Gizartea

Leiho berriak itxitako ateei

Leiho berriak itxitako ateei

Euskararen alorrean atzera urratsak izan direla nabarmendu dute euskalgintzako eragileek. Hizkuntza eskakizunen aurkako sententziez gain, lan deialdietan euskara aintzat ez hartzeak kezka eragin du. Euskaltzale askok kaleak hartu behar izan dituzte, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko.

Txinan jaiotako nafarrak

Txinan jaiotako nafarrak

Nafarroako Txinatarren Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak kanpaina bat hasi dute, herrialdean bizi diren txinatarren komunitatearen berri zabaltzeko. "Elkar ezagutzea" da helburua. 1970eko hamarkadan erroldatu ziren lehen txinatarrak Nafarroan; egun, 1.900 bizi dira.

Interes orokorraren izenean

Interes orokorraren izenean

Uraren kudeaketarena "gatazkaz" betetako historia bat da Nafarroan, auzi horri buruz Iruñean egindako mahai inguru batean zenbait adituk nabarmendu dutenez. Itoitz-Nafarroako ubidea binomioa jo dute "gutxi batzuen mesederako" sustatutako politika publikoen eredu nagusitzat.