Postari moduan aritu dira Variopintas taldeko artistak. COVID-19ak eragindako itxialdiaren ondorioz elkarren berri izateko eta elkarren artean sortzeko premia zutenez, trukatzen ibili diren zortzi gutun kutxa egin dituzte. Kaxa horien bidez, milaka istorio eta 64 artelan sortu dituzte Korrespondentzia erakusketarako. Iruñeko Ziudadelako bolborategian ikusgai dago otsailaren 11ra arte. Variopintas taldeko kideek egin dute erakusketaren bisita gidatua: Leire Olkotzek, Idoia Iribertegik...

«Erantzun sozialari esker lortu dugu aparkalekuko lanak etetea»
Kontent eta ospatzeko gogoz daude Iruñeko Bigarren Zabalguneko bizilagunak. Hilabeteak daramatzate Zangoza karrikako aparkalekuaren kontrako protestak egiten, eta, azkenean, lortu dute behin betiko lanak geldiaraztea. UPNren eskutik abiatu zen proiektua ekainean; hasieran, Enrique Maiarekin, Iruñeko alkate zelarik, eta, gero, Cristina Ibarrolarekin. Zangoza karrikako aparkalekuaren aurkako plataformako eta Zabalsanche auzo elkarteko kidea da Mertxe Zufia (Tutera, Nafarroa, 1957), eta ilusioz bizi...
Egon edo sentitu
Badira kezkatzen gaituzten arren saihesten ditugun gaiak. Arrazoia edozein delarik, hitz egiteko orduan deseroso sentiarazten gaituztenak, eta batzuetan, zaurgarri ere bai. Bakardadea gai horien multzoan sartu litezkeenetako bat da, denbora luzez aurreiritziz eta estigmaz tindatutakoa. Europako Batasunak aurreko urtean ateratako txosten baten arabera, populazioaren %13 bakarrik sentitzen da. 96 milioi pertsona horien artean, askok pentsatuko genukeenaren kontrara, gazteak dira bakartuen...

«Konturatu naiz hasieratik jokatu dudala Euskaraldian bezala, beti izan naizela ‘ahobizi’»
Auritz du orain bizitoki, baina handik Atarrabiara mugitu da Xanti Begiristain Madotz (Etxarri, Larraun, 1958), herriko irakurketa taldeak kultur etxean egindako saioan parte hartzera. Euskararen inguruan mugitzen da Begiristain; 20 urte zituenetik, aulki gurpildun batean. Muskulu distrofia progresiboa du. Irakasle eta zinegotzi ohia, idazlea eta euskaltzalea. Hamaika hedabidetan izan da kolaboratzaile. Jakin-min handiko gizona, eta konprometitua. Hori eta gehiago da...

«Batzuek Monica erraten didate, bertze batzuek Hui Chi; biak ditut propio»
Iruñeko Iturrama auzoan du Hui Chi Yuk (Taiwan, Txina, 1980) Nihao bere txinerako akademia. Hutsik dauden geletako batean oroitu ditu Nafarroara ailegatu zenekoak, eta ordutik egindako bideaz mintzatu da. Nafarroako Gobernuak sari bat eman berri dio, elkarbizitzan laguntzeagatik. Nafarroa Koloretan saria jaso duzu. Kontent? Hagitz kontent, eta, batez ere, hagitz eskertua. Uste dut bertze pertsona anitz ari direla elkarbizitzaren alde...

Mikel Segura gazte agoiztarrak «barrua husteko» tresna bilakatu du rap musika
Abenduan Agoitzen egindako LEB jaialdiak bertze bultzada bat eman dio Mikel Segurak nerabea zenean musikaren esparruan hasitako bideari: AGTZ bere taldearekin kontzertu bat egin zuen, batetik; eta, bertzetik, jaialdiaren babespean, Nacimos izenburuko kanta grabatu du Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, Brian Claveriarekin. Segura musika entzunez hazi da, eta arrebak bideo batean erakutsitako bi rap kantariren ika-mikak piztu zion musika genero horretan...

Artearen, disidentzien eta askatasunaren arkupea
Oharkabean pasatzen den ate bat Iruñeko Kuria kaleko 29. zenbakian, bi arku eta beheraka doazen eskailera batzuk. Harrizko hormak, barra eta eserita goxo-goxo egoteko animal print estiloko sofak. Arkuz josita dago sabaia, eta horietako batean, engranaje forma duten letra handi batzuekin, Ardise idatzita ageri da. Ardise elkarteko beheko solairua da. «Iruñeko Alde Zaharrean artearentzako eta disidente sexualentzako txoko bat izatea...

Elkarlana, ilusioa eta ezjakintasuna
«Hautsa», «ilusioa», «kaosa», «elkarlana», «militantzia», «handinahia», «konpromisoa» eta «hotza». Horiek dira Katakrekoko kideei gogora etortzen zaizkien zenbait hitz sorreraz mintzatzen direnean. «Erronka beti izan da eustea, eta lortu dugu. Mirari bat da gaur egun Katakrak dagoen bezala ikustea», esan du Hedoi Etxartek, Katakrak kooperatibako kide eta langileak. Proiektua sortu baino lehen, Iruñeko Kuria kaleko La Hormiga Atomica kafetegian eta liburu...
Ezgabonak
Azkar amaitu zaigu. Gabonetako argiak elektrizitatez hornitutako dirdira lausoak dira jada gure oroiminean eta oporren osteko mingostasunean. Hilabete luze iraun dute bonbillek gure kaleetan, euren zirkunferentzia, kurba eta marrazki ikuserraz zein ulergaitzekin. Denbora luze iraun du gure kaleen eta kulturen despertsonalizazioak, batik bat aurretik ikusi ez ditugunak ikusi baititugu azken denboraldian. Argiak maiz izan ditugu hizpide, akaso kaleak bete eta blaitu dituzten ekimen...

Basamortua zeharkatzeko gertu
Etorkizuna ate joka du Nafarroako Volkswagenek. Aldaketa garaia da. Urte berezia izan du aurtengoa, auto elektrikora egokitzeko inbertsioa konfirmatu baitu taldeak. Horretarako, moldaketa handiak egin beharko dituzte fabrika barruan datorren urtearen erdialdetik 2026a amaitu arte, eta moldaketa horiek bete-betean eragingo dute eguneroko produkzioan. «Basamortuko zeharkaldia». Halaxe definitu du Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko langileen batzordeko presidenteak aurrean duten erronka, baina abiapuntu...