Esaten dute euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta neurriak hartu ezean urte batzuen buruan desagertu egingo dela. Diotenez, beste garai batzuetan ere gertatu izan da hori bera, eta oraindik ez da desagertu, zorionez. Esaten dute, halaber, mirari bat dela munduko beste hizkuntza familiarekin harremanik eduki ez eta munduko txoko txiki bateko biztanle gutxi batzuek erabiltzen duen...
Nafarroa
«Gutxienez elkartasunez jokatu behar dugu besteen borroketan, ondoan egon»
Amaia Zubieta Garziandia (Iruñea, 1954) urte luzez aritu da euskal eskola publikoaren alde, Steilas sindikatuaren bidez. Lana militantzia feministarekin uztartu du beti, eta indarkeria matxistaren aurkako borroka ardatz bilakatu. Psikologia ikasi zuen Madrilen, eta argazkilari aritua da Italian. Hitz egiten hasi orduko, agerian utzi du jakin-min handikoa dela, eta erretiroak ez duela geldiarazi. 2019ko urtarrilean...
«Munduan ez dago dirurik haurrak ginela egin ziguten izugarrikeria ordaintzeko»
Zazpi urte zeramatzaten azalpen eske, baina Iruñeko maristen ordezkariek ez zieten ezer esaten. Astelehenean, ordea, haiekin harremanetan jarri ziren. Iruñeko maristen Santa Maria la Real ikastetxeko lau ikasle ohik, izan ere, astelehenean jakinarazi zuten gaur agerraldi bat egingo zutela, eskolako elizgizonek egindako sexu abusuei buruz hitz egiteko. Astelehenean bertan maristak haiekin harremanetan jarri ziren, zenbateko...
Legealdia amaitzeko eta Nafarroako Gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko» asmoa berretsi du Txibitek
Aurreko astean Nafarroako Gobernuko bi kontseilari kargugabetu zituen Maria Txibitek ustekabean, eta horren zergatiari buruz galdetu diote EH Bilduk, PPk eta Voxek, parlamentuko gaur goizeko kontrol saioan. Lehendakariak argi utzi nahi izan die legealdia amaitzeko asmoa duela eta gobernuaren ekinbidea «bizkortzeko asmoz» egin duela aldaketa. Aurreko astean egin bezala, komunikazioari ere erreparatu nahi izan dio....
Voxeko Nafarroako buruzagi bat ikertzen ari dira, gorroto delituak egotzita
Fiskaltzak ikerketa abiarazi du Nafarroako Voxeko Gazteria arloko arduradun Oscar Tellezen inguruan, eta gorroto delituak egotzi dizkio, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak sare sozialetan hedatutako mezuak direla eta. Nafarroako Gobernuak Tellezen jardueren inguruko txostena egin zuen, eta ondorioztatu zuen Voxeko kideak «umiliatu, mespretxatu eta estigmatizatu» egiten zituela migratzaile gazteak, baina haren kontrako auzibideak irekitzeko ahalmenik ez...
Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta
Bi lagun atxilotu dituzte gaur Iruñean, joan den urrian Palestinaren alde egindako protestei lotuta. Espainiako Poliziak BERRIAri adierazi dionez, atxilotuei «desordena publikoa» eta «poliziari eraso egitea» egozten diete. Zehazki, protestak urriaren 15ean izan ziren, LAB, CCOO —EAEkoa eta Nafarroakoa—, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek antolatutako lanuztearen egunean. Poliziak erran duenez, egun hartan goizean egin ziren manifestazioei...
Behin-behinean artxibatu dute Iruñeko Karpa Unibertsitarioko festan egindako sexu erasoaren salaketa
Sona handiko gertakaria izan zen urriaren 23an Iruñean egindako Karpa Unibertsitarioko festan gertatutakoa. Media Luna parkean lagun talde batek emakume bat konortea erdi galduta aurkitu zuen. Poliziari deitu zioten, eta erietxera eraman ostean, emazteak salatu zuen bortxatu egin zutela. Lau egunen ostean, Iruñeko udaltzainek lau gizon atxilotu zituzten, bortxaketa eta lapurreta leporatuta. Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko epaileak atxilotutako...
Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren proiektuaren kontrako herri alegazio bat ondu du Sustrai Erakuntzak
Sustrai Erakuntza Fundazioa ez dago ados Iruñerria eta Altsasu lotuko dituen AHTaren proiektuarekin. Uste du azpiegitura horrek izango dituen inpaktuak «oso kezkagarriak» direla, eta horregatik herri alegazio bat prestatu du, herritarrek aurkeztu dezaten publiko egin duena. «Alegazio eredu erraza» dela zehaztu dute, eta AHTaren proiektuarekin «sentsibilizatuta» dagoen orori dei egin dio alegazioa aurkezteko, izan pertsona,...
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi du Aroztegiko aktibistak ez direla talde kriminaleko kideak
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ez du aintzat hartu Aroztegiko proiektuaren enpresa sustatzaileen helegitea, eta berretsi du iazko irailean emandako epaia: Aroztegiko proiektuaren aurkako aktibistak ez dira talde kriminaleko kide. Erran.eus tokiko hedabideak eman du erabaki judizialaren berri. Izan ere, irailean epaitegi horrek berak plazaratutako epaiak zigortu zituen zazpi auzipetutakoak «obrak geldiarazteagatik eta indarkeria delituagatik», baina...
11 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, beste bat tiroz hiltzen saiatzeagatik Zizur Nagusian
Nafarroako Auzitegiko Lehen Atalak 11 urteko kartzela zigorra ezarri dio 52 urteko gizon bati, 2024ko martxoaren 20an beste gizon bati bost aldiz tiro egiteagatik. Tiro horietako baten eraginez biktima paraplegiko geratu zen: %75eko desgaitasuna du. Hiru milioi euroko kalte ordaina eman beharko dio. Auzitegiak gizon bat hiltzen saiatzeagatik zigortu du. Aringarri bat aplikatu dio: anomalia psikikoa....









