Andrea Gouraud hasi da puzzlea egiten, pieza bat eta bertze bat jartzen. Izokin baten irudia osatzen ari da, eta, begia jarri duenean, «ooooo» luze bat entzun da ikusleen artean. Ikusi dute animalia. Berako hamahiru artistaren artean osatu dute murala —Gouraud da haietako bat—, zatika, batek bertzearen lana ikusi gabe. Urriaren 25ean, pieza guztiak elkartu, eta...
Nafarroa
Istiluak izan dira polizien eta kide antifaxisten artean, Iruñeko Iturrama auzoan
Vito Quiles azkenean ez da azaldu, baina hankaz gora jarri du Nafarroako Unibertsitatearen ohiko jarduera. Eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi batera deitua zuen Komunikazio fakultatean gaur arratsalderako, eta azkenean bertan behera utzi badu ere, haraino bertaratu dira ehunka kide antifaxista, Faxismoa goresteko ekitaldi bat zela argudiatuta. Tentsio uneak egon dira haien eta Espainiako poliziaren artean. Guztia amaituta, Iturrama...
Jon Guajardo Remacha izanen da Osasunbideko buru berria
Jon Guajardo Remacha (Bilbo, 1959) izanen da Osasunbideko kudeatzaile berria, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Guajardok EHU Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Medikuntza eta Kirurgia Orokorreko ikasketak, eta 30 urte daramatza Osakidetzan lanean, osasun kudeaketaren alorrean. Azken urteetan, Basurtuko ospitaleko ESIan egin du lan, Osasun Kudeaketarako Unitateko arduradun gisa. Aurretik, Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari-kudeatzaile izan...
Biometanizazio planten proposamenak urtebetez gelditu ditu Nafarroako Parlamentuak, baina ez tramitatzen ari direnak
Nafarroako Parlamentuan islatu da gaur lurraldean biometanizazio plantekin dagoen ezjakintasuna eta haserrea. EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak lege proposamen bat eraman dute osoko bilkurara, gaur egun lurraldean martxan dauden eta proposatu diren biometanizazio plantak bi urtez gelditzeko eta legea moldatzeko denbora izateko. Bada, proposamen horrek ez du aurrera egin, eta PSNk eta UPNk...
Iruñeko haur eskoletako lan baldintzek «okerrera» egin dutela salatu du LABek
Elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak Iruñeko Udaletxe plazan, 0-3 zikloko haur eskolen egoera salatzeko. Sindikatuaren irudiko, zentro horietako lan baldintzek «okerrera» egin dute ikasturte honetan, bi motiborengatik: lanaldi partzialen ugaritzea eta hizkuntza eredu mistoen orokortzea. Bi arazo horientzako konponbidea galdegin diote Iruñeko Udalari. Eskoletako hizkuntza ereduei buruz solastatu dira lehenbizi: «Aurreko ikasturtean lau eskola misto zeuden, 2025-2026 ikasturtean beste...
Salatu dute Hezkuntza Departamentuaren politikek kalte egiten diotela irakasleen osasunari
«Gimenoren anestesia progre horrek ez du balio irakasleon ondoeza apaltzeko, eta langileak ez daude prest lan baldintza txarretan lan egiteko». Steilas sindikatuak gogor jo du Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren politiken aurka. Uste dute «kalterako» direla, hala irakasleen lan baldintzei dagokionez, nola langileen osasunari begira. Hori dela eta, protesta egin dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren...
U-15eko grebarengatik irakasleei ordainduko ez zaien dirua UNRWAri ematea galdegin du Irakasleok Palestinarekin taldeak
Urriaren 15ean lanuzteak egin zituzten Euskal Herriko ikastetxe gehienetan, Palestinako genozidioa salatzeko. Greba egun guztietan bezala, beraz, langileek jasoko duten hurrengo nominan deskontatu eginen zaie lanegun horri dagokion dirua. Irakasleok Palestinarekin taldeak kanpaina abiatu du Nafarroan, zera eskatzeko: administrazioak aurreztuko duen diru hori eman diezaiola UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoari. «Nazio Batuen Erakundearen...
Nafarroako herriek bizirik diraute
Zangozatik kilometro gutxira dago Petilla Aragoi. Urte osoan hamahiru biztanle besterik ez da bizi bertan, eta, Nafarroako beste hainbat herriren antzera, despopulatze arriskuan dago. Urteak daramatza muturreko despopulatze egoeran: 60ko hamarkadatik, gutxi gorabehera. Bide bera hartu dute, besteak beste, Atetz bailarako herriek ere —Zigandak 24 biztanle ditu; Berasainek, 29; Eritzek eta Beunzak, 32; eta Arostegik,...
Nafarroako Unibertsitateak ez du baimendu Vito Quilesen ekitaldia
Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio fakultatean ekitaldi bat iragarri du bihar arratsalderako, baina unibertsitateak ez dio horretarako baimenik eman. Hala jakinarazi dute ohar bidez, eta gehitu dute Espainiako Poliziarekin harremanetan daudela bihar «zerbitzuak bermatu» daitezen. Hain zuzen, ekitaldiaren kontra mobilizatzeko deia egin dute mugimendu antifaxistek, Faxismoaren aurrean kaleak hartu lelopean. Nafarroako Unibertsitateak...
Nafarroako ekonomiak hazkunde erritmoari eutsi dio uztailetik irailera
Aurreko hiruhilekoko joera berretsi du Nastat estatistika erakundeak, uztailetik irailera bitartean. Aurreratutako datuaren arabera, hirugarren hiruhilekoan %0,5 handitu da jarduera; urte osoko erritmo berean, alegia. Alta, urtearteko datuan bai islatu da moteltze ekonomikoa, bi hamarren jaitsi baita bigarren hiruhilekoarekin alderatuta: zehazki, %2,1 handitu da jarduera ekonomikoa urtebetean. «Nafarroako ekonomia erritmo onean hazten ari, batik bat...









