Frankismoaren hondarrean, 1973an, ekin zion langileen eskubideak defendatzeko abokatu lanari Sabino Cuadrak (Amurrio, Araba, 1949). Bizkaiko Ezkerraldean egin zituen laneko lehen urteak, Barakaldon, eta 1976ko martxoaren 4ko goizean ezagun batek abisua eman zion: «Etor zaitez ziztu bizian, sarraskia egin dute». Bezperan Gasteizen egindako sarraskiaz ari zitzaion ezaguna. Komunikabideak oraindik Espainiako Poliziaren oldarraldiaren berri eman gabeak zirela...
Joxerra Senar
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak botako du sanferminetako txupinazoa
Joseba Asiron Iruñeko alkateak gaur goizean jakinarazi duenez, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak botako du uztailaren 6ko txupinazoa, sanferminen hasiera iragartzen duen suziri ezaguna. Aurten 20.045 iruindarrek baino gehiagok hartu dute parte bozketan, eta irabazleak botoen %52,85 lortu ditu: 10.594 lagunen babesa. Inoiz ez du hainbeste jendek bozkatu suziria nork botako duen aukeratzeko; «errekorra da», azpimarratu...
«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»
( Lide Egizala Urteaga, Gipuzkoako Hitza Martxel Larraza (Etxalar, 2000) Xerka fotokazetaritza proiektua aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, Joseba Olagarai herrikide eta kazetariarekin. Lanak sexilioa du ardatz, eta «LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesu isila» lantzen du. Larrazak Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona queer-en bizipenak eta hausnarketak jaso ditu, baita nola...
Ihesi joan zirenen arrastoen ibilaldia
Europako ihesaldirik handiena izan zen 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekuan (Nafarroa) iragan zena. Hala kontatu du Mikel Gerrak, La Fuga kirol ekinbidearen antolatzaileak. Iaztik ari dira antolatzen Ezkabartetik Urepelerainoko proba; bigarrena izanen da aurtengoa. Maiatzaren 17an eginen dute; aurten, zehazki, mendi ibilaldia. Fermin Ezkietaren Ezkabako gotorlekuko iheslariak (Pamiela, 2022) liburutik heldu da Ezkabako 795 presoen...
«Gogorra da ehun urtean bakarrik bi emakume izatea»
Martin Montañesek, hamabi urtez Nafarroako Mendi Federazioko presidente izan ostean, lekukoa pasatu dio Miren Eizmendiri (Iruñea, 1998). Orain arte ingurumenaren eta kirol jokoen arduraduna zen Eizmendi. Adierazi du gogoz hartu duela datozen lau urterako erronka berria. Abenduan hartu zenuen Nafarroako Mendi Federazioko presidente kargua. Hartu diozu neurria karguari, edo ohitzen ari zara oraindik? Hobetzen ari...
Oier Sanjurjo izanen da Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria
Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Atzo gauean egin zuten asanblea, eta osoki berritu zuten Artezkaritza Batzordea. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok. Ez da pertsona ezezaguna Nafarroan, Osasuna futbol taldeko jokalari ohia baita. Haren izendapena «bizitza profesionalean eta pertsonalean» balio kooperatiboei begira izan duen konpromisoarekin lotu...
Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskararen alde batzera deitu du Sorionekuak mugimenduak
Zubien esanahi sinbolikoa gogora ekarrita, maiatzaren 10ean Nafarroako herrietan euskararen aldeko bilkurak egitera deitu gaur Sorionekuak mugimenduak. 2023an atera zen plazara plataforma hau, 2023ko ekainean euskararen aldeko festa jendetsu bat egin zuten Iruñean, Euskara, nafar guztiona lelopean, eta jarraitu egin nahi dute orain euskararen aldeko aldarrikapenak ozentzen. «Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko», gogora...
Bihozkadak
Bihozkada bat izan nuen 2019ko Urtezahar gauean, familian urte berriari ongietorria emateko mahatsak kontatzen ari ginela: 2020a urte ona izango da. Konbentzimendu osoz pentsatu nuen, eta ez nintzen bakarra izan; ahots goran esan eta lehengusina batek arrazoia eman zidan; berak ere argi zeukan. Baikortasun partekatu horrek, ordea, ustekabeko errealitate batekin egin zuen talka: pandemia. Eta,...
Lau olatu handi, kolpeka
Tximeletaren hegaldi batek munduaren beste bazterrean kaosa eragin omen dezake. Antzera, 2024ko urte hasieran izandako gertakariek gerora hiru olatu kolpe handi eragin dituzte Nafarroako politikan. Lehenik, urtarrilaren 27an, Javier Esparzak iragarri zuen UPNren lemazain izateari utziko ziola eta apirilaren 28ko kongresuari begira lehendakari kargua eta zuzendaritza berritzeko prozesuari ekin zion alderdiak. Bigarrenik, otsailaren 6an, sindikatuen eraginpetik at zeuden...
«Ez dugu izan nahi laguntza hutsa eskaintzen duen erakunde bat»
Iruñeko San Lorenzo karrikako Paris 365 jantoki soziala ia hutsik da gosariak ematen hasi baino lehen. Bi langile ari dira eguneko bazkaria prestatzen. Jantokian, aulkiak mahaien gainean dira, eta apalategietan, erabiltzaileek hartzeko zain diren liburuak. Jantoki bat baino anitzez gehiago baita Paris 365. Hamabost urte bete ditu proiektuak, eta egindako bideaz mintzatu da Miriam Gomez...









