Nafarroako Bertsolari Txapelketak toki nabarmena izan du herrialdeko kulturaren aurtengo agendan. Urriaren 7an abiatu zen txapelketa, 24 bertsolariarekin, eta zortzi sailkatu ziren hilaren 2ko finalean aritzeko, lau final-laurden eta hiru finalaurreko egin eta gero. Hilaren 2an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartu zuen txapelketako finala. Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Julio...