Euskal Herria

Aquiles Cuadra alkate ohiaren kontrako epaia baliogabetzeko eskatu du Tuterako Udalak

Aquiles Cuadra alkate ohiaren kontrako epaia baliogabetzeko eskatu du Tuterako Udalak

Tuterako Udalak (Nafarroa) eskatu du baliorik gabe uzteko Aquiles Cuadra de Miguel Tuterako alkate errepublikano izandakoaren kontrako epaia. Cuadra alkate izendatu zuten 1932ko otsailaren 17an, eta ardura horretan iraun zuen 1934ko ekainera arte. Espainiako armada matxinatu ostean, hura atxilotu, heriotza zigorra ezarri, eta 1939ko urriaren 19an fusilatu zuten frankistek, Iruñean. Tuterako udal talde guztiek bat...

Nafarroako Gobernuak ingurumen baimena ukatu die Arena Green Powerren beste sei haize errotari

Nafarroako Gobernuak ingurumen baimena ukatu die Arena Green Powerren beste sei haize errotari

Madrilgo Arena Green Power enpresak, energia berriztagarrien promotoreak, beste kolpe bat jaso du Nafarroako Gobernuaren partetik. Erriberako merindadean zazpi haize errotako parke bat eraikitzeko asmoa zuen, baina Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendariak ebatzi du proiektuak ingurumenean inpaktu handia izango lukeela, eta atzera bota du, beraz, proiektua. Arena Green Power enpresak haize errota bakoitza proiektu bakar gisa...

Tuterako 27 urteko emakume bat hil da Aragoiko Pirinioan, mendian amilduta

Tuterako 27 urteko emakume bat hil da Aragoiko Pirinioan, mendian amilduta

Tuterako (Nafarroa) 27 urteko emakume bat hil zen atzo, Neveras mendian amilduta, Panticosan (Espainia). 2.892 metroko mendia da, Aragoiko Pirinioan. Guardia Zibilak 10:00ak aldera jaso zuen abisua: senide batek ohartarazi zuen andrea larunbatean atera zela etxetik bere bi zakurrekin batera, Panticosa aldean mendi ibilaldi bat egitera, baina ez zela itzuli eta ordutik ez zutela haren...

Kontseiluarentzat «ez da aski» merezimenduen dekretua zuzentzea: «Arazoaren muina zonifikazioan dago»

Kontseiluarentzat «ez da aski» merezimenduen dekretua zuzentzea: «Arazoaren muina zonifikazioan dago»

Iragan astean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 97/2024 foru dekretuaren bi artikulu baliogabetu zituen, ELA eta Steilas sindikatuek jarritako helegite bati men eginez. Epaileek frogatutzat jo zuten merezimenduen dekretuak aukera ematen zuela, zenbait lan deialditan, euskara beste hizkuntza batzuk baino gutxiago puntuatzeko. Sententzia horren balorazioa egin du gaur Euskalgintzaren Kontseiluak: txalotu egin du ELAren eta Steilasen...

Hamazazpi urteko zigorra gizon bati, Iruñeko kiroldegi bateko aldageletan hainbat gizon biluzik grabatzeagatik

Hamazazpi urteko zigorra gizon bati, Iruñeko kiroldegi bateko aldageletan hainbat gizon biluzik grabatzeagatik

Iruñeko 3. Zigor Auzitegiak hamazazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio 65 urteko gizonezko bati, Amaya Kirol Hiriko igerilekuko aldageletan grabazioak egiteagatik. Gutxienez hamabost gizonezko grabatu zituen biluzik, dutxan zirela edo arropa aldatzen ari zirela: hamalau heldu, adingabe bat eta identifikatu gabeko beste bi pertsona. 2023an 2024an hartu zituen irudiok, sakelako telefonoarekin. Zigorra handia izanagatik ere,...

79 urteko iruindar baten gorpua aurkitu dute Asturiasen

79 urteko iruindar baten gorpua aurkitu dute Asturiasen

Asturiasko Larrialdi Zerbitzuko suhiltzaileek Iruñeko 79 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo Riocaliente herritik gertu (Llanes, Asturias, Espainia). Gizonezkoak denboraldi luzeak ematen zituen herri horretan, bere bikotekide ohiaren etxean. Senideek asteazken gauean salatu zuten desagerpena Guardia Zibilaren kuartelean, iragan larunbatetik ez baitzuten haren berri izan. Osasun arazoak zituela ere esan zuten: nekez hartzen zuen...

Iruñeko Erorien Monumentuan «memoriaren museo bat» egitea proposatu du adituen batzordeak

Iruñeko Erorien Monumentuan «memoriaren museo bat» egitea proposatu du adituen batzordeak

Frankismoari eta estatu kolpea eman zutenei gorazarre egiteko monumentua dena memoria historikoaren museo bihurtzea. Horra adituen batzordeak Iruñeko Udalari proposatu diona, Erorien Monumentua eraldatzeko. Akademiaren eta oroimen historikoaren esparruko hamalau espezialistak osatzen dute batzordea, eta txosten bat ondu dute —udalak hala eskatuta— galdera bati erantzuteko: zer egin Erorien Monumentuarekin? Adituon irudiko, memoriaren museo bat izanen...

Bost urteko espetxealdia ezarri diote gizon bati, Iruñean emakume bat bortxatzeagatik

Bost urteko espetxealdia ezarri diote gizon bati, Iruñean emakume bat bortxatzeagatik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio 29 urteko gizonezko bati, emakume bat bortxatzeagatik. Akusatuak ezagun zituen bai biktima bai haren senarra. 2022ko abenduaren 17an, dantzaleku batean izan ziren hirurak festa giroan, eta horren ostean, gizonak bere etxera gonbidatu zuen bikotea. Alkoholaren ondorioz, konorterik gabe zeuden biak, hala andrea nola bere senarra,...

Belateko tunelen kontratazio mahaiko presidenteak bere ohorea «auzitan jartzea» aurpegiratu dio UPNri

Belateko tunelen kontratazio mahaiko presidenteak bere ohorea «auzitan jartzea» aurpegiratu dio UPNri

Zirimola politikoaren erdigunean dago Jesus Polo, Belateko tunelen kontratazio mahaiko presidentea. Bera izan da Cerdan auziko ikerketa batzordetik igaro den lehen pertsona, eta, hasteko, tentsio handia sortu da bere eta UPNko Javier Esparzaren artean. Esparzak iradoki du kontratazio mahaiko gainerako kideen botoak ezagutu ostean Poloren botoa «erabakigarria» izan zela  76 milioi euroko kontratua Acciona, Oses eta Servinabarren alde...

Nafarroako zazpiehunetik gora irakaslek grebarako deia egin dute Palestinaren alde

Nafarroako zazpiehunetik gora irakaslek grebarako deia egin dute Palestinaren alde

Nafarroako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako zazpiehunetik gora irakaslek, Irakasleok Palestinarekin izeneko plataforman bilduta, grebarako deia egin dute asteazken honetarako. Palestinako genozidioa salatzeaz gain, erakunde orori «pauso praktiko eta irmoak» eskatuko dizkiete sarraskia gelditzeko. Ontzat jo dute hezkuntzako sindikatuek erregistratutako 24 orduko greba, argi duten arren horrek ez duela, bere horretan, arazoa konponduko: «Ez da nahikoa. Greba hau urrats...