32 urteko emakume bat hil da bart gauean Nafarroan auto istripuz, haren autoak eta kamioi batek elkar jo ostean. Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepideko 66. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bardeako eremuan. Haraino joan dira Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Andrea hondakinen artean harrapatuta zegoen, eta handik ateratzea lortu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora...
Nafarroa
Gorpuak zientziaren esku jartzeko aukera
Kanpoaldearekin zuzenean komunikatuta dagoen ate batetik, autoa zuzenean iristen da beilatokitik. Auto beltz eta luzanga horretan iristen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) emandako gorpuak, Medikuntzako, Erizaintzako edo Ingeniaritza Biomedikuko ikasleek praktikak egin ditzaten. Behin garajera iritsita, emandako gorpuak barrura eramaten dituzte, eta 48 eta 72 ordu bitarteko prozesua hasten dute gorputza behar bezala prestatzeko. Azkenik,...
Eutsi
Badira lehen pertsonan bizi izan ez dituzun istorioak, eta, halere, bertan egon bazina bezala gorputzean sartzen zaizkizunak. Kontatzen dizkizute eta barrua uzkurtzen zaizu. Duela egun batzuk, ahizpak halako bat kontatzeko deitu zidan. Optikara bidean zihoan, Iruñeko Gurutzeko plazatik gertu, eta gora begira eta oihuka zegoen jende multzo batekin egin zuen topo. Hirugarren solairu batean, emakume...
Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta Reas sarearen aurtengo ekonomia solidarioaren jardunaldietan
Afrikatik hona: migrazioa, lana eta zaintza kolektiboa. Nafarroako Reas ekonomia sozial eta solidarioko sareak lelo hori aukeratu du aurten, antolatu dituen ekonomia solidarioaren XIX. jardunaldiak aurkezteko. Izan ere, Afrikatik datorren migrazioan jarriko dute arreta gaurtik otsailaren 10era arte Iruñean egingo dituzten jardunaldietan. Nafarroako Reas sareak azaldu du «migrazio fluxu horien protagonista direnei» emango diela ahotsa;...
Inauteria ospatzeko aitzakia
Iruña Taldeko «barne txantxa» batek eman zion bide Iruñeko kaldereroen bestari, «txorakeria» batek. Hala gogoratzen dute hori bultzatu zutenek behintzat. Lanbroa ostatuan landatu zuten hazia, ohi bezala, trago baten inguruan solasean. 1993. urtea zen, eta Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan ijitoz mozorrotzea erabaki zuten Iruña Taldeko kide batzuek. Berehala ohartu ziren besta horrek hamaika aukera ekar...
Muskilek ekarriko dute inauteria
Duela sei urte egindako mahai inguru batek jarri zuen Iruña Taldeak orain egin duen urratsaren lehen hazia; Iruñeko Kondestablearen jauregian egin zuten mahai inguru hura, Kaldereroak: Iruñeko blackface? izenburupean. Egun hartan, Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioko Ricardo Hernandezek garbi erran zuen ijitoak ez direla eroso sentitzen kaldereroen bestarekin, eta ez dutela parte hartzen, ez...
Iruñeko Udalak bertze bultzada bat eman dio Donapea auzo berria garatzeko proiektuari
Bertze urrats bat: Iruñeko Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu du hiriko udal plana aldatzea, Donapea auzo berria garatu, eta hiriburuko hegoaldean 5.000 etxebizitza eraiki ahal izateko. Soka luzeko proiektua da Donapeakoa, UPNk hasi baitzuen, duela hainbat urte; 2009an onartu zuten Donapeari buruzko udalerriz gaindiko eragina duen plana, baina epaileek bertan behera utzi zuten, bi...
Alfredo Jaime Iruñeko alkate izandakoa hil da
Alfredo Jaime Irujo Iruñeko alkate ohia hil da, 83 urterekin. Lehen udal hauteskunde osteko udalean sartu zen UCDko zinegotzi moduan. UCD alderdia desegin ostean, eskuineko beste alderdi nagusira egin zuen jauzi: UPNra. 1991ean zerrendaburu aurkeztu eta agintaldi hartan hartu zuen aginte makila. Alkate gisa lehen ezkontza zibila gidatu zuen, 1995ean. Gainera, urte horietan erabaki ziren hiriaren...
Herri Lanen zuzendari ohia: «Beste modu batean egin izan bagenu, Belate ez zen aurrera aterako»
Belateko tunelaren adjudikazio prozesua oso korapilatsua izan zen 2023an. Sei hilabete iraun zituen, kontratazio mahaiko kideen artean eztabaida handiak izan ziren, eta azkenean pilota Pedro Lopez Bera orduko Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiaren gain geratu zen. Hark aurrera jotzea erabaki zuen, eta kontratu publikoa sinatu zuen Acciona, Oses eta Servinabarrek osatutako enpresa elkarte irabazlearen alde....
A-15 autopista doakoa izango da automobilentzat, 2029tik aurrera
Nafarroa erdialdeko eta Erriberako herritarren aspaldiko aldarrikapen bat hiru urte eta erdi barru beteko da. AP-15a doakoa izango da automobilentzat 2029 erdialdetik aurrera. Hala baieztatu du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak gaur eguerdian, kontseilu osteko agerraldian. Tutera eta Irurtzun arteko autopista Audenasa enpresak kudeatzen du gaur egun eta 2029ko ekainean amaitzen zaio kontzesioa. Remirezen arabera,...








