Pirinioetan lehendabizi, eta Kantauriar mendikatean gero: hartzen eta otsoen bila ibiltzen da Joserra Amoros mendian. Maisu eta alkate izan da behatzaile arantzarra.
Nafarroa
Trantsizio garaiko kameleoiak
Mikel Buenok PSNren eta Nafarroako UGT sindikatuaren bilakaera ikertu du 'Nos llamarán chaqueteros' liburuan, batez ere 1974tik 1982ra bien barruan egondako aldaketa ideologikoa
Neandertalen arrastoaren bila
25 urteko geldialdiaren ostean, Abaunzko kobazuloak ikertzen hasi dira berriz ere. Neandertalen garaia aztertzen ari dira Mikel Arlegi eta Andion Arteaga arkeologoak.
Jose Javier Boulandier: “Funtsezkoa da toki entitateekin koordinazioa sendotzea”
Jose Javier Boulandierrek onartu du aurtengoa "ezohiko" urte bat izan dela; ekainean, lehen aldiz, hamabi su piztu ziren aldi berean herrialdean, eta zenbait herri hustu behar izan zituzten.
Udako suek hondamendia eta izua eragin dute zenbait herritan
Ekainean piztutako suteek 14.500 hektarea kiskali dituzte. Zenbait herri eta Sendaviva hustu behar izan zituzten; zoologikoan, hamabi animalia hil ziren, eta mendietan, milaka
Olatua paretaren kontra
Mugimendu indartsua eratu da Erriberan, euskararen alde eta zonifikazioaren aurka: Hordago herri ekinbidea. Azken urteetan euskararen alde abian jarritako neurri guztiek, baina, harresi baten kontra talka egin dute, bai administrazioan, bai epaitegietan. Anbizioa eta neurri eraginkorrak galdegin ditu euskalgintzak.
Eskuina zatituta, eta gobernuan tentsioa
Lan erreformaren bozketan, Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek UPNren agindua bete ez izanak soka luzea ekarri du, eta barne krisia eragin du alderdian. Gobernu barruan, desadostasunak azaleratu dira Geroa Bairen eta PSNren artean, baina udazkenean egonkortasunaren alde egin dute biek.
Bizitza garestiago, gerrikoa estuago
Herritarrak ekonomiaren gorabeherei so dira. Prezioek goranzko joera izan dute urte osoan, eta bizimodua nabarmen garestitu da. Enpresen arloan, berriz, Volkswagen eta Siemens Gamesa fabrikek piztu dute kezka, besteak beste.