Mintzakuadrillak egitasmoak deituta, 'Nafarroako musikariekin hizketan' solasaldian hartu dute parte Iruñerriko bost musika taldek. Euskara izan dute hizpide, batik bat.
Nafarroa
Denentzako herri bat nahi baitute
'LHL Erronka Inklusiboa' izeneko proiektua jarri dute martxan Leitzan. Iraitz Uriartek eta Iker Gomezek 24 orduko ibilaldia eginen dute. Helburua dirua lortzea da, Leitzan inklusioaren aldeko urratsak egiteko, auzolanaren bidez
Bide erdia, pandemia batek jota
Udalak 2019ko ekainaren 15ean osatu ziren; legegintzaldiaren erdia joan da. Krisiak baldintzatu du azken urtea, baina, birusak ezarritako mugen gainetik, alkateek aurrera egin dute. Kargu horretan estreinakoz ari dira Faltzes, Zangoza eta Tafallakoak; bigarren aldia du Zizur Nagusikoak
Isiltasuna apurtzeko
Guardia Zibilak Manuel Andueza Elizalde gazte beratarra hil zuen duela 51 urte, Donostian. Nafarroako Gobernuak polizia abusuen bitkimatzat du. Sorterrian plaka bat jarri dute haren alde, ez ahazteko.
“Aurrerapauso eta keinu txiki bakoitza asko da guretzat”
Enaitz Iparragirre garuneko paralisia duen ume bat da. Haren ama Nagore Arretxeak liburu batean bildu ditu semearen bizialdiko esperientziak eta erronkak. Lanak harrera beroa izan du; bigarren edizioa eskatuta da jada.
Ahaleginak ordaina jaso dezan
Ados sortu dute, eskuzko pilotari emakumezkoen lehen klub profesionala. Bide bat egin nahi dute kantxan exijitzen dieten maila emateko baliabideak izateko. Gaur hasiko dute Plazaz Plaza binakako txapelketa, Leitzan.
Nor bere esparrutik, eta denak elkarrekin
Herrialdeko liburu saltzaileak karrikara atera dira, eta igandera bitarte egonen dira Iruñeko Gazteluko plazan; Nafarroako Liburu Azoka antolatu dute, aurrenekoz, gobernuaren eta sektoreko bertze hainbat erakunderen laguntzarekin.
Tuterak golf zelai bat egiteko aukera jaso du bere lurralde estrategian
Navarra Sumak eta PSNk babestu dute proiektua. Erriberako Graas elkarteak bultzatu du. Ezkerrak kontra bozkatu du, eta ekologistek protesta egin dute salatzeko
Orbaindu gabeko zauriak
Itoizko urtegiak kalte egindako udalerriei ordainak ematea aztertuko dute Nafarroako Parlamentuan. 1993an hasi zituzten lanak, eta 2008an burutu zuten betetzeko prozesua. Geroztik, urpean dira eraitsitako zazpi herriak; urtegiak baldintzatuta, berriz, zutik diren bertze zenbait.









