Euskaltzaindiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sustatu dute. Euskaltzain urgazlea zen Apezetxea; iaz zendu zen
Nafarroa
Zuhaitz bat bidegurutze batean
Arteak, naturak eta zientziak bat egiten duten eremuan sortutako ekinaldi bat da Arbola, "zuhaitzen kultura ospatu" nahi duen jaialdia. Labea laborategiak sortu du, eta Iruñean eginen dute, apirilaren 25etik 30era. Klima krisiak behartutako egungo trantsizio garaiari erantzun bat eman nahi dio.
N-121-A errepidean sortzen diren auto pilaketak salatu dituzte
Anitz dira Bortzirietatik Gipuzkoara ikastera edo lanera joaten diren herritarrak. Gora egin du kamioien kopuruak. Behobian trafiko ilarak eragiten dituzte maiz
Lagunen artean euskal hiztegia landuz
Euskarazko irakurketa errazeko lehendabiziko taldea sortu dute Iruñerrian, irakurtzeko zailtasuna dutenentzat. Hilabeteko azken ostiralean elkartzen dira, Nafarroako Liburutegian, liburuak elkarrekin irakurtzeko eta komentatzeko.
Eman bai, baina ez dutelako jasotzen
Leo Bueriberi ekintzaile antirrazistak "ekiteko" eskatu dio mugimendu feministari, Iruñean antolatutako mahai inguru batean: "Elkarlanak joan-etorriko bide bat izan behar du".
Parlamentuak arrazakeriaren aurkako foru legea onartu berri du
Arrazakeriaren Aurkako Kontseilua sortuko dute, politika publikoak garatzeko. Araudiak gizarteko esparru guztietan eragitea nahi dute
Herri bat argazkitan
Lucio Bergararen familiak haren mila argazki eman dizkio Nafarroako Artxibo Nagusiari. Bergarak bere sorterriko egunerokoaren irudiak jaso zituen, Arantzakoak, XX. mendeko lehen herenean.
AHTaren lanak eta lur desjabetzeak geldi ditzatela eskatu dute zenbait alkatek
Castejongo, Tafallako, Oltza zendeako, Uharte Arakilgo eta Berriozarko udalburuek manifestu bat sinatu eta aurkeztu dute. Tren sozial eta publiko baten alde egin dute bostek
Hiria ebaki, berregiteko
Tacto Sutil Collage Taldeak Iruñeko Gazteriaren Etxean zintzilikatu ditu hiriaren inguruan egindako lanak. Iruñeko Zabalguneko Zabalsanche elkarteak eskatuta egin dute erakusketa .









