Erronkaribarko ikertzaile talde batek ibar horretako harzolak erregistratu ditu. Lamiñarra argitaletxeak liburu batean jaso du lan hori, Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedraren babesarekin.
Gizartea
Kulturen arteko zubia eraikiz
Saharako Kabiak elkartasun proiektuan lan egiten du Maite Ramosek, Saharako errefuxiatuen kanpalekuak liburuekin hornituz eta sahararren kultura Nafarroara ekarriz
Ahalduntze bideak lodifobiaren aurka
Ainhoa Garcia hezitzaile feministak indarkeria estetikoa landu du, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saio batean. Erakunde horrek egindako inkesta batek agerian utzi du herritar gehienak loditzeko beldur direla.
Bide bat tren mota guztientzat
Nafarroako Trenaren Alde plataformak tren publiko eta sozial baterako bere proposamena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Egungo trenbidea "egokituta eta hobetuta", AHTak duen aurrekontua %45 murriztuko luke.
Nahikoa dutela errateko garaia
Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabek elkarretaratze batean Iruñeko denda batean jasandako eraso arrazista salatu dute. "Lapurtzat hartu gaituzte ijitoak garelako". Dendako arduradunen eta polizien tratua kritikatu dute. Ijitoen aurkako jarrerak "normalizatzeari" uzteko eskatu dute.
Yolanda Amador: “Salaketa publikoa beharrezkoa da egoera ikusgai jartzeko”
E. Elizondo
Iruñeko Alde Zaharreko La Majari ijito elkarteko kidea da Yolanda Amador (Iruñea, 1966). Ijitoek euren aurkako zenbait eraso "normalizatu" dituztela azaldu du, eta badela dinamika hori apurtzeko garaia.Ijitoen aurkako bertze eraso bat sal...
Zabalik da Burlatako Emakumeen Etxea
Zenbait emakume Burlatako Emakumeen Etxea eskatzen hasi ziren duela ia hamar urte. Kontent dira etxeak ateak ireki dituelako azkenean. Duela bi aste egin zuten inaugurazio besta
Hizkuntzak duen zama
Nafarroako Gobernuak ‘Migrazioak eta kultur aniztasuna’ izenburuko komunikazio gida aurkeztu du, hedabideei migratzaileen inguruan hitz egiteko gomendioak eskaintzeko. Itsaso Jauregi Hizkuntzak bere konnotazio inplizituak ditu: ez da gauza bera hitz bat erabiltzea edo bestea. Konnotazio horiek agerian uzten dituzten hitzak kazetaritzan murgiltzen dira, nahigabe edo nahita, eta hortik, gizartean. Konnotazio negatiboak dituzten terminoek migratzaileengan eragiten...
Auzo bat sortzeko bidean
Iruñeko Zabalguneko Zabalsanche auzo elkarteak ez du bat egin Iruñeko Udalak Gurutzeko plazan lur azpiko aparkaleku bat egiteko duen asmoarekin. Elkarteko kideek urtebete daramate lanean, Zabalguneko auzokideen arteko sarea ehuntzeko.