Agertuko den esperoan

Agertuko den esperoan

«Soilik jakin nahi dugu zer gertatu den koadroarekin». Bi hilabete baino gehiago igaro dira Patricia Paats margolariak eta Joseba Salegi zinemagile altsasuarrak ondu zuten In-Defensión/In-Justizia artelana desagertu zenetik. Altsasuko auziak eragindako sufrimendua salatzeko eta oroitarazteko pintatu zuten hori, eta herrko Koxka tabernan eskegi, jabeek bizi izan zuten gertaera historikoaren errekonozimendu gisa. Otsailaren 8tik ez dago. Iragan otsailaren 8ko goizaldean jazo...

Ama esnearen banku bat eskatu du Amagintzak

Ama esnearen banku bat eskatu du Amagintzak

Ama esnearen banku bat. Horixe eskatu du Amagintza elkarteak, Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian. Elkarteko kide Usua Purroik, Carmen Martinek eta Raquel Saenzek hartu dute hitza, Osasun Batzordeko parlamentarien aurrean, hilaren 16an. Ez da eskaera hori egiten duten lehen aldia: 2017an eta 2021ean ere parlamentuan izan ziren Amagintzako kideak, baina Nafarroako Gobernuak oraindik ez du ama esnearen bankua sortzeko urratsik egin....

«Behar dugu Nafarroaren Eguna, eta behar ditugu besta gehiago ere»

«Behar dugu Nafarroaren Eguna, eta behar ditugu besta gehiago ere»

Euskal Herri osoko bisitarien zain dira Baigorrin (Nafarroa Beherea). Igandean Nafarroaren Eguna ospatuko dute han, Basaizea elkarteak antolatuta, eta gaur antzerki musikatua eskainiko dute Biletxean. Asteburu osoko plan bat prestatu dute, mugaz bi aldeetako herritarren arteko saretzea bultzatzeko. Parte hartzera deitu du Basaizea elkarteko kide Oihana Bidartek (Baiona, 1994). Dena prest iganderako, Nafarroaren Egunerako? Lana egina dugu, baina azken egunetan...

Hamar urte kalean

Hamar urte kalean

«Ospatu behar ditugu garaipen txikiak». Yasmine Khrisenak dira hitzak. Ahotsa.info hedabide digitaleko kidea da. Khris 2019ko maiatzaren 11n ailegatu zen Iruñera, eta, biharamunean, Ahotsa-ko Miguel Angel Llamas Pitu-rekin karrikan zen, lanean. Marseillan (Frantzia) jaioa da Khris, eta handik jarri zen harremanetan Ahotsa.info hedabideko kideekin. «Haiekin ikasi nahi nuela erran nien; hainbat hedabidetara bidali nuen mezu bera, eta denek erantzuten zidaten...

Neter

Neter

Duela egun batzuk, Nafarroako errepide bazter batean, indarrik gabe mugitzen ari zen animalia bat ikusi nuen. Katua zela pentsatu nuen, baina ez, handiegia zen eta. Urrutitik bere silueta ikusten zen. Txakurra izan zitekeela bururatu zitzaidan, eta beregana joan nintzen. Astiro-astiro hurbiltzen ari nintzen, beldur txiki bat sartu zitzaidan, krimen baten eszenan banengo bezala. Marru egin zuen, akaso bakea eskatzeko? Lepoa...

Kantatzeko doinua eraldatzen

Kantatzeko doinua eraldatzen

Bide luzea urratu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak transmisioaren bidean. Elkarteak berrogei urte bete ditu, eta hango lehendakari Nerea Bruñok nabarmendu du «pozik» eta «sendotuta» daudela: «Euskarari lotuta dagoen edozein elkarterentzat berrogei urteren langa pasatzea pozgarria da, gutxienez. Horregatik, Nafarroan zein beste lurraldeetan langa pasatu dugula edo pasatzen ari direla ikustea elkarte sendo baten seinale da». Bide luzea dute oraindik, eta erronka...

Irunberriko ikastolan auzolanean ari dira, inor baztertuko ez duen jolastokia egiteko

Irunberriko ikastolan auzolanean ari dira, inor baztertuko ez duen jolastokia egiteko

Igandean dute azken saioa: Irunberriko Arangoiti ikastolako gurasoak, irakasleak eta ikasleak auzolanean ari dira ikastetxeko jolastokia atontzen, eta duela zenbait aste hasitako lanak burutzeko eginen dute bat bihar. 09:00etan hasi, eta 14:00ak arte ariko dira. Ikastolako jolastokia moldatzeko asmoa duela hiruzpalau urte sortu zen Arangoitiko kideen artean. Pandemia pasatuta, eta ikastetxeak jada berrogei urteko bidea egina duela kontuan hartuta, zentroa...

Memoria izendatu

Memoria izendatu

Lore bat, ankerkeriaren ikur. Fermin Valentziaren Maravillas kantak Larragako loretxo bilakatu zuen izen bereko Larragako 14 urteko neskatoa. 1936ko abuztuan, Guardia Zibilak Vicente Lamberto eta haren alaba Maravillas etxetik eraman zituen. Aita hil baino lehen, haren aurrean bortxatu zuten 14 urteko neska; kamioi berean sartu zituzten aita-alabak. «Aita Deierriko Iruñuelako paraje batean hil eta gero, metro batzuk aitzinago, berriro bortxatu...

«Zilbetikoa baztertu bazuten, Erdizkoa ere baztertu beharko dute»

«Zilbetikoa baztertu bazuten, Erdizkoa ere baztertu beharko dute»

Soka luzeko proiektu bat da Erdizkoa. «Enpresaren asmoak gutxienez hogei urte atzeratzea lortu dugu», nabarmendu du Magnak Baztango eremu horretan egin nahi duen meategiaren aurkako plataformako kide Mikel Sobrinok (Elizondo, 1975). Orain, udalez gaindiko eragina duen plan gisa tramitatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Plataformak alegazioak aurkeztu berri ditu erabaki horren aurka, eta bihar, gainera, Erdiz Bizirik Eguna ospatuko du Elizondon....

Bollo-bollo

Bollo-bollo

Hurrengo asteburuan, apirilaren 26tik 28ra, EHko Bollotopaketak egingo dira Leitzan. Hilabete dezente dira bollera talde bat hauek antolatzen ari zela jakin nuela, eta nik bezala, beste bollo, kuku, marioker askok; ikusi besterik ez dago izena emateko epea hasi eta hurrengo egunean 100 lagun jada izena emanda zeudela, eta jendaurreko aurkezpenak egin baino lehen 400eko langa gainditua zela, bestaldetik langarik ez...