Gizartea

Beren historia idatzi ahal izateko

Beren historia idatzi ahal izateko

Harrotasun Eroaren Eguna ospatu zuten igandean Iruñean, Mejorana elkarteak antolatuta. Salatu zutenez, "egunero" urratzen dituzte sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenen giza eskubideak. Mejorana formakuntza bat lantzen ari da, kolektiboari aurrera egiteko tresnak emateko.

Denbora irabaztea da erronka

Denbora irabaztea da erronka

Maiatzaren 20ko uholdeak ezustean harrapatu zituen Bortzirietako herriak: Beran, bi orduan metro koadroko ehun litro baino gehiago bota zituen. 2019an, urak Tafalla hartu zuen, eta hango udalak ikasi du lezioa: alarma ahalik eta azkarren piztea helburu duen proiektu batean parte hartzen ari da.