Iruñea, 2008ko udaberria. Aranondoak loratzen ari ziren, lotsati. Atzean utzi nituen familia, lagunak eta antzerkia. Betiko agurtu nituen, orain konturatzen naiz. Herri ezezagun bat begien aurrean. Garai hartan bizikletaz ibiltzen nintzen kalean gora, kalean behera. Mendillorrin bizi nintzen. Astiro-astiro Iruñerriko geografia kokatzen ari nintzen. Kalean norbaitekin mintzatzea ingurua pixka bat gehiago ezagutzea zen. Laster Iruñeko auzoen...
Iritzia
Lotsa eta harrotasuna
Azaroaren 25etik ia bi aste pasatu direla, onartuidazue, arren, begirada pixka bat zabaltzea eta emakumeen aurkako bortizkeria beste bortizkeria batzuekin lotzea. Biolentzia ezberdinen aurkako egunen agenda bat dago, eta beharrezkoa da indarkeria bakoitza espezifikoki salatu eta fokuan jartzea, gizartea guztiekin kontzientzia dadin; baina, aldi berean, garrantzitsua iruditzen zait denak harremanetan jarri eta haien arteko loturak ulertzen...
Gutxiren esku
Unerik zailenetan ere, umoreak beti aurkitzen du bere lekua. Errealitateari aurre egiteko salbamendu emozional bat da, benetan kezkatzen gaituen horrekiko distantzia edo perspektiba jartzeko modu bat, alegia. Hala, askotan hausnarketa sakonak izaten dira barrearen atzean, era batera edo bestera denoi eragiten diguten arazoak gordetzen dituztenak. Pasa den astean Aroa Berrozpe umorista murchantearraren bakarrizketa entzuteko aukera...
Janaren folklorea
Elikadura hobetzeko, azkenaldian, sasoian sasoiko produktuak lehenetsiz, kontzienteago kozinatzen nahiz jaten saiatzen ari naiz, eta ez da lan makala; izan ere, urtaro aldaketak sortzen digun nagitasunarekin batera, egunerokoak uzten dizkigun arnasgune bakanak elikadura hobetzeko eta ez beste edozertarako erabiltzea ez da erraza. Beraz, elikadura hobetzeari ekiteko, lehenengo eta behin, udazkenak berarekin dakartzan fruitu, fruta zein...
Muxarrak
Udan Adi mendira joan ginen, eta bueltan, Sorogaingo aterpean bazkaldu genuen lagunekin. Batek, Ahinoak, esan zidan Erroibarren antzerkia egiten hasiko zela, hango Muxarra antzerki taldean, eta begirada distiratsu batek ihes egin zion. «Zoragarri!», erantzun nion, pozik; baina, aldi berean, gogora etorri zitzaizkidan antzezle profesionalon pobrezia eta prekaritatea. Pentsamendu horrek elkarrizketatik atera egin ninduen, momentu batez,...
Nor nori nork
Onartu behar dut ez naizela inoiz bertsozalea izan, edo, hobeto esanda, bertsolaritzazalea izan, ze bertsoak txikitatik gustatu izan zaizkit; irakurri eta idatzi ere idazten nituen, baina gaztelaniaz. Kontua da, haurra nintzela, nire euskara oso-oso mugatua zela. Aitaren familiarekin elkartzen ginenean izan nuen bertsolaritzarekin lehen harremana. Bazkalondoetan osaba batzuk bertsotan hasten ziren, baina nik ez nuen...
Haiek eta gu
Mandarinak pisatzeko errenkada egiten nengoela, alboan neuzkan adineko bi emakumeren arteko elkarrizketa entzuten hasi nintzen. Holako egoeretan, hain gertu egonda, norberak nahi gabe jartzen du belarria eta ondorioz, denetarik entzutea tokatzen da. Izan liteke eguraldiaren inguruko hizketa hutsal bat, politikari buruzko eztabaida bat edo aurrekoan gertatu zitzaidan moduan, aurreiritziz beteriko komentario bat: «Adi, bi morito...
Shall Be
Orain dela urte batzuk, bospasei urte zehazki, Katakrak argitaletxeak argitaraturiko Navarrismo Pop (2017) liburua erosi nuen. Buruan aspalditik nuen, eta behin mesanotxean lekua nuela, bertara joan nintzen eta zalantzarik egin gabe erosi nuen. Egileak, Ricardo Feliuk, liburuan landutako tesia ezaguna nuen; are gehiago, bertan landutako gaia zirraragarria dela iruditu zitzaidan; izan ere, liburuak aurretik inguruan...
Eta ibili munduan
Maiatzeko igande batean arratsaldeko ordu bietan telefonoak jo zuen. «Laura, Laura», entzun nuen; ahizpa zen. Ahotsean bibrazio berezia zuen. Arraroa egin zitzaidanez ordu hartan deia jasotzea, izututa eta azkar erantzun nion. «Zer gertatu da? Dena ongi dago?». «Bai, bai, oso ongi, bideo deia egingo dugu? Gurasoen etxean nago eta gauza bat kontatu nahi dizugu», erantzun...
Marisolasak
Aurreko larunbatean Marisolasak Bazterretan jardunaldiaren bosgarren edizioa izan zen, Iruñako Kondestablearenean, edo, EHGAMeko Kepa Yecorari entzun bezala, Marikondestablerenean. EHGAM Nafarroak antolatzen duen jardunaldia da, INAI institutuaren diru laguntzaz, eta hainbat talde eta gizabanakoren kolaborazio eta sostenguarekin. Helburua, izenak iradokitzen duen bezala, solas egitea da, elkarrekin hausnartzea, bazterretan egon ohi diren gai horiek zentrora ekarriz. Ondo ulertu...