Aske jaialdia Atarrabian egingo dute abenduaren 26an. Euskal Herri aske baten «soinu banda» moduan deskribatzen dute festibala antolatzaileek: «Euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… ». Soinu banda horretan, aurten Arkada Social eta Des-kontrol taldeek parte hartuko dutela iragarrita zegoen dagoeneko, besteak beste, eta beste sei talderen berri eman dute gaur: Ketekalles, Latzen, Maruxak, Belako, Bull Brigade eta La...
Kultura
Lego piezekin, platanoekin eta soilik lapitzez ere komikiak sortu daitezkeela erakutsiko du Nafarroako Komiki Azokak, bihartik aurrera
Txikitan, bazkalorduan lardaskan aritzean, janariarekin ez jostatzeko esaten zieten horientzako mezua ematen du. Zirika bat. Irudipena baita zera esaten ari zaizkiela haiexei orain: «Jostatu, jostatu beldurrik gabe urdaiazpiko egosiarekin, eta otapurrekin. Jostatu dilistekin». Larunbat honetan, irailaren 5ean, jakiekin karikaturak egiten ikasteko tailer bat gidatuko du Asier Sanzek Iruñean, Zabalguneko merkatuan. Umorista grafikoa da Sanz, eta,...
Soinu beltzak erakarrita
Rhythm and blues klasikoekin hasi, eta pop-rockarekin jarraitu. Gero, rock-and-rolletik rhythm and bluesera igaro, eta soulik dotoreenarekin amaitu. Bidaia horixe egingo dute Beltza Weekend jaialdian bilduko direnek. Gaurtik irailaren 5era arte egingo dute Iruñeko musika beltzaren festibala aurten, eta sei kontzertu izango dira guztira: sei banda taula gainean, 44 musikari osotara. Gautxoriak Soul Club da jaialdiaren antolatzailea,...
NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian 65 film labur lehiatuko dira
Begirada ez apartatzera deitu du NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak. «Krisiari» zuzen begiratzea nahi dute batik bat, eta zinema da horretarako eskainiko duten bidea, ezinbestean. Zehatzago: film laburrak emanen dizkiete herritarrei eskura horretarako. Datorren astelehenean hasi eta hilaren 11ra bitarte eginen dute jaialdiaren zortzigarren aldia Iruñean, XXI. mendeko krisia lelopean preseski, eta, hain justu ere,...
Artearen bultzada baliatuz «utopien bideetan barna» ibiltzeko gonbita eginen du aurten NAK festibalak
NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak programazio berean jaso ditu Virginia Woolfen gela, Valentzian (Herrialde Katalanak) tanta hotzak xehatutako piano bat eta Palestinari so egiteko dozenaka begirada. Antolatzaileek ez dute alferrik nabarmendu Iruñean sustraitutako festibalak aurtengoa duela inoizko aldirik «politikoena, ekintzaileena eta konprometituena», eta hori agerian gelditu da gaur Kondestablearen jauregian eginiko aurkezpenean ere, programazioa aletu eta jarduera...
Kantu eta txalo zarta flamenkoek girotutako egunak Nafarroan, bihartik
Prest agertokiak, prest patioak eta prest balkoiak. Prest tablao-ak ere. Hala beharko. Maiatzaz geroztik egitarauari buruzko xehetasunak apurka-apurka eman ondoan, iragan abuztuaren 7an jakinarazi zituzten kartel osoa bistaratzeko falta ziren izen-abizen apurrak, eta batik bat zera nabarmendu zuen keinu horrexek berak: hain zen hurbil festibala ordurako, ezen ukitu ere egin zitekeen kasik. Eta, orain bereziki, dagoeneko...
Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du Iruña Hiria poesia saria
Urteurren borobila du Iruña Hiria nazioarteko poesia sariak. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatzen dute literatur sariketa hori, hogeigarren aldia du aurtengoa, eta, hori bakarrik ez, preseski aurten bete da hamarkada bat euskarazko adarra abiarazi zutenez geroztik. Ordutik, epaimahaiak bi idazleren lanak saritzen ditu aldiro, eta gaur jakinarazi dituzte aurtengoak: Ane Zuazubiskar Iñarrak irabazi du...
Erriberrin izatea bera ere ospatuko dute
Urtebete atzera, despedida behin betikoa izanen zelakoan esan zuten agur Ane Pikazak eta Maria Goirizelaiak Erriberriko (Nafarroa) Erregearen Jauregiaren kanpoaldean paratutako La Cava agertokian. Artean ere ez zekiten, ez haiek ez beste inork, aurrerantzean ere igoko zirela berriz eszenatoki harexera antzerki festibalaren beste aldi baten egitarau bat aurkeztera. Eta begira orain. «Gaur hemen gara, berriz, kaixo esateko,...
Landarte programaren hamargarren aldian, bost artistak proiektu bana eginen dute, Leotzen, Mirafuentesen, Miranda Argan, Elon eta Uskartzen
Pausoz pauso aurreraka ibiltzeari utzi gabe nahi du atzera begiratu Landartek. Landa eremuan arte garaikidearekin lotutako kultur sorkuntzako prozesuak sustatzeko helburuz sortu zuen programa Nafarroako Gobernuak, 2017an. Garaian garaiko egoerei moldatuz egin du aitzinera orain arte, eta hamargarrenez antolatu dute aurten. Ordea, antolatzaileen iritziz, nahiz eta urteurren borobila dakarren aldiak aukera paregabea zabal lezakeen abiada...
Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute Irulegin
Baskonikoarekin, iberierarekin eta are antzinako euskararekin lotuta egon daitekeen beste aurkikuntza baten berri eman du Aranzadi zientzia elkarteak, eta, hain justu, Irulegin (Nafarroa) eginiko indusketa lanetan aztarrika arituta topatutakoa da hau ere, Irulegiko Eskua azaldu zen lur berean. Zeramikazko ontzi baten puska bat da, eta piezak idazkun bat du: «abaŕ». Testuaren azterketa epigrafiko eta linguistikoa...









