Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak fundazioak 'Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean:egoera eta aukera berriak' jardunaldia egin berri dute Iruñean. Gazteek eskolan ez ezik plazan ere tresnak behar dituztela nabarmendu dute parte hartzaileek.

Yolanda Arrieta: “Atxikimendua funtsezkoa da; hitza gorputzera ekarri behar da”
Euskara ahora eramateko bere proposamena egin du Yolanda Arrietak, Euskaltzaindiak Iruñean antolatutako jardunaldian. Hizkuntza emozioarekin lotzeko beharra nabarmendu du.

Zonifikazioaren aurkako olatua
Hordagok zonifikazioa salatzeko manifestazioa eginen du urriaren 22an, Tuteran. Nafarroa osoko herritarrak deitu dituzte parte hartzera: "Denok zeharkatzen gaituen auzi bat da".

“Beti azaldu behar da zergatik zauden zu hor, eta ez beste bat”
Udazkena garai bizia izan ohi da argitaletxeentzat. Liburu azokak begien bistara, liburuak bukatu eta aurkeztu dabiltza, jo eta su; uzta jasotzen eta erakusten. Iazko udaberritik editore ari da Uxue Razquin Olazaran.

Iritzia: Pantailak eta hautsa
Olatz Azpirotz Larzabal
Nahiak eta beharrak asetzen dituzten edukiak aldakorrak eta behin-behinekoak izan ohi dira; orain lasaitzen eta betetzen gaituenak aldatu edo desagertuko delako, eta era horretara, seguruenik, ez delako bihar egonen.Iraungitze d...

Sortzen, eta sortzen laguntzen
Ia hogei urteko bidea egina du Yarleku Nafarroako antzerki konpainiak. 2003an ekin zion bideari David Lainez zuzendariak, gizarte gaiekin eta hezkuntzarekin zuen konpromisoa oholtzetara eramateko asmoz. Bira bat hasi behar du konpainiak orain, eta ikuskizun berri bat du estreinatzeko.

“Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek”
Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.