Abuztuan gertatu zen, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko Primor dendan. Parte hartu zuten udaltzainen jarrera kritikatu dute Gaz Kalok eta SOS Arrazakeriak. Elkarretaratzea egin dute
Gizartea
Txaro Berzosa: “Txotxongilolari gisa aritzeak eragin zidan independente izateko grina”
Galizian jaio, baina Tutera du etxe Txaro Berzosak, 9 urte zituenetik. Ekintzaile feminista da, lesbiana, LGTBI mugimenduko kidea, eta artista, zentzurik zabalenean.
Memoriaren egitura berreskuratzen
Lesaka eta Etxalar artean den Bereau zubia moldatzen ari dira. Ekainean abiatu zuten proiektua, eta 646.000 euro inbertituko dituzte, bi helburu nagusi betetzeko: zubiaren Erdi Aroko itxura eta egitura berreskuratzea, eta haren historia gogora ekartzea.
Medikuak behar dituztelako
Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak protesta eginen du abuztuko astelehenetan, Altsasuko osasun etxerako konponbide bat exijitzeko. Altsasuko, Ziordiko eta Olatzagutiko herritarrak artatzen ditu, eta sendagileak falta direla salatu dute.
Osasun garraioa “kinka larrian” dagoela salatu dute Erriberako SSGko langileek
CCOO sindikatuak Lan Ikuskaritzara jo du, eta administrazioari eskatu dio enpresa iker dezala. Anbulantzien egoera "txarra" dela erantsi dute
Iraganera iltzatuta
Corellako Udalak herriko sarrerako monumentu frankista eraitsi nahi du, baina Abokatu Kristauek helegitea jarri dute, eta auzia epaileen esku da orain.
Aurtengoa ospatu eta hurrengoak bermatu
Baztandarren Biltzarra ospatuko dute igandean, Elizondon, pandemiagatik bi urtez bertan behera utzi eta gero. Antolatzaileek "ohiko" besta moldeari eutsi diote, eta orgen desfilea eta bazkaria izanen dira ekitaldi nagusiak. Ohartarazi dute elkarteak jende berria behar duela baztandarren besta antolatzen segitzeko.
Hausnartu, ikasi eta ospatu
Landa Eremuko Emakumeen* Topaketa eginen dute gaur eta bihar Larrionen, bigarrenez. Itxi Guerra ekintzaile antikapazitistak parte hartuko du, bertzeak bertze.