Negu beteko asteetan koskaz koska aurrera egiten laguntzeko eskua bertsolaritzak emanen dio aurten Iruñeari, berriz ere. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak Bertsoaroa zikloa antolatu dute beste behin; asteon eman dute programazioaren berri, eta azken urteotako datu oparoenak utzi dituzte bistara hala: zazpi emanaldi izanen dira guztira, hiriko zazpi espaziotan banatuta, preseski. Osotara 26 bertsolari ariko dira...
Nafarroa
Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketaren kontrako helegite bat aurkeztu dute
Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko eragileen plataformak ez du amore emateko asmorik, eta eraikin hura eraldatzeko martxan den lehiaketa publikoaren kontrako helegite bat aurkeztu du udalean. Argudiatu dute lehiaketa legearen kontrakoa dela, haren arabera, monumentu eta ikur frankistak «erretiratuak edo ezabatuak» izan behar direlako. Iruñeko Udalak hilaren 12an jakinarazi zuen martxan dela Erorien Monumentua «memoria demokratikoa berreskuratzeko...
Nafarroako ekonomia %2,3 handitu zen iaz, espero baino hobeto
Bere aurreikuspen ekonomikoak hamarren bat hobetu ditu Nafarroako Gobernuak. Nastat estatistika erakundeak gaur iragarri du iaz jarduera ekonomikoa %2,3 handitu zela, gobernuak espero zuena baino gehiago. «Nazioarteko testuinguru konplexu eta ziurgabean, Nafarroako ekonomiko sendo eta erresiliente dagoela erakusten du», azpimarratu du Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Aurreko astean Eustatek aurreratu zuen EAEko ekonomia...
Biharko manifestazioetara deitzeko GKSko bi ekintzaile Iruñeko Erorien Monumentuan kateatu dira
Urtarrilaren 31n Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioa deitua du Erorien Monumentua eraistea aldarrikatzeko, besteak beste. Deialdi horri begira, gaur goizean eraikin horretan kateatu dira GKS-ko bi ekintzaile. Ohar bidez jakitera eman dutenez, ekintza horren bidez «faxismoaren aurka» egin dute, gogora ekarri baitute «Euskal Herrian milaka langile hil zituzten faxistak omentzeko monumentua» dela. Biharko manifestazioan eraikina bota dezatela aldarrikatuko...
650 metro
Iragan ostiralean, Tuteran, gizon bat atxilotu zuten hainbat etorkini errolda agiriarekin iruzur egiteagatik; bostehun euro kobratu zizkion bakoitzari, eta guztiak alokairuko etxebizitza berean erroldatu zituen. Gizon hark arrazakeria, sistemaren zailtasunak zein hutsuneak eta etorkinen zaurgarritasuna probestu zituen, besteak beste, haien kontura dirua irabazteko. Orain gutxi etxez aldatu nintzen. Atzean utzi nituen sukaldeko leihotik egunero ikusten nuen...
Udalgintzaren alde
Toki entitateen interesak defendatzea. Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioko arduradunek asmo hori hartu dute ardatz 2026rako, Xabier Alkuaz federazioko presidenteak nabarmendu duenez. Hedabideen aurrean agertu da urtarrilaren 21ean, Iruñean, datozen hilabeteetan landu eta lehenetsi nahi dituzten ildoen berri emateko. Alkuaz udalgintza babesteko beharraz, ondareaz, etxebizitzaz, berdintasunaz eta herrien husteaz aritu da. Alkuaz 2023ko urriaren 6ko batzarrean...
Euskal Herria Batera-k Lizarran ospatuko du Aberri Eguna, martxoaren 28an
Euskal Herria Batera herri ekinbideak Aberri Eguna ospatuko du martxoaren 28an, Lizarran (Nafarroa). Ohar bat kaleratu du zehaztasunak emateko, eta bertan esplikatu duenez, aurtengo ekitaldiaren helburua Aberri Egunaren instituzionalizazioan «jauzi baten beharra» partekatzea da. Hain justu, gogoeta prozesu baten barnean dira Euskal Herria Batera-ko kideak, eta hausarneketa aldi horri Lizarran emanen diote bukaera, solastatutako gai denak...
Nafarroan ere greba orokorrerako erregistroa egin dute sindikatuek
Lehenik Eusko Jaurlaritzan, eta orain Nafarroako Gobernuan. Gaur goizean ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek ofizialki erregistratu dute martxoaren 17ko greba orokorrerako deialdia Nafarroan. Leloa, noski, Hego Euskal Herri osoan bateratua izango da: Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko. Aurretik, komunikabideei mintzatu zaizkie sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Jauregiaren aurrean. Premiazkotzat jo...
Nafarroako Ahal Dugu-k eztabaida hasiko du hauteskundeetan zer egin erabakitzeko
Nafarroako Ahal Dugu-k hurrengo egunetan eztabaida prozesua hasiko du. Datorren urteko foru hauteskundeetan bateratuta aurkeztea aztertuko du militanteekin, Nafarroako hainbat udalerritan. Alderdiaren arabera, eztabaida irekia izango da eta militanteei zein boto-emaileei bertan parte hartzera dei egin die. Zehazki galdera hau zuzenduko die: «Zer bide hartu nahi dugu hurrengo udal eta foru hauteskundeetan?» Lehen bilera bihar egingo...
Alokairuen prezioak %8,6 merkatu dira Nafarroan tentsio handiko eremuak izendatu zituztenetik
Alokairuen batez besteko prezioek behera egin dute Nafarroan. Horra Begoña Alfaro lehendakariordeak emaniko lehen lerroburua. Iazko maiatzaren 18an, tentsio handiko eremu izendatu zituzten Nafarroako 21 udalerri, eta, zerrenda horri lotuta, uztailaren 30ean indarrean sartu zen alokairuen prezioei jarritako muga. Ordutik eta urtea amaitu arte, batez besteko prezioak %8,6 egin zuen behera: 849,3 eurokoa zen urteko hirugarren hiruhilekoan, eta 775,9koa,...









