Lantzen aurkitutako duela 2.000 urte inguruko idazkun batek piztu du adituen jakin-mina

Lantzen aurkitutako duela 2.000 urte inguruko idazkun batek piztu du adituen jakin-mina

2022an Irulegiko Eskua izan zen, eta, aurten, Lantzeko meatzeguneko idazkuna: Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikerketa taldeak inskripzio paleohispaniko bat aurkitu du Aierdi VIII leize zuloan, Lantzeko meatzegunean. Duela 2.000 urte ingurukoa da. Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko arduradunek urrian eman zuten egindako aurkikuntzaren berri, jendaurrean, eta nabarmendu zuten hain iparrean ez dela inoiz halakorik aurkitu Nafarroan; ez eta Iberiar penintsula...

Euskara, bultzada berrien premian

Euskara, bultzada berrien premian

Nahi bai, baina ezin. Hizkuntza politika esparru txikia da Nafarroan: euskara sustatu nahi dutenen eta botere publikoek asmo horiei jartzen dizkieten mugen arteko esparru gero eta murritzagoa. Nahien eta ahalen arteko sokatira jokoa. Urte osoan, ugariak izan dira hala alde bateko nola besteko adibideak. Korrika Nafarroan Herri harro bat Euskararen aldeko borondatea indar osoz azaleratu zen martxoaren 15etik 18ra, Korrikaren...

Sunsundegui, larri

Sunsundegui, larri

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Nafarroako 33 enpresak jo dute merkataritza auzitegietara hartzekodunen konkurtso eske. Urteko azken hiru hilabeteetako datuak iritsi zain, izen bat nabarmentzen da guztien artean: Sunsundegui autobus ekoizlea. Irailean konkurtso aurreko egoera deklaratu zuen, eta, prozedura horrek eskatzen duen hiru hilabeteko epea bukatu aurretik, azaroaren 5ean, auzitegira jo zuen konkurtso eske, 48,8 milioi euroko zorrari aurre egin ezinda. Sunsundeguiren laurehun langileek...

«Funtsezkoa da laguntzak lehen sektorea garatzen ari direnei heltzea»

«Funtsezkoa da laguntzak lehen sektorea garatzen ari direnei heltzea»

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Aierdik (Etxauri, 1958) traktoreak Iruñeko karriketara itzuli diren egunean hartu du Nafarroako Hitza bere bulegoan, abenduaren 10ean. Aierdik nekazarien protestak kudeatu behar izan zituen urte hasieran; urte amaieran, berriz, Klimaren Aldeko Aliantzak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako helegitearen auzia. Traktoreak karrikara itzuli dira. Zer deritzozu? Ulertzen dut sektoreak kezka izatea Europako Batasunak Mercosurrekin...

Zeharkatutakoak

Zeharkatutakoak

Urtarrilean, etxegabetuen ezgabonei erreparatu genien; egon edo sentitu ez genekiela, bakardadeari buruz hitz egiteko beharra aldarrikatu genuen; halaber, beste borroketan ahotsa goratzen zebilelarik, beste Marikaro bat sortu zen, eta, bidenabar, Samuel Luizen erailketa homofoboa salatu genuen. Otsailean, Jule Fernandez Zabaleta-ren irudia Pedro Urtsuaren irudiari gailendu izana ederretsi genuen; orobat, izadia eta izateak ezbaian jarri, nekazari-eremuan hartutako erabakiek norberari soilik eragiten ez...

Lau olatu handi, kolpeka

Lau olatu handi, kolpeka

Tximeletaren hegaldi batek munduaren beste bazterrean kaosa eragin omen dezake. Antzera, 2024ko urte hasieran izandako gertakariek gerora hiru olatu kolpe handi eragin dituzte Nafarroako politikan. Lehenik, urtarrilaren 27an, Javier Esparzak iragarri zuen UPNren lemazain izateari utziko ziola eta apirilaren 28ko kongresuari begira lehendakari kargua eta zuzendaritza berritzeko prozesuari ekin zion alderdiak. Bigarrenik, otsailaren 6an, sindikatuen eraginpetik at zeuden ehunka laborarik hainbat astez errepideak...

«Egindako lana saritu dute dominaren bidez, baina nire bidea ez da amaitu oraindik»

«Egindako lana saritu dute dominaren bidez, baina nire bidea ez da amaitu oraindik»

Carmen Rubiok (Iruñea, 1961) bide luzea egina du kirolaren esparruan: duela 30 urte hasi zen arku tiroan, eta, geroztik, hamaika domina irabazi ditu. 2012an, Londresko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Polioak jo zuen 14 hilabete zituenean, eta eritasunak arrastoa utzi dio. Gaitzak, halere, ez du Rubioren egunerokoa baldintzatu: «Beti egin dut aurrera», nabarmendu du, Nafarroako Hitza-rekin solasean hasi bezain pronto....

Iruñeko Comedias kaleko Elkar dendak berrogei urte bete ditu Alde Zaharrean

Iruñeko Comedias kaleko Elkar dendak berrogei urte bete ditu Alde Zaharrean

Iruñeko Comedias karrikako Elkar liburu dendak badu zer ospatu: berrogei urte bete ditu Alde Zaharrean. «Ez da gutxi!», nabarmendu du Pablo Abarzuza arduradunak. Liburu saltzaileen familia bateko kide da Abarzuza: Comedias karrikako Elkar dendako lehendabiziko arduraduna izan zen haren anaia Patxo Abarzuza; Marcela Abarzuza, berriz, lehengusina dute Abarzuza anaiek; Comedias kaleko dendan lanean aritu zen Marcela Abarzuza, hain zuzen, Iruñeko San...

Herritarren begiradari so

Herritarren begiradari so

Erretratuak harrapatuta. Halaxe eman du Jesus Mari Txaskok (Lizarra, 1952) argazkigintzaren munduan egin duen bide luzea. 1970eko urteetan hartu zuen argazki kamera aurreneko aldiz, eta, geroztik, ez du utzi. «Ofizio eta afizio izan dut argazkigintza», nabarmendu du Txaskok. Bartzelonan egin zituen lehen urratsak, modaren eta arkitekturaren esparruan; Lizarrara itzuli zen gero, eta herriko estudio batean aritu da, erretiroa hartu arte....

Arrosadia

Arrosadia

Iruñea, 2008ko udaberria. Aranondoak loratzen ari ziren, lotsati. Atzean utzi nituen familia, lagunak eta antzerkia. Betiko agurtu nituen, orain konturatzen naiz. Herri ezezagun bat begien aurrean. Garai hartan bizikletaz ibiltzen nintzen kalean gora, kalean behera. Mendillorrin bizi nintzen. Astiro-astiro Iruñerriko geografia kokatzen ari nintzen. Kalean norbaitekin mintzatzea ingurua pixka bat gehiago ezagutzea zen. Laster Iruñeko auzoen izenak ikasi nituen pozez: Alde Zaharra,...