Gure izenean ez

Gure izenean ez

«Europa jada ez da zuria», esan zuen Angela Davisek, 2017ko urrian, Bartzelonako CCCBn emandako Revolution Today hitzaldian. Horren harira, nik esaten dut Euskal Herria ez dela jada zuria, edo hobeki planteatuta, noizbait izan al da zuria? Europako arazorik handiena gara gu, Europaren buruko min bihurtu gara. Gu gara kontinente honetan gertatzen diren gauza txarren errudunak. Gutaz hitz egiten da, erakutsi egiten gaituzte...

Sakon errotzeko balio duten lan egiteko moduak

Sakon errotzeko balio duten lan egiteko moduak

Garbiketa enpresak, eraikuntzaren arlokoak, kanpinak, txakurrak artatzeko zerbitzuak, arropa dendak, kirola egiteko egoitzak, ondare kulturala kudeatzeko proiektuak, energia berriztagarriak garatzeko egitasmoak… Askotarikoak dira 2024. urtean Nafarroan sortutako kooperatibak. Denek jaso dituzte Anel Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartearen babesa eta aholkua, eta, martxan direla ospatzeko, Iruñean elkartu dira, otsailaren 6an, Anelek sustatutako jardunaldi batean. Nork bere proiektua aurkeztu du, bertze ekintzaileen...

«Auzoa sendotzeko toki bat nahi genuen, irekia, eta lortu dugu»

«Auzoa sendotzeko toki bat nahi genuen, irekia, eta lortu dugu»

Ana eta Maria Irisarri ahizpek (Iruñea, 1982 eta 1989) Goxo Latte beren kafetegiaren lehen urteurrena ospatu zuten urtarrilaren 27an. Goxo Latte Iruñeko Donibane auzoko Martin Azpilkueta karrikaren 17.ean dago, eta, ireki zutenetik, topagune eta erreferente bilakatu da auzokideentzat. Ez da taberna edo kafetegi huts bat, garagardo bat, pintxo bat edo kafe bat hartzeko: Irisarri ahizpek liburu aurkezpenak, hitzaldiak, erakusketak eta...

Ultzamako Parke Mikologikoak kanpaina bat abiatu du onddoak urte osoan biltzeko

Ultzamako Parke Mikologikoak kanpaina bat abiatu du onddoak urte osoan biltzeko

Onddo eta ziza gehienak biltzeko garaia udazkena bada ere, urte osoan egin daitezke mikologiari lotutako jarduerak. Gainera, ziza batzuk neguan zein udaberrian aurkitu daitezke. Horixe nabarmendu dute Ultzamako Parke Mikologikoko arduradunek, mikologiarako zaletasuna urte osora zabaltzeko asmoa baitute. Uxama kooperatiba arduratzen da parkea kudeatzeaz. Javier Gomez Urrutia biologoa, mikologoa eta landazaina da kooperatibako mikologiako arduraduna, eta azpimarratu du «geroz eta...

Artifiziorik gabeko doinuak

Artifiziorik gabeko doinuak

Zapatilleran egin du hitzordua Madame Birrots taldeak. Elbeten dago lokala, eta bertan entseatzen dute, Baztango beste talde batzuekin batera. 2021. urtean, Zapatillera fabrika zaharrean obra txiki bat egin zuten bailarako hainbat musikarik, eta entsegu lokal bihurtu. Bi astean behin elkartzen da han Madame Birrots taldea, eta, nahiz eta bertako kideek aitortu duten logistika zaila egiten zaiela batzuetan, beti topatzen dute...

Gogoak eta denborak bat egiten dutenekoa

Gogoak eta denborak bat egiten dutenekoa

Pasabidea jendez bete da eskola bukatu denean. Ikasle batzuek hamaiketakoa hartzeko aprobetxatu dute hurrengo eskola hasi arteko tartea; bertze batzuek, berriz, gelan hasitako eztabaida bukatzeko. 129. gelako ikasleak ondoko geletatik atera direnekin nahasi dira, NUPeko ikasgelategiko pasabideetan denak baitira unibertsitateko ikasleak. Adinak bereizten ditu 129. gelakoak, ordea: denak dira 50 urte baino gehiagokoak, NUPeko Esperientziaren Gelako lehen mailako ikasleak. Unibertsitate...

Ez dute NUPetik atera nahi

Ez dute NUPetik atera nahi

NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan bat egin dutenek irri egin dute. 2001. urtean, NUPeko Esperientzia Gela martxan jarri zutenean, Reyes Berruezo zen Ikasleen Arloko eta Unibertsitate Hedapeneko errektoreordea; gela abian jartzeko prozesua oroitu du, eta kontatu du hasieran bertze unibertsitate batzuetako errektoreordeekin hitz egin zuela, aholku bila: «Denek erran zidaten lortuko nuela helduak unibertsitatera eramatea baina gero ezin...

Patxiren esku luzeak

Patxiren esku luzeak

Duela bi asteburu (H)ilbeltzan egon nintzen, Euskal Nobela Beltzaren Astean. 2015. urteaz geroztik egiten da, Baztanen, urtero, eta arrakasta handiz. Niretzat, lehen aldia zen, eta Erratzun egin zen bazkarian eta ondorengo liburuen aurkezpenean egon nintzen bakar-bakarrik. Giroa eta egitaraua ikusita, denbora gehiagoz eta gehiagotan ez egon izana damutu zitzaidan.  Erratzuko Elkartean igarotako ordu eskas horietan, ederki bazkaldu eta ondo pasatzeaz...

Nafarroako industriaren aldeko manifestaraziora deitu dute otsailaren 16an, Iruñean

Nafarroako industriaren aldeko manifestaraziora deitu dute otsailaren 16an, Iruñean

«Enpresek eraso egin diete gure lanpostuei, eta beharrezko ikusi dugu arazo komun horri erantzuteko elkartzea». Zazpi enpresa batzordeetako ordezkariek eskaera bateratua egin diete industriako langileei, sindikatuei, gizarte eragileei eta «oro har Nafarroako gizarte osoari». Otsailaren 16an, 12:00etan, Iruñeko Golem zinema aretoetatik irtengo den manifestaziora deitu dute, Denok elkarrekin industriaren etorkizunaren defentsan lelopean. Manifestazio «historikoa» izatea nahi dute. BSH, Sunsundegui, Siemens Gamesa, Volkswagen...

«Ohiturari eutsi behar diozu, baina bide berriak ere asmatu behar dira»

«Ohiturari eutsi behar diozu, baina bide berriak ere asmatu behar dira»

Iruñeko Orfeoia duela 160 urte sortu zuten. Gorabeherak izan ditu geroztik: 1873an itxi behar izan zuten, eta 1885ean, berriro. Azken pandemiaren ondorioz, egoerak okerrera egin zuen, baina beti jakin izan dute aurrera egiten. Paloma Martikorena (Iruñea, 1975) 2007az geroztik ari da orfeoian lanean, eta kudeatzaile izendatu dute orain. Zer moduz lehenengo egunak Iruñeko Orfeoiko kudeatzaile gisa? Hemezortzi urte daramatzat orfeoian...