Iruña Taldeko «barne txantxa» batek eman zion bide Iruñeko kaldereroen bestari, «txorakeria» batek. Hala gogoratzen dute hori bultzatu zutenek behintzat. Lanbroa ostatuan landatu zuten hazia, ohi bezala, trago baten inguruan solasean. 1993. urtea zen, eta Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan ijitoz mozorrotzea erabaki zuten Iruña Taldeko kide batzuek. Berehala ohartu ziren besta horrek hamaika aukera ekar zitzakeela, eta ideia hura handituz...

Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta Reas sarearen aurtengo ekonomia solidarioaren jardunaldietan
Afrikatik hona: migrazioa, lana eta zaintza kolektiboa. Nafarroako Reas ekonomia sozial eta solidarioko sareak lelo hori aukeratu du aurten, antolatu dituen ekonomia solidarioaren XIX. jardunaldiak aurkezteko. Izan ere, Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta gaurtik otsailaren 10era arte Iruñean egingo dituzten jardunaldietan. Nafarroako Reas sareak azaldu du «migrazio fluxu horien protagonista direnei» emango diela ahotsa; horrela, migratzeko arrazoietan sakondu eta...

Eutsi
Badira lehen pertsonan bizi izan ez dituzun istorioak, eta, halere, bertan egon bazina bezala gorputzean sartzen zaizkizunak. Kontatzen dizkizute eta barrua uzkurtzen zaizu. Duela egun batzuk, ahizpak halako bat kontatzeko deitu zidan. Optikara bidean zihoan, Iruñeko Gurutzeko plazatik gertu, eta gora begira eta oihuka zegoen jende multzo batekin egin zuen topo. Hirugarren solairu batean, emakume bat negarrez eta garrasika ari...

Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari
Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi aldiz: 2011n eta 2014an. Iruñeko...

Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da
Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren erdigunean lehen lurpeko aparkalekuak eraikitzea:...

Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»
Belateko tunelaren adjudikazio prozesua oso korapilatsua izan zen 2023an. Sei hilabete iraun zituen, kontratazio mahaiko kideen artean eztabaida handiak izan ziren, eta azkenean pilota Pedro Lopez Bera orduko Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiaren gain geratu zen. Hark aurrera jotzea erabaki zuen, eta kontratu publikoa sinatu zuen Acciona, Oses eta Servinabarrek osatutako enpresa elkarte irabazlearen alde. Gaur Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean,...

A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera
Nafarroa erdialdeko eta Erriberako herritarren aspaldiko aldarrikapen bat hiru urte eta erdi barru beteko da. AP-15a doakoa izango da automobilentzat 2029 erdialdetik aurrera. Hala baieztatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gaur eguerdian, kontseilu osteko agerraldian. Tutera eta Irurtzun arteko autopista Audenasa enpresak kudeatzen du gaur egun eta 2029ko ekainean amaitzen zaio kontzesioa. Remirezen arabera, behin titulartasun publikoa berreskuratuta, borondate...

Administrazioak ez du salaketarik jaso «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituen zentroari lotuta
Ziritzako (Nafarroa) Vida Nueva zentroan «homosexualitatea sendatzeko terapiak» eskaintzen dituztela salatu zuen atzo Newtral hedabideak. Administrazioak, baina, ez du horri lotutako salaketarik jaso, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur erran duenez. Halere, gisako zerbaiten berri izaten badute esku hartuko dutela azpimarratu du. Newtral hedabideak argitaratutako erreportajean, Vida Nueva zentroan izandako bortz emakumeren testigantzak bildu dituzte. Exorzismoak, tratu txarrak eta ezkontza behartuak salatu...

Statfraftek 40 milioi euro inbertituko ditu Tuterako parke eoliko baten birpotentziazioan
2000ko abuztuan inauguratu zuten Tuterako Monte de Cierzo parke eolikoa, Nafarroan. Mende laurden bete ondoren, parkea kudeatzen duen Statkraft konpainiak 41 aerosorgailu erretiratuko ditu, eta lau errota handiagoekin ordezkatuko ditu. Prentsa ohar baten jakitera eman duenez, aurretik beste 44 aerosorgailu kendu dituzte eta hamar jarri. Orotara, birpotentziazio proiektua burutzean, 85 aerosorgailuren ordez hamalau izango dira, baina ezarritako potentzia handitu egingo da,...

Bernardo Zirizak ukatu egin du Belateko tunelaren kontratazio mahaiaren kontrola duela
Teknikariak eta enpresaburuak igaro ondotik, arduradun politikoen txanda iritsi da Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean. Bernardo Ziriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko kontseilari ohiak azpimarratu du berak ez zuela kontratazio mahaia kontrolatzen: «Jesus Polo, kontratazio mahaiko burua, ez zen nire konfiantzazko gizona, ezta gainerako zazpi kideak ere. Ez dut inoiz haien autonomia zalantzan jarri. Libreki bozkatu eta erabaki dute». Zirizak 2019ko abuztuan hartu...