Egungo aurrekontua halako bi. Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuen ustez, Nafarroako Gobernuak ia bikoiztu egin beharko luke hezkuntza publikoan inbertitzen duen dirua, sektoreak gaur egun dituen erronkei behar bezala erantzun ahal izateko. Sindikatuok elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren karira. Protestaldian azaldu dutenez, NBE Nazio Batuen Erakundeak 2018. urtean sortu zuen efemeride hori, «kalitatezko...

Aztertzaileak eta langileak falta direla salatu du Apana Nafarroako Autoeskolen Elkarteak
Gidatzeko baimena lortzeko azterketa egiteko zain dira herritar anitz, eta Apana Nafarroako Autoeskolen Elkarteak garbi du arazoa zein den: aztertzaileak eta langileak falta direla. Haserre dira, eta karrikara atera dira protesta egitera. Goizean goiz hasten ohi dira autoeskoletako kideen protestak, Iruñean. Astelehenero, 08:00ak aldera, Sadarretik atera, eta 09:00ak inguruan Nafarroako Trafikoko Lurralde Bulego Nagusira iristen dira. Abenduan hasi zituzten protestak,...

Hamar urteko espetxe zigorra hipika irakasle batendako, adingabe bati sexu abusuak egiteagatik
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du hipika irakasle bati ezarritako hamar urte eta egun bateko espetxe zigorra, ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egiteagatik. Epaiaren arabera, gizonezkoak ezin izango du hamabost urtez biktimarengana hurbildu gutxienez 300 metroko distantziara, eta zortzi urtez zaintzapean egon beharko du. Halaber, 25.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio biktimari, kalte moralengatik. Epaian jasotzen denez, lehen...

Tatxers
Bi aste bukaera igaro dira jada Tatxersen kontzertuan egon nintzenetik. Haien abesti baten letra birmoldatuz, igande horretan denak hotzez gainezka geunden, kaleak ilunpean eta hutsik zeuden. Gazteluko enparantzan topo egin genuen L., A., Y. eta laurok. A.-k aurkeztu gintuenetik, kontzertuetara joateko nire lagun bilakatu da L. L. Bilbon bizi da eta gutxitan elkartu ohi gara, baina topo egiten dugunero, kristoren barreak...

Isiltasuna apurtzeko ahotsak
«Ez dira salbuespenak, patriarkatuarekin, kolonialismoarekin, arrazakeriarekin eta kapitalismoarekin lotutako patroiak baizik». Nafarroako SOS Arrazakeriako kide Cecila Themmerenak dira hitzak, erakunde horrek etxeko eta zaintzako langileen egunerokoaren inguruan egindako ikerketari buruz; izan ere, ondutako txostenean agerian utzi dute etxeko eta zaintzako langileen erdiek arrazakeria sufritu dutela eta jatorriagatik baztertu dituztela beren lanpostuetan. Espainiako Estatuko datuak jaso ditu SOS Arrazakeriak; Nafarroako bulegoko...

Corellako eskolan eta institutuan euskarazko ereduei jarritako trabak salatu ditu guraso talde batek
Irailean, Corellako (Nafarroa) 11 familiak salatu zuten herriko ikastetxean D ereduko lerro bat ezartzeko eskaera egina ziotela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, baina hark atzera bota zuela. Orduko hartan, departamentuak argudiatu zuen «protokolo bat» duela halako kasuetarako, eta ezinezkoa zitzaiola eskola mapa aldatzea ikasturte honetan. Hala ere, gurasoei esan zien eskaera egiteko 2026-2027 ikasturteari begira. Orain, herriko guraso talde batek salatu du...

Haurrak euskarazko ereduetan matrikulatzera deitu dute Nafarroako hainbat gizarte eragilek
Euskara ematea aberastea da. Ideia horren inguruan, euskarazko hezkuntza ereduen aldeko kanpaina ondu dute euskalgintzaren eta hezkuntzaren alorreko hamabost eragilek eta hiru sindikatuk. Etorkizuna euskaraz hazi lelopean, seme-alabak euskaraz eskolatzeko deia eginen dute AEK, IKA, Errigora, Taupa, Euskal Herrian Euskaraz, Dindaia eta Administrazioan Euskaraz erakundeek, Gazte Euskaltzaleen Sareak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Euskalgintzaren Kontseiluak, Sortzen elkarteak, NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteak, NIZE Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkarteak, NUPeko...

Remirezen arabera, Nafarroako Gobernuak ez du zerikusirik Sendavivako kontratuekin
Urrundu egin nahi izan du Nafarroako Gobernuak. Asteartean jakin zen Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak (OANA) «egiazkotasun zantzuak» ikusi zizkiola UPNk egindako salaketari. Horren aurrean, gaur eguerdian, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gogora ekarri du Sendaviva kudeatzen duen enpresa, Parques de Naturaleza de Navarra SA (Parquenasa), mistoa dela, eta gobernua ez dela haren jabe. Hala, Remirezen arabera, Parquenasaren erabakien...

78 urteko emakume nafar bat, Kordobako tren istripuan desagertutako bidaiarien artean
Igande gauean istripua izan zuten bi trenek Adamuzen, Kordoban (Espainia). Azken datuen arabera, gutxienez berrogeita bat pertsona hil ziren, baina Andaluziako 112 larrialdi zerbitzuko iturrien arabera, litekeena da gehiago ere izatea, bidaiari ugari desagertu baitziren istripuan. Horietako bat, hain zuzen, 78 urteko emakume nafar bat da: Maria Luisa Eugi. 78 urteko iruindarra da Eugi, eta Diario de Navarra egunkariak jakinarazi...

Sendavivaren obretan «irregulartasun zantzuak» atzeman ditu ustelkeriaren kontrako bulegoak
OANA Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren aurkako Bulegoak ikertu egingo du UPNk jarritako salaketa. Juan Luis Sanchez de Muniain UPNko parlamentariak gaur arratsaldean ezagutzera eman duenez, Sendaviva parkearen lanak zatitu egin ziren, administrazio prozedura laburtu bidez egin zedin adjudikazioa. OANAk «egiazkotasun zantzuak» ikusi dizkio salaketari. «Administrazio prozedura batean izandako balizko irregulartasunen eta ustelkeria kasu posible baten aurrean egon gaitezke», adierazi du Sanchez de Muniainek....
