Nafarroa

Esku hartzeko beharra

Esku hartzeko beharra

«Herritarrek erabakitzen dutena». Horixe izanen da Iruñeko Erorien Monumenturako «proiekturik onena», Iruñeko alkate Joseba Asironen hitzetan. Apirilean erran zuen hori, hedabideen aurrean egindako agerraldi batean. Aldi hartan, alkateak oroitu zuen udalak eraikin horri buruzko «gidoi bat» baduela, 2015etik 2019ra bitarteko agintaldian zehaztutakoa. Asiron aurreneko aldiz izan zen hiriburuko alkate urte horietan, eta orduko udalak ideia lehiaketa...

Trans-misioak

Trans-misioak

Haurrentzat idazten dugunok kezka berezia izaten ohi dugu transmititzen dugunarekin. Eta ez naiz haur liburuen pedagogikotasunaz ari (luze mintzo da horretaz, eta uste dut adostasuna badagoela literaturari egin diezaiokeen kaltearen inguruan), zerbait zabalagoaz baizik: zer kontatu, zer ez eta nola, buruan izaten ditugun kontuak dira, haurrekin harremantzen den edonork bezala. Batetik, haurrak direlako, euren garapenari...

Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»

Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»

Elkarte bat, denak batzeko. Horixe egin dute Iruñeko Iturrama auzoan: hainbat kultur proiektutan ari den herritar talde batek Atariandia kultur elkartea sortu du, «indarrak batzeko». Orain arte nork bere kabuz antolatutako ekinaldiak sendotu nahi dituzte, eta, aldi berean, berriak sortu. Euskara eta euskal kultura sustatu nahi dituzte, eta auzoko bizilagunen arteko sarea ehundu. Hilaren 6an...

25 urtez sakandarren ahots

25 urtez sakandarren ahots

«1999ko maiatzaren 3an jaio zinen, Beleixe irratia, […]  gaztea baina ibilitakoa; gaztea baina kolpe gogorrak jasotakoa. Erori eta jaikitzen den horietakoa […]». Hitz horiekin eman zion hasiera Beleixe irratiko arduradun eta esatari Eneida Carreñok iragan maiatzaren 3ko zuzenekoari. Guztietan bereziena, edozein irratik ez baitu mende laurden bat betetzen hola eta hola. 25. urteurrena ospatzeko, formatu...

Historia propioaren kontalari

Historia propioaren kontalari

Presarik gabe egin nahi izan du lan; sorterrian aritu delako, eta sorterrian aritzeak ardura berezi bat eman diola sentitu duelako. «Duela hamar urte egin nituen argazkietako zenbait, orduan jada nire herriko memoria lantzeko gogoa banuelako». Silvia Aierra argazkilari eta artista plastikoarenak dira hitzak. Ahotsak eta begiradak izenburuko proiektua garatu du, Stephanie Chironekin batera, San Martin...

«Mendia komunitatea ehuntzeko bide bat zen; hori galtzen ari gara»

«Mendia komunitatea ehuntzeko bide bat zen; hori galtzen ari gara»

Iñaki Otxoa de Olza 2008ko maiatzaren 22an zendu zen. Bost egun pasatu zituen hil edo bizi Annapurnan, eta han geratu zen betiko. Mendizaleak egindako bideari segida emateko asmoz sortu zuten handik urtebetera SOS Himalaia fundazioa. Elena Sagasetak (Iruñea, 1979) txikitan ezagutu zuen Otxoa de Olza, eta egun fundazioko koordinatzailea da. Bihar Altsasun eginen duten Hiru...

Egurra baino anitzez gehiago

Egurra baino anitzez gehiago

Parte hartzaileek hainbat aldiz aipatu dute Iratiko basoa. Nafarroako ezagunena da, akaso, eta, gainera, herrialdeko Foresna-Zurgaia baso elkarteak Iruñean egin berri duen jardunaldian jorratu dutenaren adibide garbi bat: basoek gizarteari zer ematen diote aztertu dute hizlariek. Produktu ekosistemikoak dira, hain zuzen, basoek ematen dituzte produktuak eta zerbitzuak, eta askotarikoak izan daitezke: basoek lehengaiak ematen dituzte;...

Iratiren baitan

Iratiren baitan

Nafarroako ibairik emaritsuenetariko bat da Irati. Pirinioetako eta Aurrepirinioetako hainbat herri zeharkatzen ditu eta, era batera edo bestera, guztiek bizi izan duten eboluzioaren lekuko isila izan da. Historikoki eman zaion aprobetxamendu industrial eta hidroelektrikoa aski ezaguna da; ez, ordea, bere ertzetan bizi izan diren horien istorio zein bizipenak. Duela gutxi Iratiren bidea jarraitzen duen liburuxka...

«Gure bidea da kanta propioak sortzea»

«Gure bidea da kanta propioak sortzea»

Musika estilo asko entzuten ditu, eta ez du albo batera utzi nahi bestelako estilo batzuk esploratzea. Ska musikatik saltsara jauzi egin zuenetik, saltsaren friki bihurtu da Claudia Rodriguez Goxua’n Salsa taldeko abeslaria (Iruñea, 1997). Kolonbiarrez eta nafarrez osaturiko orkestra horrek saltsa eta euskal folklorea uztartzen ditu. Urak eginen du bide diskoa kaleratu berri du taldeak. Zer bide hartu...

Irakurri eta Azkua proiektuek kezka eragin dute Bidasoan; aurretiazko fasean dira biak

Irakurri eta Azkua proiektuek kezka eragin dute Bidasoan; aurretiazko fasean dira biak

Irakurri eta Azkua proiektuek kezka eragin dute Bidasoko eskualdeko herritarren artean: Zelena Renovable enpresak bi parke eoliko egin nahi ditu Malerrekako eta Bortzirietako mendietan. Parke horiek ingurumenean eragin dezaketen kalteak kezkatzen ditu herritarrak, bai eta eskualdeko hautetsiak ere. Joan den astean, kezka agertu zieten Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko arduradunei, Jose Maria Aierdi kontseilariarekin eta Ana...