Atearen ondoan jarri da, eta banan-banan agurtu ditu sartu diren herritar guztiak. «Ongi etorri», erran die, berotasunez. «Jose Ignacio naiz, Nafarroako Parlamentuko uxerretako bat; gaurko bisitan lagunduko zaituztet». Parlamentuko protokolo zerbitzuak ateak irekitzeko bi egun antolatu ditu abenduko zubian —abenduaren 4an eta 5ean—, eta herritar anitzek aukera baliatu dute Iruñeko Navas de Tolosa karrikako lehenbizikoan...
Edurne Elizondo
Harrizko eta egurrezko ondarea
Jatorrizko materialei egin diete so, eta harria eta egurra baliatuz zaharberritu dute Artziko jauregia. Nafarroako Gobernuak 2022an hasi zituen lanak, eta urrian amaitu zituzten. Orain, beraz, ibarreko kideek bat egiteko toki bat dute Artzibarren. Hori izan da eraikina konpontzeko helburu nagusia. Bidea ez da erraza izan, Artzibarko Udala hainbat urtez aritu baita obrak hastea lortu...
Lotsa eta harrotasuna
Azaroaren 25etik ia bi aste pasatu direla, onartuidazue, arren, begirada pixka bat zabaltzea eta emakumeen aurkako bortizkeria beste bortizkeria batzuekin lotzea. Biolentzia ezberdinen aurkako egunen agenda bat dago, eta beharrezkoa da indarkeria bakoitza espezifikoki salatu eta fokuan jartzea, gizartea guztiekin kontzientzia dadin; baina, aldi berean, garrantzitsua iruditzen zait denak harremanetan jarri eta haien arteko loturak ulertzen...
Udalerriz udalerri jarduteko garaia
«Baliabideak mugatuak dira; beraz, merkatuan eragin behar dugu». Nafarroako Gobernuko Etxebizitza zuzendari nagusi Elga Molinak erran zituen hitz horiek, irailaren 27ko etxebizitzari buruzko Nafarroako Hitza-ren zenbaki berezian. Elkarrizketa hartan, Molinak nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuak berari emandako zeregin nagusietako bat dela tentsio handiko eremuak izendatzea, eta hori egiteko datuak jasotzen ari zirela. Lan horretan bertze urrats...
Domina bat bizitza osoko lana eskertzeko
Domina bat, bizitza osoko lana eta konpromisoa eskertzeko eta nabarmentzeko: Nafarroako Gobernuak Mario Gabiria soziologo nafarrari emanen dio herrialdeko Urrezko Domina, abenduaren 3an. Cortesen jaio zen Gabiria, 1938an, eta Zaragozan zendu zen (Espainia), 2018an. Gobernuak azaroaren 6ko saioan erabaki zuen Nafarroako Urrezko Domina Gabiriari ematea, «gizarte justuago eta solidarioago baten alde» egindako lanagatik. «Aitzindaria izan...
Gutxiren esku
Unerik zailenetan ere, umoreak beti aurkitzen du bere lekua. Errealitateari aurre egiteko salbamendu emozional bat da, benetan kezkatzen gaituen horrekiko distantzia edo perspektiba jartzeko modu bat, alegia. Hala, askotan hausnarketa sakonak izaten dira barrearen atzean, era batera edo bestera denoi eragiten diguten arazoak gordetzen dituztenak. Pasa den astean Aroa Berrozpe umorista murchantearraren bakarrizketa entzuteko aukera...
Olio usainak hartu du errota
Makinen soinuaren gainetik, olioaren usaina. Arroizko Mendia kooperatibako kideak azaroaren 4an hasi ziren aurtengo oliben uzta biltzen, eta abenduaren 15era arte segituko dute lanean: olibak jasotzen eta olioa egiten. 1992. urtean sortu zuten Mendia, Nafarroa erdialdeko 27 errota txikik bat egin eta gero. Egun, 5.000 bazkide baino gehiago ditu, eta, denera, 3.000 hektarea olibondo inguru....
«Kalean jotzen dugunean sortzen den giroak bilakatu nau txistulari»
Musika ikasketek Donostiara eraman dute Leire Retegi (Leitza, 2002): pianoko gradu profesionala egiten ari da, Francisco Escudero kontserbatorioan. Txikitan, halere, txistuaren alde egin zuen, eta ez du bazter uzteko inolako asmorik. Karrikako giroa maite du, eta akademian ere ari da urrats sendoak egiten: Donostiako Orfeoiak eta Musikenek saritu berri dute, goi mailako ikasketen amaierako lanarengatik....
Ipar-mendebaldea zain dute
Urriaren 6an amaitu zen Nafarroan oreinak bakarkako zelatan ehizatzeko sasoia, eta urriaren 12tik indarrean da animaliok hiltzeko uxaldiak egitekoa eta mendi ehizan aritzekoa, otsailaren 27ra bitarte. Aurreko ehiza sasoian, Nafarroako Gobernuak 1.600 orein baino gehiago hiltzeko baimena eman zuen, eta, denera, 1.200 inguru ehizatu zituzten. Nafarroako ipar-ekialdean dago herrialdeko orein populazio nagusia, baina ipar-mendebaldean animalion...
Giza eskubideen bila ariko dira Ultzaman
Erronka handia izanen dute Ultzamako haurrek bihar: giza eskubideak lapurtu dituen pertsona baten atzetik ibili beharko dute, giza eskubide horiek berreskuratu ahal izateko. «Proba ugari gainditu beharko dituzte, taldean lan egin, eta giza eskubideen inguruko jakintza erakutsi», esan du Brix elkarteko kide Sara Luri Aiukarrek. Elkarteak ihes gelak antolatzen ditu, eta berdintasuna eta giza eskubideak...









