Nafarroaren Eguna ospatu dute, Baigorrin

Nafarroaren Eguna ospatu dute, Baigorrin

Atzo 36. aldiz ospatu zuten Nafarroaren Eguna Baigorrin (Nafarroa Beherea). Nafarren arteko harremanak saretzeko helburua du jaiak. 1979an egin zuten lehen aldiz, Baigorriko eskaintza kulturala nahikoa eskasa zela iritzita. Euskarak indargune handirik ez zuen garai hartan, eta hari bultzada bat ematea ere bazen jaiaren helburua.

Nafarroako Egunaren argazki galeria.

Egun, Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren Eguna, eta aurten ere egun osoko egitaraua antolatu zuten: dantzaldiak, bertso saioa, bazkaria, txarangak, erakusketak…

BERRIAk Nafarroaren Egunari buruz argitaratutako gehigarri berezia, hemen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.