Hamazazpi arte erakusketa izango dira aurten Baztan-Bidasoan. Inguruko artisten margolanak ikusteko aukera egongo da, baita tailerretan parte hartzekoa ere.
gaiak
Hasi dituzte Ebro ibaiaren gaineko zubibidearen lanak Castejonen
AHTaren obrek eraginen duten "kaltea" salatu zuen udalak apirilean. Espainiako Gobernuak berrogei milioi eman ditu Belateko tunelentzat
Baztan-Bidasoko Neska* Gazteen Topaketak izango dira bihar
Elizondon eginen dute, eskualdeko mugimendu feminista saretzeko eta indartzeko asmoz. Tailerrak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak antolatu dituzte gaztetxean
Trenbideko langileak jomugan
NUPeko Aitor Castillok Tuterako eta Sakanako trenbideko langileen frankismoaren garaiko purga ikertu du. Berrehun espediente jorratu, eta agerian utzi du auzi horretan sakontzeko beharra.
Ibaietan eta urtegietan arduraz jokatzeko eskatu dute adituek
Ekainean hiru pertsona zendu dira itota Nafarroan; egun berean hil ziren bi, Irati ibaian bat eta Aragoi ibaian bertzea. Gurutze Gorriak erran du prebentzioa dela funtsezkoena
Iruindarren isla irudietan
Jose Galle fotokazetariaren erakusketa bat hartu du Nafarroako Artxibo Nagusiak. Gallek XX. mendean Iruñean ateratako irudiak uztailean eta abuztuan izango dira ikusgai, hiriburuan.
Ez dute atzerapausorik nahi
Astelehen Lilak elkarteak Nagore Laffage omendu du, Iruñean, haren hilketaren hamabosgarren urteurrenean. Indarkeria sufritu duten andre guztiak oroitu dituzte.
Dorrea, etxe bat herriarentzat
Iruritako Dorrea uztailaren 5ean irekiko dute; Baztango Udalarena da, baina Iruritako herriak du etxea kudeatzeko ardura. Baztango kulturaren gordeleku izan nahi du.
Lantxotegik abian jarri du Kabia proiektua, hirugarrenez
Egitasmo horrek helburu du herrialdean jaiotako gazteek eta gazte migratzaileek elkar ezagutzea. Abuztuan kanpaldia eginen dute