Adavan amiantoaren biktimak laguntzeko Nafarroako elkarteak Nafarroako Gobernuari eskatu dio ekin diezaiola, eta martxan jar dezala amiantoa ezabatzeko herrialdeko plan zuzentzailea. 2019an onartu zuten, baina ez dute garatu.
Gizartea
Maria Asun Fernandez (Ananar): “Amiantoak inguratuta bizi gara”
Amiantoaren inguruko kongresua eginen du Ananar elkarteak azaroan, Iruñean; Maria Asun Fernandezek sortu zuen elkartea, senarra amiantoaren ondorioz zendu eta gero.
Nafarroan 260 adingabe daude gobernuaren babes zentroetan
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak kanpaina bat hasi du harrera familiak lortzeko. Hitzaldiak antolatu dituzte
Bertze aldekoak altxarazteko
Ultzamaldeko Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu. Ametza kultur elkarteak jarri zuen martxan hedabide hori, 1998an. Garazi Zabaleta eta Itziar Perez dira irratiko esatari eta arduradun, eta urteurrena baliatu nahi dute eskualdeko herritarrak irratira hurbiltzeko: "Entzun eta parte har dezatela".
Hizkuntza bat, komunitate bat
Iraileko azken igandea da, 1958tik, Gorren Nazioarteko Eguna. Nafarroan, Asorna elkartean egiten dute bat. Irailaren 30ean ospatuko dute euren eguna, Tafallan. Keinu hizkuntza erabiltzeko duten eskubidea aldarrikatu dute, eta baliabideak eskatu, eskubide hori bermatu ahal izateko.
Gobernuak laguntzak eskatuko ditu ekaitzek jotako herrientzat
Asteburuko kazkabarrak kalteak eragin ditu Cintruenigon, Corellan eta Fiteron. Aierdi eta Txibite kontseilariak herriotako alkateekin elkartu dira astelehenean, egoera aztertzeko
71 joko etxe daude herrialdean, haietako %70 Iruñerrian
Nafarroako Gobernuak jokoari buruzko datuak eman ditu: iaz, 293 milioi euro baino gehiago gastatu ziren herrialdean jokoan. Aralar elkarteak jokoaren behatoki bat eskatu du, eta "legeak betetzea"