Hamaika hilabeteren ondoren, amaitu dira Belateko tunelei buruzko ikerketa batzordearen lanak. Taldeek aurkeztutako ondorioak eztabaidatu eta bozkatu dituzte gaurko saioan. PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik ondorio nagusi bat babestu dute: ez da egiaztatu Nafarroako Gobernuak Accionari eta Servinabarri esleitutako sei kontratu publikoetan ustelkeriarik egon denik, besteak beste Belateko tunelen adjudikazioan. Zurekin Nafarroak bat egin...
Euskal Herria
Hiru lagun deitu dituzte deklaratzera, Burlatako etxegabetze baten harira
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Haritu Etxebizitza Sindikatuak eta Berriozarko (Nafarroa) Hipotekak Kalteturikoen Plataformak (PAH) jakinarazi dutenez, hiru kide deitu dituzte deklaratzera Burlatako (Nafarroa) etxegabetze baten harira. Datorren asteazkenean deklaratu beharko dute, eta «desobedientzia», «lesio delituak» eta «agintaritzari aurre egitea» egozten diete. Iazko urriaren 9an izan zen etxegabetzea. Hiru eragileek gaur eman dute horren berri, prentsa...
«Nekazaritzatik ezin dela bizi esateak bidea errazten die inbertsio funtsei sektorean sartzeko»
Urte asko egin ditu Nafarroako EHNEn teknikari gisa, eta orain idazkari nagusi arituko da Felipe Etxetxikia (Azpirotz, Nafarroa, 1971). Maiatzaren 30ean VIII. kongresua egin zuen nekazaritza sindikatuak, eta zuzendaritza berritu zuen. Fermin Gorraizek jarraituko du presidente gisa, eta Etxetxikiak Patxi Irisarriren tokia beteko du, ordezkaritza eta lan teknikoa uztartuz. Nafarroako EHNEk 40 urte bete ditu. Zenbateraino...
Mugen Aurkako Europako Agentzia sortu dute zenbait kolektibok, migrazio politiken «joera autoritarioa» salatzeko
«Europa ari da Minneapolisera hurbiltzen; Frontex agentziak ICEren antza gero eta handiagoa du». Europako Batasunaren migrazio politikak gogortzen ari direla uste dute Euskal Herriko eta atzerriko zenbait gizarte eragilek, eta horren erakusgarri jo dute ostiral honetan indarrean sartuko den Migraziorako eta Asilorako Europako ituna. Sinetsita daude migrazio politiken «joera autoritarioak, arrazistak eta bortitzak» indartuko dituela, eta...
Billabesen zerbitzua kaskarra dela salatu du Moventis TCCko enpresa batzordeak
Iruñerriko hiri autobusen zerbitzua eskaintzen duen Moventis TCC enpresako batzordeak elkarretaratzea egin du gaur Iruñeko Mankomunitatearen atarian, garraio zerbitzuarekin dauden arazoak plazaratzeko. Arazo nagusiak bi dira: ibilgailuen mantenu falta eta zerbitzu eskasa. Duela sei hilabete sinatu zuen UGT sindikatuak akordioa enpresaren zuzendaritzarekin; «gutxiengoan eta eraginkortasun mugatuarekin», ELAk salatu duenaren arabera. Bada, uste dute itun hori...
Osasunbideko lehen arretako zuzendariak kargua utzi du
Nafarroako osasun zentroen egoerarekin atsekabetuta azaldu dira azkenaldian zenbait herritar eta langileen ordezkari: diotenez, besteak beste, atzerapenak ohikoak dira lehen arretan eta pediatrian, eta herritarrek zailtasunak dituzte kontsultak egiteko. Arazoak salatzeko, gaurko deitu dute elkarretaratze bat sindikatuek, 11:00etan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko kanpo kontsulten zabaldegian. Bada, testuinguru horretan utzi du 2024tik betetzen zuen kargua Susana Miranda...
Euskararen martxa handiak badu metxa nork piztuko
Itzelezko festa prestatu nahi dute. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Euskaltzaleon Martxa eginen dute heldu den larunbatean Iruñean, Euskaraz bizitzeko behar den dena lelopean, eta jai giroz jantziko dute hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapena. Hiru zutabetan eginen dute mobilizazioa, eta izaera, irudi eta protagonista propioak izanen ditu horietako bakoitzak. Hiru aldarri, hiru pankarta, hiru pregoilari. Hirurak aurkeztu dituzte...
Gizon bat espetxeratu dute Iruñean, beste bat bortxatzea egotzita
Iruñeko guardiako epaileak 26 urteko gizon bat espetxeratzeko agindu zuen herenegun, ustez beste gizon bat bortxatzeagatik Iruñeko Taconera parkean. Gizon batek salatu zuenez, iragan ostegun goizaldean, etxera zihoala, bi gizon hurbildu zitzaizkion eta bortxatu egin zuten. Jo egin zutela eta lapurtu egin ziotela ere esan zien udaltzainei. Poliziek erasoaren ustezko egileetako bat atxilotu zuten, eta bestearen bila...
Nafarroako Ahal Dugu-k «ahots propioa» izatea aldarrikatu du Roldanek
Nafarroako Ahal Dugu-k oraindik ez du argitu zer egingo duen datozen foru eta udal hauteskundeetan. Dena den, Neniques Roldan koordinatzaile nagusiak azpimarratu du bozetara begira alderdiak «ahots propioa» izan behar duela eta euren hautagaitzak herritarrak aktibatzea lortu behar duela. Azken hilabeteetan barne prozesu bat abiatu du Ahal Dugu-k hauteskundeei begira. Gaur goizean, alderdiko militante eta jarraitzaileekin bilkura...
Juan Cruz Allik defendatu du euskarak ofizial izan behar lukeela «Nafarroa osoan»
Politikari zeneko malgutasun intelektuala erakutsi du gaur Juan Cruz Allik, 1991tik 1995era Nafarroako Gobernuko lehendakari izandakoak. Euskararen inguruan azaldutako irekitasunaren ondorioz hautsi zuen UPNrekin 1995ean, eta hiru hamarkada geroago, begi onez ikusten du zonifikazioarekin amaitzea. Foru Hobekuntzaren lantaldean proposatu du euskarak hizkuntza ofiziala izan behar lukeela «Nafarroa osoan». «Gizartean normala dena egin dezagun normal guk ere. [Euskararen] Legeak zonaldeez hitz...









