Altxamenduak zigortutako irakasleen inguruko ikerketa egiten ari den lantaldeko kide da Berruezo, bai eta argitaratu berri duten liburuaren egile ere, Juan Jose Casanova eta Francisco Javier Emarekin batera.
Nafarroa
Kanpaina hasi dute parke eoliko eta fotovoltaiko handien aurka
Ekologistak Martxan-ek dio berriztagarriak garatzeko ereduak "kalte handia" dakarrela. Haize Berriak koordinakundea sortu dute Sacyrrek Iruñerrian dituen proiektuen aurka
Bertzaldeko begiradak
Iruñeko Vaguada zahar etxean hilaren 7an jaso zuten COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia, eta bigarrena 28an hartu bitartean, bisitarik ezin dute jaso. Eremu seguruak sortu dituzte hirian.
Bidean, baina hagitz mantso
Nafarroako 0-3 plataforma 2001. urtean sortu zuten, ziklo hori "duintzeko" asmoz; herrialdeko hezitzaileek protestekin hasi zuten 2020a, baina osasun krisiak mobilizazioak hutsean utzi zituen. Lanean segitu dute, halere, eta gobernuko taldeekin lantalde bat osatzeko zain dira. Bilera dute 15ean.
Ainaren hegaldien arrastoa
Fernando Hualde idazleak eta Joseba Urretabizkaia argazkilariak Erronkaribartik Maulera espartinak egitera joaten ziren emakumeen memoria biltzen duen liburua kaleratu dute.
Etikaren aginduz
'Erreskaterako Gela' izeneko proiektua garatu du Navarro Villoslada institutuko Filosofia sailak, DBHko ikasleekin batera, tratu txarrak jasotako eta abandonatutako katuak eta txakurrak laguntzeko asmoz.
Iritzia: Erregeak kontu eske
Lur Albizu Etxetxipia
Urriaren 12a zen. Aurreko egunetan, urduriago geunden Nafarroan birusa ematen ari zen kolpeekin, egia esan. Egun hartarako Txibitek emana zuen handik egun batzuetara tabernak ixteko agindua, eta martxoko esperientzia berria errepi...
Javier Remirez: “Osasunak bertze edozer elementu baino koska bat gorago egon behar du”
Guztiz ezohiko egoera bati egin behar izan dio aurre Nafarroako Gobernuak 2020an: otsailean lehertu zen koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu du haren jarduera. Urtea amaitzeko "gogoa" duela aitortu du Remirez lehendakariordeak.
Birus batek herrialde osoa irauli zuenekoa
Koronabirusaren pandemiak erabat baldintzatu ditu 2020koak: osasun krisiak otsailaren bukaeran egin zuen eztanda; martxoan konfinamendua ezarri zuten, eta uztailean hasitako bigarren olatuak gaitzaren ondorioak utzi ditu agerian, bere gordinean. Aste hasieran 145 pertsona ziren ospitalean; haietako 22, ZIUan.
Legealdi hasierako norabideari eutsi zaio
tPandemiak politikan eragin du, baina ez du politika baldintzatu. Txibiteren inbestidura ahalbidetu zuen indar korrelazioa ez da aldatu, eta EH Bildu giltzarri izan da aurten onartu diren bi aurrekontuei bide emateko. Halaber, Navarra Suma betoak ezartzen ahalegindu da berriro ere , baina saioa ez zaio ondo atera.