Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, Iruñean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute arazo gehien.

“Frontoian, nire helburua da ez nabarmentzea”
Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epailerik onenaren saria eman dio Naroa Iturain pilota epaileari. Eskertu du aitortza, eta erantsi du andreen lana profesionalizatzen segitu behar dela pilotaren arlo guztietan.

Iritzia: Jarrera kontuak
Lohizune Amatria
Jakiteak, are erabiltzeak, ez du bermatzen borrokatzea. "Gazteek ez dute euskararen sustapena modu problematiko batean ikusten, euskaraz bizitzeko aukera gehiago dutelako". Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari kudeatzailearen hitzak di...

LGTBIfobia miatu, aurre egiteko
Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean, erasoen 26 salaketa jaso ditu. Harrotuko kide Erika Salvatierrak esan du "gizarte osoak" inplikatu behar duela gertatzen diren erasoei aurre egiteko, bazterketa oro bazter uzteko asmoz.

Maier Irigoienek zauri emozionalek identitatean duten eragina aipatu du
Psikologoak LGTBI kolektiboaren eta osasun mentalaren arteko heldulekuak jorratu ditu, Iruñean antolatutako hitzaldi batean

Zerbitzuen zain segitzen dutela salatu dute Erripagañako biztanleek
Manifestazio bat egin dute asteburuan. Lehen bizilagunak duela hamabi urte mugitu ziren auzora. Administrazioek segitzen dute onartutako azpiegiturak egin gabe. Lau udalen menpe dago

“Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon”
Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu.