Amets Aranguren Arrieta
Orain Iruñerrian dugu begirada, Ibil Bedi, Chill Mafia, Tatxers... Eta uste dut beharrezkoa dela, eta ongi iruditzen zait, baina ez dut ulertzen nola hemengoarekin ere ez den egin. (…) Uste dut programatzaileek ardura bat...

Amets Aranguren Arrieta
Orain Iruñerrian dugu begirada, Ibil Bedi, Chill Mafia, Tatxers... Eta uste dut beharrezkoa dela, eta ongi iruditzen zait, baina ez dut ulertzen nola hemengoarekin ere ez den egin. (…) Uste dut programatzaileek ardura bat...
Emausko Trapuketariek mende erdia bete dute Nafarroan; hasieran bezala, pertsonak jarduera ororen erdigunean jartzeko lan egitea dute helburu orain ere. "Sufriarazten digun errealitatea aldatu nahi dugu", laburbildu du Jose Mari Garcia arduradunak. Ekonomia ekologikoaren aitzindari izan dira.
Uharteko Andre Maria Zuriaren abesbatzak kanpaina bat hasi du, abeslari gazteak taldera erakartzeko; 1980ko hamarkadako musika oinarri duen errepertorioa prestatzen ari da.
Nafarroako Gobernuak 'Ni publikokoa naiz' kanpaina hasi du, sare publikoaren alde. NIZE elkarteak, Sortzen-ek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak D eredua lehenetsi dute
Nafarroako Gobernuak Carlota Ziganda golf jokalariari eman dio 2021eko kirolari onenaren saria. Ultzamarrak garaipen mordoa izan zuen iaz; ordea, ez da asebete oraindik: "Gehiago nahi dut".
Lohizune Amatria
Pertsonala politikoa da. Bai, baina gogorra da zenbaitetan politikoa izatea zure bizitzako pertsonalena. Berripaper honetan irakurriko zenuenez, Mikel Zabalza biktima gisa aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Igandean egin genion omenaldia, ...
Arantzako Udalak proiektu bat jarri du abian, herriko gaztaina barietateak ez galtzeko. Zuhaitzak identifikatu, eta haien analisi genetikoa egin dute, Nafarroako Gobernuko teknikarien laguntzarekin, barietate tradizionalei eusteko asmoz. Eskolako haurrek gaztainondoak landatu dituzte.
Pobrezian dauden pertsonen kontrako gorrotoa ikusgai egiteko asmoz, 'Aporofobia stop' antzezlana sortu dute, eta, hori finantzatzeko, 46 aulki sortu dituzte Paris 365eko erabiltzaileek
Ikasten ari dela dio Anne Lukin abeslariak, musikari bizitzaren ertzak ezagutzeko prozesuan. Une gozoan da, edonola ere: 'Ay, Pequeña' kantua kaleratu berri du, eta iragarri du Ribera Sound jaialdian izanen dela udan.