Albistegiak ikusi besterik ez dago. Hala uste du Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek berak ere. «Aski da albistegiak ikustea ohartzeko halako topaketa batzuk ezinbestekoak ditugula», esan du, zehazki. Iruñeko Topaketak nazioarteko kultur erakustaldiaren hirugarren aldiaren aurkezpenean, hitza hartzen azkena izan da Txibite, eta, hortaz, harena izan da aurretik mintzatu direnen azalpen eta gogoetei errematea emateko ardura. Baluarte...
span>Kultura
Ekainaren 12an abiatuko dute Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldiaren 40. aldia, Iruñean
Horma berberen artean atzo esandakoek ezinbestean egin dute oihartzun biharamunean ere, eta, atzera, agerian gelditu da diagnostikoaren beltza. Zinema eta ikus-entzunezkoen industrian lan egiten duten emakumeek osatutako Espainiako Cima elkarteak sektore horretako indarkeria matxistari buruzko txosten bat argitaratu zuen 2025ean —Isiltasunaren ondoren—, eta, astelehen honetan, Iruñeko Kondestablearen jauregian aurkeztu dituzte hartan bildutako ondorioetako batzuk. Ez dira datu samurrak. Elkarteko...
Aurora Beltranek jasoko du Vianako Printzea saria
Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak erabaki du Aurora Beltran musikari eta abeslariak jasoko duela aurtengo Kulturaren Vianako Printzea saria. Beltranek musikaren inguruan eraiki duen ibilbidea saritu nahi izan du hala epaimahaiak: «Musika adierazpen pertsonal eta kolektiborako tresna gisa ulertu du beti, eta benetakotasunari zein publikoarekiko lotura emozionalari eutsi die urte hauetan guztietan». [articles:1156774] Kulturaren eta...
Euskoprincess, Sedientos de Cumbia, Merina Gris eta Ojete Calor ariko dira Iruñeko sanferminetan
Aurtengo sanferminen soinu banda nolakoa izanen den irudikatzen hasteko informazio baliagarria eman du Iruñeko Udalak. Iragan urteetako tradizioari eutsiko dioten erakusgarri, baieztatu dute uztailaren 6tik 13ra bitarte egunero egonen direla kontzertuak bai Gazteluko plazan, bai eta Konpainia plazan ere, eta zehazki zer kontzertu izanen diren ere jakinarazi dute orobat. 33 emanaldi programatu dituzte osotara, eta,...
Kadentzia andaluziarraren jiran ariko dira aurtengo Flamenco on Fire festibalean
Flamenkoaren historia kantuan, txalo zartaka eta tablao gainean dantzan kontatuko du berriz Flamenco on Fire jaialdiak. Festibalaren aurtengo aldia aurkeztu dute gaur Iruñean, eta, hain justu, iaz urratu zuten bide berean aurrera eginen dutela iragarri dute antolatzaileek; flamenkoaren sustraietara eginen dute atzera berriz, «trilogiari» segida emateko. 2025eko abuztuan egindako jaialdian, 1830etik 1925era arteko aldian jarri zuten arreta, eta haren segidan gertatutakoei...
Denborak irekitako tarteetako artea
Mugimenduan den izaki bati argazki bat ateratzearekin konpara liteke. Baita, bestela, martxan den bideo bat kolpez gelditzeko stop botoia sakatu eta irudi izoztuari behatzeko keinuarekin ere. Antzera gertatzen da bietan. Argazkiari so denak ziurtasunez daki izakia diferente azalduko zela irudian, baldin eta argazkilariak segundo bat geroago egin izan balu klik. Eta bideoa ikusten ari denak ere...
‘I Lit the Fire!’ filmak jaso du Ikuspuntu jaialdiko filmik onenaren saria
Aurtengoa Ikuspuntu jaialdiaren hogeigarren aldia izan da, eta, antolatzaileek festibala hasi baino lehen adierazi gisan, programazio «zorrotza» egon da ikusgai gaur arte Iruñean. Orotara hemeretzi lan lehiatu dira Sail Ofizialean: zortzi film luze eta 11 film labur. Jaialdia amaitu berritan, hogeigarren aldiko irabazleen izenak jakinarazi dituzte antolatzaileek. Beatriz Navas, Catarina Boieiro eta Daphne Xu izan dira...
«Bereziki seduzitzen naute obsesioa erakusten duten filmek»
Gaur ailegatuko da bere hondarrera Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hogeigarren aldia, eta, orduan bai, lanak jada eginak dituelako sentipenak hartzen ahalko du Daphne Xu zinemagilea (Toronto, Kanada, 1992). Kanadaren eta Txinaren artean bizi da, garaiaren arabera, eta maite du mugitzea, «kamera beti soinean». Dena dela, oraingo hau izan du lehenbiziko aldia bai festibalean...
«Beti ari gara orainaldiaren eta iraganaren artean negoziatzen»
Irribarre leun batekin egin du aitorpena Alia Syedek (Swansea, Gales, 1964): «Gustura» etorri da Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdira, Fokuak atalean eskaini dioten bederatzi filmeko atzera begirakoaren karietara. «Berrogei urte daramatzat lanean, eta pozgarria da aldian behin halako zerbait jasotzea». Hizketan ari dela, nabarmen sumatzen zaio maite duela emandako pausoen errepasoa egitea, baina, kurioski, oraindik egiteko...
«Ikuspuntu ez dago industriari lotuta; artistikoki, askeago ibil gaitezke»
Ikuspuntu Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak aro berri bati ekinen dio datorren astelehenean. Iruñeko festibalak bere XX. aldia abiatuko du, eta beste hamarraldi batean murgilduko da hala, baina ez hori bakarrik: beste zuzendari artistiko baten gidaritzapean aterako da plazara oraingo honetan. Miquel Marti Freixas (Bartzelona, 1978) da burua udazkenetik. NICDO enpresak eginiko lizitazio publikoko prozesuan baloraziorik hoberena erdietsi ondoan izendatu zuten katalana...









