Txalapartak 'Y el tiempo se detuvo' liburua argitaratu du, Natalio Cayuela zenari buruz. Zenbait egilek "auzolanean" egindako lan bat da, eta helburu du Cayuelatarren memoria zabaltzea. Osasunako presidente izan zen; 1936an hil zuten, Santiago anaiarekin batera. Enriquek ihes egitea lortu zuen.

Matalaz, “umil eta pragmatiko”
Iruñeko Alde Zaharreko gazte mugimenduak autogestioa oinarri duen proiektu berri bat abiatu du, Jarauta karrikako 75.ean. Maravillas gaztetxearen husteak utzitako "ajea" gainditu, eta hutsetik hasi dute bidea.

“Bidea oso luze joan da, baina ilusioa berpiztea lortu dugu”
Urtebeteko atzerapenarekin, baina azkenik bukatu zaio atzera kontua Nafarroa Oinez jaiari. Bihar eta etzi eginen dute, Lizarra ikastolaren eskutik. Antolatzaileak arduratsu dira, baina gogoz batez ere.

Iritzia: Alde
Lur Albizu Etxetxipia
Euskaltzaleen Topaguneak jardunaldi batzuk antolatu zituen atzo: Nafarroan Euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak. Egun batzuk atzera ari naiz hau idazten, beraz, ez dakit nola egon diren, zenbat jende egon den, zein girota...

Atzera egiteko urratsak
Astebete joan da Nafarroan COVID-19aren aurkako neurriak bertan behera utzi zituztenetik, eta emaitza "ontzat" jo du Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek. Herritarrek ere eskertu dute pandemiak eragindako murrizketak arintzea, eta, neurri batean, gaitza zabaltzen hasi aurreko egunerokora itzultzea.

Ikerketa du oinarri, eta dibulgazioa xede
Koldo Colomok Izarbeibar eta Mañeruibarko euskal goitizenak ikertu eta jaso ditu 'Izengoititegia' izenburuko liburuan. XIII. eta XX. mende arteko laurehun baino gehiago bildu ditu. Pamielak argitaratu du lana, eta Nafarroako Gobernuaren sari bat jaso du.

“Gure ilunetara sartze hutsa lagungarri da argira hurbiltzeko”
Idazteko orduan, emozioak eta sentimenduak maiz izan dira inspirazio iturri Oihane Anduezarentzat. Orain, beldurrari erreparatu dio, eta ipuin bat argitaratu du gai horri helduta: 'Aittune, iluntasunaren beldur naiz'.

Iritzia: Egiazko eskualdünak
Amets Aranguren Arrieta
Hiru urte pasatxo dira Foruzaingoak Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea bortizki hustu eta behin betiko itxi zuela. Egia esan, begiratu behar izan dut desalojo data eta salto txiki bat eman dit bihotzak hiru urte pasatu...