Lasai eta irribarretsu agertu da saioak iraun bitartean; saria eskuetan hartu bezain laster, baina, hunkituta dagoela sumatzen zaio aurpegian, eta egin dioten aitortza eskertzeko hitza hartu duenean, ahotsaren bidez egin dio ihes barruko emozioak: «Amamak 100 urte egin ditu, baina gaixo dugu. Hari bidali nahi diot besarkada handi bat; amamaren magalean jaio ginen, baserrian, su epelean, euskaraz, abesten… Amama: hau...
Indarkeria
Ez da sekretu bat inorentzat: indarkeria, gudak, gatazka belikoak… negozioa dira, eta gainera monopolizatuta daude. Izan ere, tamalez, hildakoak errentagarriak dira. Gatazka batek biktimak uzten ditu, eta horrek komunikabideetako eta sare sozialetako ikustaldi kopurua igo egiten du. Eta besaulkian, etxeko egongelako epelean, informazio hori jasotzen duten askoren ezinegona ere sortzen du, sua zenbaitetan, sare sozialetan bat idazterainoko sentipena. Judith Butler...

Hauteskundeak eginen dituzte igandean hainbat herritan eta kontzejutan
Hauteskunde eguna izanen da igandea Nafarroako hainbat herritan: Nafarroako Gobernuak herrialdeko 77 kontzejutako herritarrak deitu ditu botoa ematera, eta Espainiako Gobernuak, berriz, Nafarroako 38 udalerritan antolatu ditu hauteskundeak. Maiatzean hautagaitzarik izan ez zuten kontzejuetan eta udaletan eginen dituzte bozak, zehazki. Igandean udal hauteskundeak izanen dituzten herrialdeko udalerrietan azaroaren 10ean hasi zen hauteskunde kanpaina, eta gaur gauerdian amaituko da. Zortzitan ez...

Euren borrokak zabaltzeko
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.

Herritik mundu osoarentzat
LEB Lengoaia Eszeniko Berrien Nazioarteko Jaialdia eginen dute Agoitzen, estreinako aldiz, abenduaren 1etik 9ra. Hamaika saio, tailer eta mahai inguru antolatu dituzte.

“Asko lagundu dit neure buruaz barre egin ahal izateak”
Markos Goikoleak Iruñeko La Piel antzerki konpainiarentzat idatzitako 'Beren izenez' testuak Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntza jaso du. Izen bereko jaialdian estreinatuko dute antzezlana, datorren otsailean.

Iritzia: Diru laguntzak, nora?
Bidatz Villanueva Etxague
Han-hemenka, gobernu guztiek bezala, Nafarroakoaren diru laguntzekin herritarroi bizitza erraztea asmo duten instalazioak eraikitzen dira. Diru laguntzen burokraziak nola funtzionatzen duten jakitea artea da, eta hori ongi kud...

Aitona-amonen lezioak
Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.