Espainiako Fiskaltzak "terroristatzat" jo ditu Extinction Rebellion eta Futuro Vegetal talde ekologistak. Extinction Rebellionek 2019an sortu zuen Iruñeko bere taldea
gaiak
Arauak iraultzeko hegaldia
Irene Zottola argazkilariak beldurrak, heroiak, antiheroiak eta beste landu ditu 'Ikaro' erakusketan. Iruñeko Ziudadelako Mistoen Aretoan ikus daiteke, urriaren 31ra arte.
Lizarrak aitortza egin nahi dio Eleizegiri
Lizarrako herritar talde batek Katalina Eleizegi zena oroitzeko eta omentzeko ekinaldia jarri du abian. Donostian jaio zen Eleizegi, baina Lizarra izan zuen bizitoki 1936tik hil arte. Herri horretan argitaratu gabe dauden hiru antzezlan idatzi zituen.
Nafarroan 260 adingabe daude gobernuaren babes zentroetan
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak kanpaina bat hasi du harrera familiak lortzeko. Hitzaldiak antolatu dituzte
Erroak eta lurra soinu bilakatuta
Galiziako Tanxugueiras musika taldeko kide Aida Tarrio eta Olaia eta Sabela Maneiro Iruñean izan dira irailean: sorterriko kultura tradizionalaz aritu ziren hilaren 13an, Nafarroako Liburutegian; 14an, Zentral aretoan jo zuten.
Gobernuak laguntzak eskatuko ditu ekaitzek jotako herrientzat
Asteburuko kazkabarrak kalteak eragin ditu Cintruenigon, Corellan eta Fiteron. Aierdi eta Txibite kontseilariak herriotako alkateekin elkartu dira astelehenean, egoera aztertzeko
71 joko etxe daude herrialdean, haietako %70 Iruñerrian
Nafarroako Gobernuak jokoari buruzko datuak eman ditu: iaz, 293 milioi euro baino gehiago gastatu ziren herrialdean jokoan. Aralar elkarteak jokoaren behatoki bat eskatu du, eta "legeak betetzea"
Hagitz kontent, baina “adi”
Uztailean hasi zituzten Iruñeko Zangoza karrikako aparkalekuko lanak, eta, handik hilabetera, "behin-behinean" gelditzea erabaki zuen udalak. "Zuhur" agertu da bizilagunen plataforma.