Topaguneak ospatu egin du Laba sarea abiatu izana. Oskar Zapata erakundeko buruak azaldu du prozesuan lagundu dutela; proiektuak ekarri dituen molde berriak eskertu ditu.
Euskara
Gizartea eraldatu nahi duen kluba
Union Tutera sortu dute, euskara eta kirola tresna gisa hartuta, herritarrengan eragiteko asmoz. Berdintasunaren eta zapalkuntzarik ezaren bidean urratsak egin nahi dituzte; hasteko, futbol talde bat jarriko dute martxan.
Dantzan jarraitu nahi baitute
Baztan ikastolak mende erdia bete du bukatu berri den ikasturtean, eta ikastolako gurasoek CD-DVD bat plazaratu dute orain arte egindako bide hori ospatzeko. Hezkuntza komunitatea eta ikastolako kide izandako herritarrak inplikatu dituzte proiektuan. Atzera egin dute so, aurrera segitzeko asmoz.
Idazle gazteen komunitatea
Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berriendako Literatur Lehiaketak 30 urte bete ditu; liburu batean jaso dituzte 2020ko irabazleen lanak, tartean Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Julio Soto Ezkurdiaren testuak. Jendaurrean aurkeztu dute, Iruñean.
Iñaki Azkona: “Lehiaketa oso garrantzitsua eta emankorra izan da; lorbide bat askorentzat”
E. Elizondo
Iñaki Azkonak (Iruñea, 1956) Iruñeko Udaleko teknikari lanetan eman ditu 34 urte, 1984an zerbitzua martxan jarri zenetik erretiroa hartu arte. Egile berriendako lehiaketaren sorreran parte hartu zuen.Zer asmoz antolatu zenuten?Plangintza...
Beti bultzaka, atea zabal dadin
Mendigorria izanen da eskolan D eredua ezarriko duen hamalaugarren herria, eremu euskaldunetik kanpo. Herriko gurasoen ahaleginari esker lortu dute, euskaraz ikasteko aukera ez baita Nafarroa osoan bermatua, oraindik ere, ustez legeak horretarako bidea ematen duen arren.
Bidean, baina hagitz mantso
Nafarroako 0-3 plataforma 2001. urtean sortu zuten, ziklo hori "duintzeko" asmoz; herrialdeko hezitzaileek protestekin hasi zuten 2020a, baina osasun krisiak mobilizazioak hutsean utzi zituen. Lanean segitu dute, halere, eta gobernuko taldeekin lantalde bat osatzeko zain dira. Bilera dute 15ean.