Leitzako Udalak 'Eskola bidean Tibur otsoarekin' ipuina argitaratu du, herritarren artean autoaren erabilera murrizteko asmoz, eta kaleetako mugikortasuna hobetzeko.
Gizartea
Kolektiboaren indarrak josita
Iruñeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, Iruñean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute arazo gehien.
LGTBIfobia miatu, aurre egiteko
Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean, erasoen 26 salaketa jaso ditu. Harrotuko kide Erika Salvatierrak esan du "gizarte osoak" inplikatu behar duela gertatzen diren erasoei aurre egiteko, bazterketa oro bazter uzteko asmoz.
Maier Irigoienek zauri emozionalek identitatean duten eragina aipatu du
Psikologoak LGTBI kolektiboaren eta osasun mentalaren arteko heldulekuak jorratu ditu, Iruñean antolatutako hitzaldi batean
Asperduraren kontra eginez
Amaia Remirez eta Raul de la Fuente zinema zuzendariek hirugarren Goya saria jaso dute, oraingoan 'Maldita. A Love Song to Sarajevo' dokumental laburrarengatik.
Zerbitzuen zain segitzen dutela salatu dute Erripagañako biztanleek
Manifestazio bat egin dute asteburuan. Lehen bizilagunak duela hamabi urte mugitu ziren auzora. Administrazioek segitzen dute onartutako azpiegiturak egin gabe. Lau udalen menpe dago
Makinak martxan ez jartzeko
Aralar Zaindu Dezagun plataformako kideek agerraldi bat eginen dute martxoaren 12an, Irurtzunen, Nedgya enpresak Aralarren egin nahi duen gasbidearen proiektua salatzeko. Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, auzibidea bukatu eta gero; martxoaren 25ean manifestazio bat eginen dute Lekunberrin.
“Hau paisaia baten istorioa da”
Asier Gogortza artista beratarrak 'Hariztia' izenburuko liburua argitaratu du. Harizti bat sortzeko 2020. urtean hasitako proiektuaren berri eman du lan horretan. Urruña eta Bera arteko mugan harizti bat landatu du, "paisaia eraldatzeko".