Oztopoak eta makuluak

Oztopoak eta makuluak

Euskararen kontrako mezu batzuek zalaparta sortu dute: Orkoiengo alkateak «pribilegiotzat» jo du, eta Eguesibarko hautetsi batek «gorrotoarekin» lotu. Erasoen gainetik, herritarrek euskararen erabilera sustatzeko proiektuak sortu dituzte, han eta hemen. Inposizioa, pribilegioak eta gorrotoa Orkoiendik eta Eguesibartik zabaldu dituzte euskararen kontrako azken mezuak: herriotako zenbait hautetsik egin dute hizkuntzaren aurka. Eguesibarren, PPko zinegotzi Inma Mujikak urtarrilaren 31ko udaleko osoko bilkuran...

Norberari soilik

Hiru ordu laurden pasatxo behar izan nituen aurreko astean Baluarteko aparkalekutik Noainera heltzeko. Laborariek Zaragoza etorbide osoa hartua zuten traktoreekin eta ez zen modurik aurrera egiteko. Biribilguneetako sarbideak blokeatuta zituzten, eta irtenbide bakar eta onena zen itxoin beharreko tarte hori ahalik eta patxada handienaz hartzea. Hogei bat minutu generamatzanean geldirik, aurrean neukan autotik gizon bat irten zen. Alboan zegoen udaltzainarengana hurreratu,...

«Herri txikiek anitz eskertzen dituzte zerbitzu ibiltariak»

«Herri txikiek anitz eskertzen dituzte zerbitzu ibiltariak»

Tafallara bidean, Cordovillan gelditu da Teresa Etxarri (Iruñea, 1994). Albaitaria da, eta Gurevet proiektua jarri zuen martxan, duela bi urte: furgoneta bat atondu, eta albaitari ibiltari bilakatu zen, zerbitzua herriz herri eramateko asmoz. Mezkiritzen bizi da, eta Pirinioetako herrietan hasi zen lanean, hain zuzen. Orain, bertze hainbat eskualdetara ere mugitzen da. Mezkiritzen bizi zara. Bai, hangoa dut familia, eta ikasketak...

Furfuriaren eta fantasiaren artea(n)

Furfuriaren eta fantasiaren artea(n)

Xamurtasunarekin identifikatzen da gehiago lehena, eta furfuriarekin bigarrena, baina biek behar dituzte xamurtasuna eta furfuria. Hurrenez hurren, Elisa Coll (Madril, 1992) idazlea eta La Furia (Cascante, 1983) rap kantaria dira. Iruñeko Harrotu LGTBI udal zerbitzuak antolatuta, Fantasia, furfuria eta etorkizuna: queer sormen prozesuak eta euren botere eraldatzailea eta berrizendatzeko boterea izeneko solasaldian parte hartu dute Iruñeko Kondestablearen jauregian —urtarrilaren 25ean—. Artea...

Izadiak eta izateak

Izadiak eta izateak

«Aizu, zer daukat? Zergatik nago bizirik, hala ere?» abestu zuen Nina Simonek, Eunice Kathleen Waymonek, duela 56 urte, jakin gabe edo, agian, jakinda, hortik aurrera mugak zeharkatu eta otzantasunari aurka egiteko goiburuetako bat izanen zirela bere hitzok. Neguari edo bizi ari garen delakoari hilabete eta erdi geratzen zaion honetan, Hego Euskal Herriko intsumisoen garaipenaren 22. urtemuga izan da; izan ere,...

Sare bat bidean laguntzeko

Sare bat bidean laguntzeko

Datu hotzek diote Nafarroan herritarren %14,5ek —96.000 pertsonak— pobrezia edota gizarte bazterketa pairatzeko arriskua dutela; %6,8 pobrezia larrian direla, eta %60,6k soldataren %40 baino gehiago baliatzen dutela etxebizitzari lotutako gastuak ordaintzeko. Duela 30 urte, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Aurkako Nafarroako Sarea sortu zutenean, herrialdeko biztanleen %6 ziren pobrezian. Geroztik, herritarrek 2008. urteko krisia eta koronabirusak eragindakoa pairatu dituzte, bertzeak bertze;...

«Etxebizitzak merkatutik at egon beharko luke»

«Etxebizitzak merkatutik at egon beharko luke»

Gizona, heldua eta bazterketan harrapatua. Horixe izan da etxegabeen soslaia, urte anitzez behintzat. Aldatzen ari da hori, ordea, egoera horretan daudenak artatzen dituzten erakundeen arabera. Pandemiaren ostean gertatu da hori, bereziki. Egun, zabaldu egin da kale gorrian bizi direnen profila, eta aldagaiak jada ez dira hain zehatzak. Migratzaileak, esaterako, gero eta ugariagoak dira etxegabeen artean. Gazteak dira gehienak, eta adingabeak...

Gerra bat Ipar Euskal Herrian

Gerra bat Ipar Euskal Herrian

Iluna da Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak Aldaxka pozoituak bere komikiari eman dion giroa, iluna baita Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian utzitako arrastoa: 6.000 herritar hil zituzten frontean —Ipar Euskal Herriko orduko biztanleriaren %3,2; hildakoen erdiek zituzten 28 urte baino gutxiago—, eta bertze 15.000 inguru zauritu ziren. Herritar anitzek gerrak eztanda egin bezain pronto erabaki zuten frontera ez joatea: 13.000...

Ehun urteko zuhaitzen itzalpean

Ehun urteko zuhaitzen itzalpean

Zuhaitzak bilakatu dira Iruñeko Zangoza karrikako lur azpiko aparkalekuaren aurkako borrokaren ikur. Iruñeko udal gobernuaren aldaketak bazter utzi du proiektu hori, eta hiriburuko Zabalguneko bizilagunek lasaitua hartu dute, Zangoza kaleko arbolek zutik segituko baitute. Halere, zuhaitzen aldeko aldarria ez da oraingoa, eta Nafarroa basoberritzeko grinaren adibide dira Zuhaitzaren Besta eta Zuhaitzaren Kofradia; zuhaitzen aldeko lehendabiziko besta 1897. urtean egin zuten,...

Hitzen gordailu 90 urtez

Hitzen gordailu 90 urtez

Modernoa da, zabala eta argia. Leihateek zementuzko pareta laranjen artekoa ikusteko modua ematen dute, eta, haietatik begiratuz gero, bi emakume sumatzen dira barnealdean, liburuak batera eta bestera eramanez, urduri baleude bezala. Atea irekitzen ikusi orduko utzi dute esku artean zerabiltena, eta harreraren ondoan dagoen mahai biribilean eseri dira. «Apur bat estresagarria ari da izaten», esan du Mari Luz Oiarbidek. «Baina...