Dantzan. Aiko taldeko kideek halaxe jarri nahi dituzte Pirinioetako herriak, eta, horretarako, Danspirenaika dantza tradizionalen jaialdia eginen dute, bigarrenez. Aurtengo aldiak bi zati izanen ditu: lehenengoa Hechon izanen da (Aragoi, Espainia), uztailaren lehen asteburuan. Bigarrena, berriz, Izaban, iraileko azkenekoan. Aiko taldeak Aragoiko Biella Nuei eta Izabako Kurruskla izanen ditu bidaide. Aiko taldeko Sabin Bikandi (Galdakao, Bizkaia,...
Nafarroa
Bizitza irakurtzeko
Ekain hasieran, Gasteizko Azpimarra irakurle taldeak antolaturiko Poesia mailu bat da jaialdiko mahai ingurura agertu nintzen. Bertan, Joseba Sarrionandiak, Martin Bidaurrek eta Uxue Apaolazak hitza hartu eta hainbat galdera erantzun zituzten. Gogoan dut lehenengoa: Literatura arriskutsua da? Hirurek, umorea zein pasadizo bitxiak baliatuz, baiezko erantzuna eman zioten galderari; bai, literatura arriskutsua da, batik bat, zapaldutako genero...
«Musikak gizartea eraldatzeko duen indarra balioetsi nahi dugu»
Heptameron Margarita Angulemakoaren lanik ezagunena da; 2017tik, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren barruan sortutako emakume taldearen izena ere bada. Musikaren esparruan aritu diren eta ari diren andreen lanaren berri eman nahi du Iruñeko Heptameron abesbatzak, urte luzez isilarazitako hitzak ozen entzun daitezen. Miriam Mendibe da zuzendaria (Iruñea, 1966). Ez da ohikoa emakumeek osatutako abesbatzak sortzea? Gero eta emakumezko...
Baztango Lozy’s etxeko langileak «kontent» dira, enpresarekin akordioa lortu eta gero
Lekarozko Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek akordio bat lortu dute enpresarekin, 112 egunez greba egin eta gero. «Kontent gaude, borrokatzea merezi duela erakutsi baitugu», erran du Nerea Sainzek, Lozy’seko ELAko arduradunak. Zehazki, bi aldeek akordio bat sinatu dute, greba amaitzeko. Testuak enpresen eta langileen arteko hitzarmen baten bermeak jaso ditu, beharginek ziurtatu nahi izan baitute Lozy’s...
Naturaren lana koadro bilakatuta
Erroko erreken giroak hartu du Javier Eskirozek (Tafalla, 1953) Tafallan duen estudioa. Koadroz beteta daude paretak; Eskirozek aspaldi eginak dira batzuk, eta lagunek oparitutakoak bertze batzuk. Koldo Sebastianen eta Jose Miguel Corralen eskua sumatzen da obretako batzuetan, hain justu. Halere, Eskirozek berak azken urteotan egindakoak dira lan gehienak: Irunberriko eta Erroko paisaiak. Ez nolanahikoak, ordea,...
«Amari esker egin dut egin dudan bidea: gure liburu dendako bihotza zen»
Iruñeko Abarzuza liburu eta paper dendak 31 urteko bidea egin du. Marcela Abarzuzak eta Rafael Rodriguez haren senarrak erretiroa hartu berri dute, eta ez dute inor aurkitu eurek hasitako bideari segida emateko. Oroigarri denda bat da orain. Abarzuza (Iruñea, 1959) gurasoek Kale Berrian zuten liburu dendan hazi da, eta gogorra egin zaio agurra. Gogorra izan da...
Esker ona
Euskaltegian euskara ikasten hasi nintzenean 25 urte nituen. Kolonbiatik iritsi berria nintzen. Garai hartan Itaroako oinetako denda batean egiten nuen lan —aurreko testu batean ere aipatu nuen kontu hau—, eta txandaka joaten nintzen euskaltegira. Oso ongi gordeta dut buruan; dendan goizez aritzen nintzenean, AEK-ko Arrosadiko euskaltegian izaten nuen klasea arratsaldez. Eta dendan arratsaldean lan egiten...
«Marrazkien interpretazioa oso zabala da, hainbat irakurketa izan ditzake»
Pertsonen eskubideen defentsa eta babesa ardatz duten Gradu Amaierako Lanak aitortzen ditu urtero NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Brunet fundazioaren eskutik, eta, aurten, besteak beste Anne Garmendia Zubikoa hezitzaileak (Baztan, 1998) jaso du Jaime Brunet saria, Haur eta nerabeek familia barnean bizitzen duten tratu txarren detekzio goiztiarra izeneko lanarengatik. Marrazkien analisia ardatz duen metodologia bat landu...
Gobernuak 2025erako nahi du prest Bidean
Nafarroako Gobernuak zehaztu du 2025. urteko lehen seihilekoan jarriko duela martxan Bidean, osasun garraioaz arduratuko den enpresa publikoa. Hori da, behintzat, Osasun Departamentuko arduradunen asmoa, Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Agerraldia egin zuen ekainaren 5ean, Iruñean, parlamentuko Osasun Batzordeko kideen aurrean. Nafarroako Gobernuaren aspaldiko asmo bat da osasun garraioko sistema publiko bat...
Bertsoz blaituko da Arantza
Lehia, gozamena eta bertsoak. Horiek uztartzen ditu Euskal Herriko Eskolarteko finalak. «Horrelako txapelketen helburua da gazteetatik hasita helduetaraino bertsolaritzaren ekosistema elikatzea. Horretarako, garrantzitsua da gazteen motibazioa piztea», azaldu du Saioa Onekak, Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak. Euskal Herriko Eskolarteko finala jokatuko dute gaur Arantzako frontoian, 17:00etan hasita. Lurraldez lurralde egindako eskolartekoetan sailkatutako 11 bertsolari gazte...