako manifestua....
Palestina, eskuin muturra eta Donald Trump Iruñeko peñen karteletan
Zuri eta gorri kolorekoak ez diren arropak janzteko azken egunak iritsi dira Iruñera. Sanferminen usaina gero eta gertuago dago, baina Iruñeko Peñen Federazioak ospakuntza uztailaren 6an hasi beharrean larunbatean hasiko du. Izan ere, larunbatean ospatuko dute Iruñeko Peñen Eguna, eta egun horretan kaleak apainduko dituzten pankartak aurkeztu dituzte gaur, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Urtero bezala, gaurkotasun politikoko gaiak...
Hiru eta sei urte bitarteko kartzela zigorra eskatu dute Iruñean gazte bati jipoia eman zioten hiru militarrentzat
Hiru eta sei urte bitarteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diete 2023ko irailaren 29an Iruñeko diskoteka baten kanpoaldean gazte bati jipoi bat eman zioten lau gizonek. Horietako hiru Espainiako Armadako militarrak ziren garai hartan, Diario de Navarra egunkariak astearte honetan jasotzen duenez. Gainera, datozen hilabeteetan Nafarroako Auzitegian izango den epaiketari begira, fiskalak eskatu du...
Nafarroako ikastolek elikagai bilketa «bikaina» egin dute Paris 365en alde
Nafarroako Ikastolen Sarea eta Paris 365 jantoki solidarioa bigarren urtez elkartu dira elikagai bilketa aurrera eramateko. Nafarroa Oinezen barruan, Nafarroako hamabost ikastoletako familiek «euren konpromiso soziala erakutsi» nahi izan dute, jantoki sozialari elikagai ez galkorrak emanez. Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra arte egin zuten kanpaina, eta antolatzaileen arabera, jasotako erantzuna «bikaina» izan da. Ikastolek adierazi dute aurreikuspenak gainditu dituztela eta...









