Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da...
Nafarroa
Garai bateko dirdiraren bila
Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien...
Polemikak lokaztutako proiektu bat
Nilsak espero ez zuen eztabaida piztu du Tuterako araztegia berritzeko eta handitzeko proiektuak. Tuterako alkate Alejandro Toquero (UPN) izan zen egitasmo horren aurka agertu zen lehen agintaria; otsailaren hasieran, proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Tuterako alkatearekin bat egin zuen Arguedaskoak, gero, araztegia handitzeko proiektuak udalerri horren lurrak uki baititzake. Ekologistek ere txarretsi egin dituzte...
Agurrak
Agurrek beti dakarte dolua iragateko prozesua. Intentsitate handiagoz edo txikiagoz sentituko dugu zeri edo zeini agur egiten diogun. Batzuk iaioagoak dira horretan, beste batzuek nahiago dute hanka puntetan iragan, agurrek sor ditzaketen emozio eta zirrara ekiditeko, ixtea beldur ematen dieten etapei horietara itzultzeko zirrikitu txiki bat irekirik uzteko. Batzuetan hori ez da posible. Agurrik mingarrienak...
«Kalea gurea ere badela aldarrikatu nahi dugu»
Iruñeko historia ikuspuntu feminista batetik lantzeko proiektu berri bat sortu dute hiriburuan: Memoria Eszenikoa. Ellas liburuan jasotako emakumeen historiari ikusgaitasuna emateko, asmoa da hiriburuan egiten dituzten ibilaldi gidatuak antzeztea. Aktoreetako bat da Maia Ansa (Gaintza, 1990). Zein da Memoria Eszenikoa proiektuaren abiapuntua? Antzerkia, kalea eta memoria historikoa uztartzen dituen proiektu bat da gurea. Abiapuntua dira...
Margarita ezagutzeko solasaldia
Ixabel Etxeberriak (Urruña, Lapurdi, 1960) hitza hartu baino lehen, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Heptameron emakumeen taldeko kideak bilakatu dira protagonista, Nafarroako Liburutegiaren egoitzan: kantuz girotu dute Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) izenburuko liburua aurkezteko Nafar Ateneoak antolatutako ekitaldia. Etxeberriak idatzi eta Euskaltzaindiak argitaratu du lana; egileak haren nondik norakoak kontatu ditu Iruñean —martxoaren 7an—, Margarita Angulemakoa nor...
Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua
«Orain baimena jaso dutenak ez dira ingurumen eraginaren aldeko adierazpena jaso zuten berak; proiektuak nabarmen aldatu ditu enpresak, eta, ondorioz, ingurumen eraginaren adierazpenak legez kanpokoak dira». Horixe salatu du Alberto Friasek, Forestaliak egin nahi dituen goi tentsioko lineek ukitzen dituzten herrien Autopista Elektrikorik Ez plataformako ordezkariak. Jendaurrean agertu dira plataformako kideak, martxoaren 6an, Iruñean, eta...
Euskaraz, harro eta ozen
Azken orduko urduritasunak ere ez dio irribarrea hoztu, kontent baita Korrikaren Nafarroako koordinatzaile Asier Biurrun: «Lana egina dago; Korrika badator!». Euskararen aldeko lasterketa atzo abiatu zen, Irundik (Gipuzkoa), eta hilaren 24an amaituko da, Baionan. Nafarroara gaur ailegatuko da, eta, datorren asteartera bitarte, herrialdeko hamaika udalerri zeharkatuko ditu. Aurtengoa Korrikaren 23. aldia da, eta Harro herri...
Elkar kutsatzea
Edonor akordatzen da txikitan ikusten zituen marrazki bizidunekin. Buruan iltzatuta geratzen zaizkigun oroitzapenak dira, inkontzienteki gugan arrasto bat uzten dutenak. Niri zer ikusten nuen galdetzen didatenean saio asko datozkit burura, baina guztien artean banuen faboritoa: Berebiziko espioiak. Lagunartean gai honen inguruan hitz egiten ari ginela, irakaslea den eta haurrekin egunero dabilen batek hurrengoa bota zuen:...
Antzokien sareak antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu 32 herritara
Sendaberri programa martxan da, berriz ere. Joan den asteburuan abiatu zuten, eta datozen hilabeteotan, antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu Nafarroako 32 herritara. Hamalau konpainiak parte hartuko dute, eta, denera, 65 funtzio aurkeztuko dituzte. Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren laguntzarekin. Nafarroako Antzokien Sareko buru Asier Costak, Elortzibarko Udaleko Kultura zinegotzi Luis...