Duela hiru urte diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza (EA) Iker Diez de Ulzurrun Baxerri-ri (Altsasu,1984). Une latzak izan zirela aitortu du, eta neurologoaren eta Nafarroako EM Esklerosi Anizkoitza elkartearen laguntza ezinbestekoak izan ziren harentzat. Bertan ezagutu zuen Kattalin Armendariz elkarteko fisioterapeuta (Hiriberri, 1994), eta, egun, Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxean egiten dute terapia, elkarrekin. Hain zuzen ere, elkartea lagundu nahian erabaki zuen...

Eri mamiak hitz
Orain bi aste, Iruñeko Udalak adinkeriak dakarren ikusezintasunari eta bazterketari aurre egiteko, eta, era berean, adinekoek eremu publikoa bere gain hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko jardunaldiak egin zituen. Bertan, hainbat adituk, adinduei arreta egokia eskaintzeko, beren parte hartze sozial zein politikoa sustatzeko, baztertzaileak diren jarrerak deuseztatzeko eta produktibitatean oinarritutako sistema salatzeko beharra azpimarratu zuten. Dena den, sei hilabetetik behin edo urtero...

«Oholtza batean egoten ere irakatsi behar diegu gure ikasleei»
Arantza Lorenzo de Reizabalek (Bilbo, 1963) ongi ezagutzen du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Iruñeko egoitza. 2003an hasi zen han irakasle, eta, joan den martxotik, zuzendaria da. Piano baten ondoan jarri da argazkilariak hala eskatuta, eta perfekzioari buruz hasi dira biak hizketan. «Ez dago ezer perfekturik», erran du Lorenzok. Kontserbatorioan ez duzue perfekzioa helburu, beraz? Artearen esparruan ari garenean, subjektibotasuna tartean...

Jaki Toki: jakiz jaki, auzo bat eraikitzen
«Auzo langilea, borrokalaria eta solidarioa». Horrela deskribatzen dute Dennis Causilek eta Felipe Castellek Iruñeko Txantrea auzoa. Jaki Toki despentsa solidarioko kideak dira biak. Duela hiru urte sortutako proiektu bat da, pandemiak eragindako beharren ondorioz sortua. «Jaki toki komunitario bat da, eta helburua da Txantreako bizilagunak laguntzea, auzotarren oinarrizko beharrak asetzea eta familia bat izatea», azaldu du Causilek. Guztira, 150 boluntario...

Eragiteko eskubidea
Adinkeriari buruz hitz egiteko; zaharrek, batez ere, adinagatik jasaten duten bazterketari aurre egiteko; adinekoak subjektu politikoak direla aldarrikatzeko, eta gizartean parte hartzeko, eragiteko eta euren ahotsa eta iritziak entzunarazteko eskubide osoa dutela aldarrikatzeko. Helburu horiekin guztiekin egin du Iruñeko Udalak adinkeriari buruzko jardunaldi bat, hiriburuko Kondestablearen jauregian —maiatzaren 16an—. Mahaian adituak eseri dira; zaharrak, berriz, ikus-entzuleen artean, bakar bat ere...

Erdialdeko Euskal Jaia ospatuko dute bihar Tafallako karriketan
Erraldoiak, txistulariak, txalapartariak, zaharrak eta gazteak. Erdialdeko euskaldunak prest dira kalea hartu eta jai giroan eta harrotasunez euskara zabaltzeko. Agerraldiak eta Altaffaylla kultur elkarteak antolatuta, egun osoko egitaraua osatu dute biharko, Tafallan Erdialdeko Euskal Jaia ospatzeko. «Garen horretaz harrotzeko espazio bat izanen da. Ematen du nafar batzuk ezkutuan egon garela, esan gabe zer garen edo zer izan nahi dugun», azaldu du Haizea...

Urtemuga
Orain dela hamasei urte ailegatu nintzen Nafarroara bizitzera. 2008ko maiatzaren 10a zen. Nafarroako hegoaldeko mugara iristean euri-jasa ari zuen errukirik gabe. Iruñera iritsi nintzen; batzuk Pamplonara ailegatuko dira. Hau esaten dut ematen duelako antzekoak direla, baina ez, ez dira gauza bera. Hiri honetara iritsi nintzenetik sentitu dut bi errealitate horiek duten garrantzia, bi polaritate. Hori niretzat ezaguna zen, gerrak banatutako herrialde...

«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»
Nafarroako Frida elkarteko kideak kalera atera ziren hilaren 12an, Fibromialgiaren Munduko Egunean. Gaitz hori dutenek sortu zuten taldea, 2006an. Eritasunak emakumeei eragiten die, batez ere. Mariain Asiain elkarteko presidenteak (Iruñea, 1972) duela 25 urte jaso zuen diagnostikoa. Fibromialgiaren Munduko Eguna izan zen igandean. Zer mezu zabaldu nahi izan duzue aurtengo aldian? Osasun langileak trebatzea nahi dugu. Gure gaixotasuna ikusezina da,...

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak
«Harrituta» gelditu da Daniel Garcia iruindarra, dragoitxoen inguruko lan bat egin eta gero: Nafarroako uste baino toki gehiagotan aurkitu dituelako narrastion arrastoak, eta uste baino jende gehiagok erantzun diolako berak sare sozialen bidez egindako deiari. «Herritarren zientzia» sustatu nahi izan du Garciak, dragoitxoen berri jasotzeko eta zabaltzeko. Hirurehun herritar inguruk idatzi diote, herrialdeko hamaika txokotan ikusitako dragoitxoen inguruko informazioa emateko....

Esku hartzeko beharra
«Herritarrek erabakitzen dutena». Horixe izanen da Iruñeko Erorien Monumenturako «proiekturik onena», Iruñeko alkate Joseba Asironen hitzetan. Apirilean erran zuen hori, hedabideen aurrean egindako agerraldi batean. Aldi hartan, alkateak oroitu zuen udalak eraikin horri buruzko «gidoi bat» baduela, 2015etik 2019ra bitarteko agintaldian zehaztutakoa. Asiron aurreneko aldiz izan zen hiriburuko alkate urte horietan, eta orduko udalak ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Erorien Monumentuarekin...