Urriaren 15ean lanuzteak egin zituzten Euskal Herriko ikastetxe gehienetan, Palestinako genozidioa salatzeko. Greba egun guztietan bezala, beraz, langileek jasoko duten hurrengo nominan deskontatu eginen zaie lanegun horri dagokion dirua. Irakasleok Palestinarekin taldeak kanpaina abiatu du Nafarroan, zera eskatzeko: administrazioak aurreztuko duen diru hori eman diezaiola UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari. «Nazio Batuen Erakundearen...
Nafarroa
Nafarroako herriek bizirik diraute
Zangozatik kilometro gutxira dago Petilla Aragoi. Urte osoan hamahiru biztanle besterik ez da bizi bertan, eta, Nafarroako beste hainbat herriren antzera, despopulatze arriskuan dago. Urteak daramatza muturreko despopulatze egoeran: 60ko hamarkadatik, gutxi gorabehera. Bide bera hartu dute, besteak beste, Atetz bailarako herriek ere —Zigandak 24 biztanle ditu; Berasainek, 29; Eritzek eta Beunzak, 32; eta Arostegik,...
Nafarroako Unibertsitateak ez du baimendu Vito Quilesen ekitaldia
Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio fakultatean ekitaldi bat iragarri du bihar arratsalderako, baina unibertsitateak ez dio horretarako baimenik eman. Hala jakinarazi dute ohar bidez, eta gehitu dute Espainiako Poliziarekin harremanetan daudela bihar «zerbitzuak bermatu» daitezen. Hain zuzen, ekitaldiaren kontra mobilizatzeko deia egin dute mugimendu antifaxistek, Faxismoaren aurrean kaleak hartu lelopean. Nafarroako Unibertsitateak...
Nafarroako ekonomiak hazkunde erritmoari eutsi dio uztailetik irailera
Aurreko hiruhilekoko joera berretsi du Nastat estatistika erakundeak, uztailetik irailera bitartean. Aurreratutako datuaren arabera, hirugarren hiruhilekoan %0,5 handitu da jarduera; urte osoko erritmo berean, alegia. Alta, urtearteko datuan bai islatu da moteltze ekonomikoa, bi hamarren jaitsi baita bigarren hiruhilekoarekin alderatuta: zehazki, %2,1 handitu da jarduera ekonomikoa urtebetean. «Nafarroako ekonomia erritmo onean hazten ari, batik bat...
Hegazti gripearen kasu bat atzeman dute Nafarroan
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mari Aierdik jakinarazi du hegazti gripearen kasu bat atzeman dutela Nafarroan. Arguedasko hezegune batean hilik aurkitu duten kurrilo batean detektatu dute birusa. Hori da Nafarroan atzemandako lehen kasua. «Laginak hartu ohi ditugu gure erkidegoko animalia basati eta hegazti migratzaileen artean. Atzo, azken orduan, eritasun horren lehen emaitza...
Ekologistak, Caparrosoko makroetxaldearen aurkako sententziaz: «Merkeago ateratzen da ingurumena suntsitzea, hura defenditzea baino»
Atzo, Iruñeko Zigor Arloko 2. Epaitegiak urtebeteko kartzela zigor bana ezarri zien Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeko enpresaren bi zuzendariri, ingurumenaren kontrako delituengatik. Epaileek ebatzi dute Valle de Odieta enpresak isurketa kutsagarriak egin zituela Aragoi ibaira. Kartzela zigorrez gain, 4.200 euroko isunak ordaindu beharko dituzte. Sustrai Erakuntza eta Greenpeace talde ekologistek «poza» agertu dute sententzia dela-eta, uste...
Caparrosoko makroetxaldearen bi zuzendari zigortu dituzte, ingurumenaren kontrako delituengatik
Iruñeko Zigor Arloko 2. Epaitegiak urtebeteko kartzela zigor bana ezarri die Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeko enpresaren bi zuzendariri, ingurumenaren kontrako delituengatik. 2021ekoak dira gertakariak, eta irailaren hasieran hasi zen epaitegia. Epaileek ebatzi dute baimenik gabeko ureztatze sistema bat erabili zuela enpresak, baita Aragoi ibaira isurketa kutsagarriak egin zituztela ere. Kartzela zigorrez gain, 4.200 euroko isunak ordaindu...
Joanes Illarregik irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko kanporaketa, Los Arcosen
Joanes Illarregik irabazi zuen, atzo, Los Arcosen jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa. Illarregik 361,5 puntu eskuratu zituen, eta haren atzetik sailkatu ziren Saioa Alkaiza (340,5), Mikel Lasarte (339), Ekain Alegre (332,5), Kattin Madariaga (331) eta Xabi Maia (319,5). Saioko irabazlea izanik, Illarregi zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Modu horretan eskuratu dute hurrengo faserako txartela...
«Zugarramurdiko ehiza ezagutzen dugu berehala argitaratu zutelako»
Pasioz mintzatu da Koro Irazoki (Zugarramurdi, 1962) Sorgin ehiza berrikusita podcastaren aurkezpenean. Iruñeko Yamaguchiko liburutegian egin dute, urriaren 16an. Irazokirena da podcastak jasotako ahotsetako bat; Angela Ruizek egin du gidoia, eta Lamia Produkzioak eta Bellota Films etxeek sustatu dute proiektua. Irazokik nabarmendu du Zugarramurdiko sorgin ehizari buruz oraindik badela zer ikasi. Sorgin ehizari buruzko podcast...
Labak libertimendu bat eta auzo jolas bat lagunduko ditu Hazitegia beken bidez
Laba sareak aukeratu ditu Hazitegia beken lehen aldiko irabazleak: elkarteak mila eurorekin lagunduko du Iruñeko Arrotxapeko gazte talde batek auzoko libertimendua prestatzeko martxan jarri duen proiektua, eta bertze mila eurorekin Iker Colomo eta Harritxu Atxa artistek Iruñeko Alde Zaharrean garatuko duten auzo jolasa. Denera zazpi proposamen jaso dituzte, eta, bekak birentzat baino ez badira ere,...









