Lan isila egiten du Intia Nafarroako sozietate publikoak, baina sektoreak ondo ezagutzen du haren jarduna. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruetako esperimentazioa lantzen dute, eta jakintza hori lehen sektoreko eragileen artean zabaltzen dute. Sei urte daramatza Natalia Bellostasek (Iruñea, 1977) Intiako zuzendari. Uda eta udazken hasiera beroak eta lehorrak izan dira. Nola eragiten ari zaio hori laborantzari? Hainbat...
Nafarroa
Teatrolarik zortzi pieza sortu ditu sare sozialetan euskararen erabilera sustatzeko
Estreinaldi baten aurreko giroak hartu du Teatrolarik, Ikus-entzunezkoen eta Arte Eszenikoen Nafarroako Eskolak, Iruñeko Kale Berrian duen egoitza. Ikasleek eta irakasleek Berpiztu etxeko kideekin batera egindako zortzi pieza motz aurkeztu dituzte han, sare sozialetan zabaltzen hasi baino lehen. Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Jabi Arakama dute ikus-entzule, erakunde horrek antolatutako deialdi baterako prestatu baitituzte lanak: sare sozialetan...
Sanchezek nafarrei irain egin diela salatu du Sayasek
Proposamenik ez eta kritika ugari. Pedro Sanchezen bisitaren biharamunean, Sergio Sayasek Moncloa jauregiko maizterraren aurka jo du. UPN-PPko Kongresuko zerrendako bigarrenaren ustez, nafarrei irain egin zien atzo Sanchezek. «Lotsa eman beharko lioke Nafarroara etortzea, hona ustelkeria eta Bildurekin egindako itunak baizik ez dituelako ekarri». Merindades plazan, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mintzatu da Sayas, Leticia San...
Xotak badu berriro zertan sinetsi
Udan Magna Xotaren kezka nagusia ez zen Lehen Mailari eustea, bertan lehiatzeko aukera izatea baizik. Ramon Lazaro enpresaburuak klubaren kontrola hartu ondoren, haren inguruko ustelkeria ikerketak eta zuzendaritzako gorabeherek kolokan jarri zuten Irurtzungo (Nafarroa) taldearen etorkizuna. Desagertzeko arriskua ere izan zuen, eta Espainiako Federazioaren jokatzeko baimena abuztu amaieran jaso zuen; denboraldiaurreari jokalari multzoa osatu gabe ekin eta gero....
Iruñea ez da Mordor
Ostiral arratsa Iruñean, gaztain usaina karrikan eta Labrit aldapan behera ilara luzea. Adin guztietako pertsonak frontoiaren atariko arkupea zeharkatzeko irrikan dira. Lau eta Erdiko Txapelketako partidaren bat, akaso? Ez. Barruan, Chenoa eta Amaia Romero abeslarien kantak ozen entzuten dira, eta kantxa erdian hiru kartel handi daude paraturik. Bozkatu indarrez dio leloetako batek gazteleraz; Herrialde baten indarra...
UPN: «Gobernu sozialista honek inoiz ez luke Itoizko urtegia eraikiko»
Kanpaina honetan, UPN-PP koalizioak azpiegitura handiei erreparatu nahi die. Javier Esparza Senatuko zerrendaburuaren hitzetan, «Bilduren eskutik doan gobernu sozialista honek inoiz ez luke Itoizko urtegia eraikiko». Bere esanetan, Nafarroak azpiegitura plan bat hitzartu beharra du Espainiako Gobernuarekin, «epeak eta aurrekontua zehaztuta». Itoizko urtegira egin dute bisita eskuineko koalizioko hautagaiek. Bertan, Esparzak azpiegitura handiei egin die...
Izeia berriro dantzan Atarrabian
Izeia izeneko iratxoaren mundua birrindu da. Erabateko suntsipena izan da, besteak beste, gizakiak naturari eragindako kalteengatik. Musikak eta dantzak gidatuta, iratxoak bere mundua eraikiko du, Izeia, doinu zaharren oihartzuna ikuskizunean. Istorioak 25 urte dituen arren, gazte talde batek berritu egin du. Gaur eta bihar estreinatuko dute Atarrabiako Kultur Etxean, 20:00etan. Duela urtebete hasi ziren buruari bueltak...
Perretxiko guztiak ez baitira berdinak
Urriaren erdialdeko euriek onddoz bete zituzten Nafarroako mendiak, batez ere, iparraldean, eta onddoekin batera, perretxiko biltzaileek hartu zituzten hango eta hemengo basoak. Aspaldi ez bezalakoa izan da aurtengo udazkenak orain arte eman duen uzta, gainera, eta sare sozialak perretxikoz betetako saskiak, poltsak eta platerak erakusten zituzten irudien erakusleiho bilakatu dira. Nafarroako hainbat eremutan arautua dago...
Etxeko zaporea
Badira leku jakin batera eramaten gaituzten zaporeak. Nahikoa da plater bat probatzea, ia ohartu gabe, haurtzaroko sukalde batera, igandeetako bazkarietara edo familia osoa biltzen zen mahaiaren ingurura itzultzeko. Batzuetan, ez da plater berezirik ere behar. Tortilla bat, dilista batzuk edo norbaitek hainbestetan prestatu duen edozein errezeta izan daiteke, etxeko oroitzapenei lotuta geratu diren horietakoa. Nik,...
Terrorismoaren biktimen lege berria onartu du Nafarroako Parlamentuak
Gobernua osatzen duten alderdiek soilik babestu duten arren, aurrera atera da Nafarroako terrorismoaren biktimen aitortza eta erreparaziorako legea. UPN, EH Bildu eta PP abstenitu egin dira, eta Voxek kontra bozkatu du. Hau da, aldeko 21 boto, 28 abstentzio eta kontrako bat. Legeak bide emango du estatuak ematen dituen diru laguntzak %30 handitzeari. Ana Ollo Nafarroako...







