Ekonomia

Nafarroan tonaka alpapa blokeatuta dago, Ormuzko itsasarteko egoeraren ondorioz

Nafarroan tonaka alpapa blokeatuta dago, Ormuzko itsasarteko egoeraren ondorioz

Ormuzko itsasartearen itxiera bi norabidekoa da. Ez die eragiten Persiar golkoko herrialdeetatik irteten diren petrolio eta gas itsasontziei soilik. Alpapa ez da geoestrategia baldintzatuko duen produktu bat, baina hango zaldien, gameluen eta behien bazkarako jaki preziatua da; eta, gerra hasi denez geroztik, alpapa garraiatzen duten itsasontziak Kuwaiteko, Qatarko eta Arabiar Emirerri Batuetako portuetan lehorreratu ezinik dabiltza. Egoerak bete-betean eragin die...

Errenta kanpaina abian da Nafarroan, kenkari handiagoekin etxebizitzan eta pentsiodunentzat

Errenta kanpaina abian da Nafarroan, kenkari handiagoekin etxebizitzan eta pentsiodunentzat

Bihar hasiko da 2025eko errenta kanpaina Nafarroan, hainbat berrikuntzarekin, birekin bereziki: kenkari handiagoak izango dituzte etxe bat alokatzen dutenek eta pentsiodunek. Etxebizitzaren arloan, %50 eta %90 arteko kenkariak aurreikusten dira, etxebizitza horiek tentsio eremuetan egonez gero. Foru Ogasunak prest ditu dagoeneko 221.446 autolikidazio proposamen, eta, jakinarazi duenez, hamarretik seik itzultzeko emaitza dute. Horrek 115,6 milioi...

Nafarroako Gobernuak 37 milioi euroko lehen neurri sorta iragarri du Irango gerraren aurre egiteko

Nafarroako Gobernuak 37 milioi euroko lehen neurri sorta iragarri du Irango gerraren aurre egiteko

Espainiako Gobernuaren Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurri nagusiak bere egin ditu Nafarroakoak eta zerga harmonizaziorako foru dekretua onartu du goizean Gobernu Kontseiluak. Zerga arloko lehen neurri sorta horren ondorioz, 37 milioi euro biltzeari utziko dio ogasunak ekainaren 30era bitarte. Horri Nafarrroan indarrean diren ibilgailu elektrikoen laguntzak gehi Madrilek erregai profesionaleko laguntzak gehituz gero, orotara 67...

Nafarroak estatuari ordaindutako ekarpena %72 handitu da azken hamarkadan

Nafarroak estatuari ordaindutako ekarpena %72 handitu da azken hamarkadan

Bere gain hartu gabeko eskumenen truke Nafarroak Espainiari urtero ordaintzen dion faktura nabarmen hazi da azken hamarkadan. Zehazki, 2016tik hona %72 handitu da, 541 milioi eurotik aurtengo aurrekontuetan kalkulaturiko 932 milioi euroraino. Bi administrazioek itxita dituzten 2024ko kontuak aintzat harturik, jauzia ez da hainbestekoa, baina handia izaten jarraitzen du: 2016tik 2024ra bitartean %52 handitu zen....

UGT, CCOO eta CEN gutxieneko soldata propioaren aurka batu direla salatu dute ELAk eta LABek

UGT, CCOO eta CEN gutxieneko soldata propioaren aurka batu direla salatu dute ELAk eta LABek

ELAk eta LABek gaur bilera batera deitua zuten CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, baina hark bezperan uko egin zion biltzeari. Aurretik, astelehenean, UGT eta CCOO sindikatuek aurreratu zuten ez zutela bilera horretara joateko asmorik. Horren aurrean, ELAk eta LABek salatu dute CEN, UGT eta CCOO gutxieneko soldata propioaren aurka batu egin direla eta betoa jarri diotela eztabaidari....

Lan baldintzen aldeko borrokan «klase batasuna» aldarrikatu dute EHKSk, Solidarik, CGTk eta CNTk

Lan baldintzen aldeko borrokan «klase batasuna» aldarrikatu dute EHKSk, Solidarik, CGTk eta CNTk

Bandera gorriak eta gorri-beltzak, elkarren ondoan. EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, CGTk, CNTk eta Solidarik beren greba deialdi propioa egin dute eta manifestazio jendetsuak egin dituzte hiriburuetan, klase batasuna aldarrikatuz. «Miseriazko soldatak, enpresen itxierak eta langileentzako pobrezia areagotzen ari diren garaiotan, uste dugu ezinbestekoa dela gure arteko elkartasuna ehuntzea eta klase batasuna eraikitzea», laburtu du haien...

Greba eguna «arrakastatsua» izatea espero dute sindikatu deitzaileek

Greba eguna «arrakastatsua» izatea espero dute sindikatu deitzaileek

Lau egunen faltan, greba orokorrerako prest eta baikor daude sindikatu deitzaileak: «Greba orokor arrakastatsua espero dugu». ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaide sindikatuetako ordezkariek azaldu dute 1.750 langile batzordek eta ehun eragile inguruk dagoeneko bat egin dutela deialdiarekin. Donostian eta Iruñean egindako agerraldi banatan, asteartera begirako mobilizazio nagusien berri eman dute. Goizean, lau hiriburuetan manifestazio...

PSNk, PPk, Zurekin Nafarroak eta Voxek atea itxi diote gutxieneko soldata propioaren aldeko proposamenari

PSNk, PPk, Zurekin Nafarroak eta Voxek atea itxi diote gutxieneko soldata propioaren aldeko proposamenari

Hemeretzi ezezko eta hamasei aldeko, hiru botoren aldeagatik ez da aurrera atera. PSNk eta Zurekin Nafarroak bat egin dute PPrekin eta Vox-ekin gutxieneko soldata propioari buruzko lege proposamena atzera botatzeko. UPNk begi onez hartu du eztabaida; baina, ironikoki, atea itxi dio egitasmoari. EH Bildu eta Geroa Bai ekinaldiaren bultzatzaileen arabera, «aukera bat galdu» da, baina...

Nafarroak 2024an lorturiko 271 milioi euroko superabita inbertsiorako erabiliko du

Nafarroak 2024an lorturiko 271 milioi euroko superabita inbertsiorako erabiliko du

Nafarroako Gobernuak beste 146 milioi euro izango ditu inbertsiorako. Iazko aurrekontuei begira, Nafarroako eta Espainiako gobernuek hitzartu zuten superabiteko 125 milioi euro inbertsio publikorako baliatzeko. Alta, azkenean zifra hori motz geratu da. 271 milioi euroko superabita itxi berri du Nafarroak eta soberakin hori guztia inbertitzeko baliatu ahalko du aurten zein 2027an. Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio batzordean...

Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko asmoa azaldu du Hithium enpresa txinatarrak

Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko asmoa azaldu du Hithium enpresa txinatarrak

Hithium enpresa txinarrak, energia berriztagarrien biltegiratze sisteman munduko hirugarren enpresa handienak, Europan ezarri nahi du eta horretarako Nafarroa aukeratu du. Gaur goizean Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek eta Hao Wang Hithiumeko Inbertsioen zuzendariak akordio bat izenpetu dute Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko. Lehen urratsa da, baina proiektua aurrera ateratzen bada «arrakasta baten historia» dela azpimarratu du Txibitek. Izan...