Ainhoa Garcia hezitzaile feministak indarkeria estetikoa landu du, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saio batean. Erakunde horrek egindako inkesta batek agerian utzi du herritar gehienak loditzeko beldur direla.
Nafarroa
Bide bat tren mota guztientzat
Nafarroako Trenaren Alde plataformak tren publiko eta sozial baterako bere proposamena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Egungo trenbidea "egokituta eta hobetuta", AHTak duen aurrekontua %45 murriztuko luke.
Saihestu ezinezko begiradak
Iruñeko Islada taldeak hiru abestiko EP bat argitaratu du: 'Hiru'. Taldekideak berrogeialdiaren ondoren elkartu ziren, errealitatea haien abestietan islatzeko asmoz.
Sokak “estutzen” dituela salatzeko greba
Cordovillako La Moreako H&M dendako langileak greban dira iazko abendutik, soldata igo diezaietela eskatzeko. 2009tik izoztua dute. Lan baldintzak "prekarioak" direla nabarmendu dute
Nahikoa dutela errateko garaia
Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabek elkarretaratze batean Iruñeko denda batean jasandako eraso arrazista salatu dute. "Lapurtzat hartu gaituzte ijitoak garelako". Dendako arduradunen eta polizien tratua kritikatu dute. Ijitoen aurkako jarrerak "normalizatzeari" uzteko eskatu dute.
Yolanda Amador: “Salaketa publikoa beharrezkoa da egoera ikusgai jartzeko”
E. Elizondo
Iruñeko Alde Zaharreko La Majari ijito elkarteko kidea da Yolanda Amador (Iruñea, 1966). Ijitoek euren aurkako zenbait eraso "normalizatu" dituztela azaldu du, eta badela dinamika hori apurtzeko garaia.Ijitoen aurkako bertze eraso bat sal...
Zabalik da Burlatako Emakumeen Etxea
Zenbait emakume Burlatako Emakumeen Etxea eskatzen hasi ziren duela ia hamar urte. Kontent dira etxeak ateak ireki dituelako azkenean. Duela bi aste egin zuten inaugurazio besta
Zaborreko igorlea
Mikel Irure diseinatzaileak 'Hemen goian' izenburuko fanzinea kaleratu du. Zakarrontziaren ondoan aurkitu zuen eskutitz bat ilustrazioekin irudikatu du, risografiaren metodoa erabiliz.
Ikasten segitu nahi dutenen liga
2021. urtearen bukaeran sortu zuten BSR Navarra saskibaloi taldea, desgaitasun fisikoren bat dutenei kirola egiteko aukera eskaintzeko asmoz. Dozena bat jokalarik bat egin dute jada; NUPeko pabiloian entrenatzen dira, Iruñean. Ipar Liga sortu dute, bertze lau talderekin batera, trebatzen jarraitzeko.
Kezkak gora egin du AHTaren obrek ukitutako herrietan
Zenbait alkatek desjabetzeak salatu dituzte. Sustrai Erakuntza fundazioak alegazioak aurkeztu dizkio Castejongo zatiko proiektuari